Mohammed Abdullah
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |

Kaxmirreko politikaria. (Sowra 1905 - ? 1982). Bertako mugimendu independistaren sortzailea. 1938an Kaxmirrentzako autogobernua aldarrikatzen zuen Kaxmirreko Islamiar Konferentzia mugimendua sortu zuen. 1947an , Pakistan eta India banatu zirenean, nahiz eta islamiarra izan, Indiaren aldekoa izan zen. Kaxmirreko Lehen Ministroa izan zen 1948 eta 1953 bitartean.
1953tik aurrera autogobernua alde batera utzita, Kaxmirren independentziren alde agertu zen, ondorioz, Indiar gobernuak espetxe zigor luze desberdinak ezarri zizkion. 1971 eta 1972 bitartean exilioan egon zen. 1975-77 eta 1977-82 urteetan Jammu eta Kaxmirreko Lehen Ministroa izan zen berriz.