Edukira joan

Moises Leongoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moises Leongoa

Bizitza
JaiotzaGuadalajara eta Leon, 1250 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaArévalo, 1305 (egutegi gregorianoa) (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Moshe ben Shem-Tov (hebreeraz: משה בן שם-טוב די-ליאון‎; c. 12401305), Moises Leongoa izenaz ezaguna, judu sefardia, errabino eta kabbalista izan zen, Zohar (Distira) liburuaren egilea. Jakintsu garrantzitsua Leongo zein Gaztelako Koroako juduentzat, haren lanak eragin nabarmena izan zuen bizi izan zen artean baita gerora ere.

Moises Leongoa Leonen jaio zen, Leongo Erresuman, gaur egungo Espainian, garai hartan Gaztelako Koroarekin bat eginda.[1] Guadalajaran jaioa izan zitekeen; horrela bazen bere abizena, bere aitarengandik etor zitekeen, Shem-Tov Leongoa. 30 urte eman zituen Guadalajaran eta Valladoliden Avilara joan aurretik, eta han eman zuen bizitza osoa. Moises Leongoa Arevalon hil zen 1305ean, etxera itzultzen ari zela.

Aditu modernoen aburuz, Zoharra bere lan propioa izan zen, nahiz eta liburu horretan Shimon bar Yochairengandik jasotako tradizioak konpilatu besterik ez zuela egin esaten zuen. Bere beste lanen artean, Sefer ha-Rimon, hebreeraz idatzia, eta ehundaka responsa pseudepigrafiko, iruzkin eta tratatu kabbalistiko daude, bere aurreko adituei egotzi zizkien.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Jewish Encyclopedia
  2. See Elliot R. Wolfson, “Hai Gaon’s Letter and Commentary on Aleynu: Further Evidence of Moses de León’s Pseudepigraphic Activity,” JQR 81 (1991), pp. 365-409 and the sources he cites; also the sources cited by Shmuel Glick, Eshnav le-Sifrut ha-Teshuvot (New York, 2012), pp. 237-238.