Mireille Hartuch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mireille Hartuch
Plaques Jean Cocteau, Emmanuel Berl et Mireille, 36 rue de Montpensier, Paris 1.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMireille Hartuch
JaiotzaParisko 3. barrutia1906ko irailaren 30a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 15. barrutia1996ko abenduaren 29a (90 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Emmanuel Berl (en) Itzuli  (1937ko urriaren 26a -  1976ko irailaren 22a)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea eta Frantziako Erresistentziaren kidea
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaEMI
Decca (en) Itzuli
Philips
Warner Bros. Records

IMDB: nm0592310 Musicbrainz: 370be151-00f1-4306-8974-3195cd9077bd Discogs: 558625 Find a Grave: 7365 Edit the value on Wikidata
Mireille Hartuch eta Emmanuel Berl bizi izandako etxea, Montpensier kalean, Parisen

Mireille Hartuch, Mireille izenaz soilik ezaguna (Paris, 1906ko irailaren 30a - ib., 1996ko abenduaren 29a) frantses abeslaria, konpositorea eta aktorea izan zen.

Gaztetan, musika klasikoko pianista izateko ametsa bazterrera utzita, antzerki-lanean hasi zen. Antzerkian Jean Nohain (1900 - 1981) ezagutu zuen, berak idatzitako kantuen hitzen idazlea izango zena. Elkarlan horretatik arrakasta handiko abestiak sortu ziren: Couché dans le foin; Un petit chemin; Quand un vicomte; Une partie de bridge; Papa n'a pas voulu. Ahots ezti zoliaz kantatzen zuen, berak jotzen zuen pianoaz lagundurik beti. 1954an, Petit Conservatoire de la Chanson sortu zuen, abeslari asko prestatu ziren lekua.

1937an, Emmanuel Berl (Théodore izengoitia eman ziona) idazle eta filosofoarekin ezkondu zen.

Bere ibilbide luzean, Mireille Hartuchek zazpiehun abesti baino gehiago konposatu zituen, eta frantses gobernuak bi aldiz kondekoratu zuen, Ohorezko Legioaren intsigniarekin, frantziar kulturari egindako ekarria saritzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]