Moncalieri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Moncalieri
Italiako udalerria
Moncalieri01.jpg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Piemonte
Probintzia Turingo probintzia
Posta kodea 10024
ISTAT kodea 001156
Geografia
Koordenatuak 45° 00′ 00″ N, 7° 41′ 00″ E / 45°N,7.683333°E / 45; 7.683333Koordenatuak: 45° 00′ 00″ N, 7° 41′ 00″ E / 45°N,7.683333°E / 45; 7.683333
Map - IT - Torino - Municipality code 1156.svg
Moncalieri hemen kokatua: Italia
Moncalieri
Moncalieri
Garaiera 260±1 metro m.
Eremua 47,53 km²
Demografia
Biztanleria 55.875 biztanle
Dentsitatea 1.175,57 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea F335
Telefono aurrizkia 011
Sailkapen sismikoa 4 (Oso txikia)
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Moncalieri (piemonteraz: Moncalé, latinez: Mons Calerius, Mons Calerii) Italiako ipar-mendebaldeko udalerria da, Piemonte eskualdeko Turingo probintzian dagoena. 2012an 58.686 biztanle zituen[1].

Hiria Po ibaiaren ertzean dago, Turindik 9 km hegoaldera dago. Trenbide lotune eta merkataritza-gune garrantzitsua da. Industria aipagarrienak altzairutegi eta kontserba-fabrikak dira[2].

Interes handieneko monumentua gaztelua da, Iolanda Valoiskoaren aginduz, XV. mendean eraikitakoa. Viktor Emanuel II.a eta Viktor Emanuel III.a Italiako erregeen egoitzarik gogokoena izan zen. Viktor Amadeo III.a bertan hil zen. 1919tik Carabinieri-akademia da. XIV. mendeko Sta. Maria della Scala eliza eta Francesco Denzak fundatutako eguraldi behatokia ere aipagarriak dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2012ko biztanleria: Moncalieri Demo.istat.it
  2. a b Moncalieri 2013 Encyclopædia Britannica, Inc. 2013ko urtarrilaren 24an begiratua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moncalieri Aldatu lotura Wikidatan