Aaliyah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aaliyah
Aaliyah-02.jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1979ko urtarrilaren 16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Detroit
Brooklyn
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Marsh Harbour2001eko abuztuaren 25a (22 urte)
Hobiratze lekua Ferncliff Cemetery
Heriotza modua istripua: hegazkin istripua
Familia
Ezkontidea(k) R. Kelly  (1994 -  1995)
Damon Dash  (2000 -  2001)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Detroit School of Arts
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, abeslaria, modeloa, ballet dantzaria, musikaria eta dantzaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa black contemporarya
rocka
popa
funka
electronica
R&B garaikidea
hip hop soula
hip hopa
soula
neo soula
rhythm and bluesa
Ahots mota sopranoa
Diskoetxea Atlantic Records
Blackground Records
Jive Records
Universal Records
Virgin Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0004691
http://www.aaliyah.com
AaliyahSignature.svg

Aaliyah Dana Haughton (1979ko urtarrilaren 16a - 2001eko abuztuaren 25a) estatubatuar abeslari, aktore eta modeloa izan zen. Brooklynen jaio zen, New Yorken, baina Detroiten hazi zen, Michiganen. 10 urterekin Star Search telebista saioan agertu zen eta Gladys Knightekin batera kontzertu bat eskaini zuen. 12 urterekin Jive Recordsekin eta bere osaba Barry Hankersonen Blackground Recordsekin kontratua sinatu zuen. Bere osabak R. Kelly aurkeztu zion, bere mentore izateaz gain abestien idazle eta ekoizle izango zena Aaliyahren lehen albumean: Age Ain't Nothing but a Number. Albumak hiru milioi kopia saldu zituen Ameriketako Estatu Batuetan eta bi platinozko diska eman zizkioten. Ondoren R. Kellyrekin ilegalki ezkondua ote zegoenaren inguruko alegazioak egon ziren eta Jiverekin hautsita Atlantic Recordsera joan zen.

Timbaland eta Missy Elliottekin lan egin zuen bere bigarren albumerako, One in a Million, hiru milioi kopia saldu zituenak AEBn eta zortzi milioi mundu osoan zehar. 2000. urtean Romeo Must Die filman agertu zen. Soinu-bandan ere parte hartu zuen eta Try Again singlea argitaratu zuen. Queen of the Damned filman agertu zen, ostean, eta 2001ean bere azken diska egin zuen, Aaliyah izenekoa.

2001eko abuztuaren 25ean Aaliyah eta beste zortzi pertsona Bahametan hegazkin istripu batean hil ziren, Rock the Boat singelaren bideoklipa grabatu ostean. Hegazkineko pilotoa zen Luis Morales III.ak ez zuen hegan egiteko baimenik eta toxikologia azterketak erakutsi zuen kokaina eta alkohola zegoela bere organismoan. Hil ostean ere bere hainbat musika diska ekoiztu ziren. Guztira 24 eta 32 milioi diska artean saldu ditu munduan zehar. "R&Baren Printzesa" eta "Pop Urbanoaren Erregina" ezizenak eman dizkiote.