Missy Elliott
Missy Elliott | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portsmouth, 1971ko uztailaren 1a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Woodrow Wilson High School (en) Woodrow Wilson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, egile abeslaria, musikagilea, dantzaria, raperoa, abeslaria, telebista-aktorea, disko-ekoizlea, zinema aktorea, estudioko musikaria, musikaria eta kanta-idazlea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | hip hop musika R&B garaikidea pop musika dantza rapa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records Elektra Records East West Records (en) The Goldmind Inc. (en) |
missy-elliott.com | |
|
Melissa Arnette Elliott (Portsmouth, Virginia, Estatu Batuak, 1971ko uztailaren 1a) Missy Elliott izenarekin ezaguna, estatubatuar rapero, abeslari, produktore eta konpositorea da. Bere ibilbidea Sista emakumezko R&B taldean parte hartu zuenean hasi zen, 1990eko hamarkadaren hasieran. Geroago, bere haurtzaroko lagun eta ekoizle Timbalandekin lan egin zuen; harekin Aaliyah bezalako artistentzako proiektuetan lan egin zuen; 702, Total eta SWV. Hainbat agerraldiren egin ondoren, 1997an bakarkako ibilbidea hastea erabaki zuen Supa Dupa Fly bere debut-lana kaleratzean. Arrakasta handia izan zuten singleak sartu zituen bertan, hala nola "The Rain (Supa Dupa Fly)" eta "Sock It 2 Me". Albuma Billboard 200-en 3. zenbakian estreinatu zen; AEB-ko emakumezko rapera batek lortutako bigarren debut altuena ("Pink Friday"-k bakarrik gainditua)
Elliott-ek nazioarteko merkatuan arrakasta handia izan zuen "Work It", "Get Ur Freak On", "One Minute Man", "4 My People" eta "Gossip Folks" bezalako kantuekin. 2002an Grammy bat irabazi zuen eta handik gutxira beste bost Grammy sari gehitu zituen. 30 milioi grabazio inguru ere saldu zituen, Estatu Batuetan bakarrik. Elliott Estatu Batuetan platinoa gainditzea lortu zuten sei raperatako bat da (besteak Lil 'Kim, Foxy Brown, Remy Ma, Da Brat ,Cardi B, Nicki Minaj eta Iggy Azalea dira - batzuk azken urteetan barnetarukoak). Estatu Batuetan sei album platino dituen emakumezko raper bakarra da, "Under Construction" bere platinozko album bikoitza barne.
Bere legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komertzialki, Missy Elliott-ek hip hop-eko emakumezko albumen salmentak zuzendu zituen; 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko hamarkadaren hasieran 7,6 milioi kopia baino gehiago saldu zituen Estatu Batuetan. Herrialdeko album gehien saldu zituen raperra izan zen, atzetik Lauryn Hill (zazpi milioi), Lil 'Kim (lau milioi), eta Eve (lau milioi) zituela Nicki Minaj –ek garaitu arte (20 milioi baino gehiago).
Mundu osoan, Elliottek 30 milioi album baino gehiago saldu ditu. Elliottek bere musika-bideoetan lantzen zituen kontzeptu esperimentalak garai hartako hip-hop bideoak gai gisa zuten paisaiak eta gaiak aldatu arazi zituen. Bere abesti katalogoak feminismoa, gorputz eta sexu positibotasuna eta genero berdintasuna defendatzen eta sustatzen dituen gaiak barneratzen ditu bere karrera hasieratik. Hip-hop eta R&B munduko lehenengo artistetariko bat izan zen halako arloak jorratzen. The Observeren Ted Kesslerrek adierazi duenez, bere estudioko albumekin, "iraultza egin du R&B eta hip-hop soinuan". Destiny's Child, Eve eta Macy Gray –k hainbatetan baieztatu dute Missik amerikar musikaren industrian bidea zabaldu izan duela berezko estiloa sortuz.
2019ko ekainaren 13an, Elliott Kantautoreen Ospearen Aretora (Songwriters Hall of Fame) sartu zen; lehenengo emakumezko raperoa izan zen hau lortzen. Urte berean, Elliott-ek Berklee College of Music-eko Musikako doktore ohorea eta Michael Jackson Vanguard MTV sariak jaso zituen. Saria jaso zuen lehen emakumezkoa izan zen oraingo honetan ere, baita Nazio Batuen Emakumeentzako Sustatzaileen Eguna (Women's Entrepreneurship Day) Musika Saria; musikan egindako lorpenengatik eta liderra izateagatik. Sari hau Kongresuko Erregistroan jarri zen.
Beste ekintza batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film autobiografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean Elliott-en bizitzaren inguruko film biografikoa egiteko asmoa zegoen. Robert De Niro-k eta Jane Rosenthal-ek koproduktua izatekoa zen, eta Diane Houston -ek idatzia. 2007ko ekainaren erdialdean, Elliott-ek esan zuen Houston-ekin gidoia lantzen ari zela oraindik, "gauza egokiak topatu ahal izateko, ez dut nahi gertaerak diluita daitezan. Gordina izan nahi dut eta nire bizitza zen izan den bezala kontatu." Hasieran, Timbaland filmetik kanpo geratukko zela zirudien. Missyk galdetu zionean, uko egin zion, bere pertsonaia dramatizatzen zuela sentituz; "Filma bere bizitzari buruzkoa da, bere istorioari buruzkoa, bere istorioa ni filmean jartzea baino sakonagoa da".
Filantropia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an, Elliott-ek PETA -ren izenean gutun bat idatzi zuen Portsmouth, Virginiako alkateari, aterpeko animalia guztiak adoptatuak izan aurretik antzutuak izan daitezen eskatuz. 2004an MAC Cosmetics -ekin elkartu zen "Viva Glam" kanpaina sustatzeko. Iragarki kanpainaz gain, Elliott-ek MAC Viva Glam V ezpainetako margoa bultzatu zuen, eta salmenten %100a MAC HIES –aren fundaziora donatu zituen. 2007an, Elliott ABC katearen Extreme Makeover saioan agertu zen eta gorputza aldatu eta pisua galtzeko programa baterako lau beka eman zizkien lau nerabeei. 2017ko abuztuan, Nathan Coflin izeneko 27 urteko Virginiako gizon batek Change.org -en eskaera bat hasi zuen Portsmouth-en Ellioten estatua bat jartzearen alde; bere jaioterria hobetzeko egindako ahaleginegatik. 30.000 sinadura baino gehiago lortu zituen.