Monster Hunter
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Monster Hunter | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Argitaletxea | Capcom |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | action role-playing game (en) |
Hizkuntza | japoniera |
Euskarria | PlayStation 2, PlayStation Portable, Wii, Nintendo 3DS, Wii U, Microsoft Windows, Xbox 360, Xbox One eta Nintendo Switch |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Capcom |
monsterhunter.com | |
Monster Hunter bideo-joku saga, (モンスターハンター Monsutā Hantā? japonieraz edo euskara munstro ehiztaria Mugimenduko Rol Joku bat da, fantasiazko mundu batean oinarrituta. Capcom konpainia japoniarrak sortutako frankizia, 2004. urtean hasi zen Monster Hunter bideo-jokoarekin PlayStation 2 bideokontsolarako. Hurrengo urteetan zehar, hainbat kontsolatara zabaldu egin zen, Sony, Microsoft eta Nintendo enpresen kontsoletara, ordenagailuetara edota mugikorrera.
Joku honetan ehiztari baten rola hartzen da eta munstroak ehizatu edo harrapatu beharko ditu bertako herrietan bizi diren biztanleek emandako gidei jarraituz. Misioa egitekotan, ehizatutakoarekin, misioaren sariekin eta bioma ezberdinetan aurkitutako objetuekin arma edo armadura berriak sortuko ditu munstro berrien kontra borrokatu ahal izateko. Bideo-joku honek bakarrik edo beste hiru lagunekin jolasteko aukera ematen dizu, hau da, lau ehiztari taldeak sortuz online jolastean.
Capcom-ek argitaratutako joko honen ospea Japoniako erosleetatik dator, Asiako herrialdeetan horrelako bideo-jokoen “farmeatzeko” ezaugarriak erakartzen dielako. Baina, mendebaldeko herrialdeetan ere ospe handia lortu zuen kontsola eramangarrietan. Konpainiak 2018-an Monster Hunter World bideo-jokoa mundu osoan argitaratzea erabaki zuen kontsola domestikoetan eta 3 egunetan frankiziako jokurik salduena bihurtu zen, hilabete gutxitan, Capcomeko bideojokorik salduena bihurtu zen, (2024/05/14 egunean 25 Milloi kopia baino gehiago saldu ditu[1])
Zertan datza?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monster hunter bideojokoa Mugimendu Rol Joku bat da eta fantasiazko mundu batean oinarrituta dago. Mundu hau munstroz beteta dago eta gizakiek ehiztari lana garatu zuten bizirauteko. Munduaren fauna eta flora kudeatzeko eta gehiegikeririk ez gertatzeko ehiztarien gremio bat sortu zen, bertan misioak antolatuz. Jokalariak ehiztariaren rola hartuko du, herri bat defendatzeko eta gremioari bertan bizi diren munstroak aztertzen laguntzeko. Horrelako enkarguak egiteko, misio nagusien eta aukerakoen bidez egiten dira.
Ehizatzeko prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste rol jokuetan ez bezala, honetan pertsonaia nagusiak ez ditu bere estadistikak igotzen, baizik eta sortutako arma eta armaduren bidez bere defentsa, egiten duen mina edota trebetasun pasiboak aukeratuko ditu. Monster Hunter-en 14 arma tipo ezberdin daude, muntroaren kontra hurbiletik edo urrunetik borrokatzeko[2]. Arma bakoitzak bere berezitasun propioak ditu, gaitasun ezberdinen bidez bereiziak.[3] Armen artean, min mota desberdinak daude, egoeraren eraginen arabera edo armak daukan elementuen arabera. Armadurei dagokionez, armadurak bost zati ezberdinetan banatzen dira: kaskoa, bular-oskolak, eskularruak, gerrikoa eta zango-babesa. Zati bakoitzak munstroen zatietatik egindako armaduraren arabera trebetasun eta estadistika desberdinak emango ditu. Ondoren, armadurak bitxiak jartzeko espazioak izango ditu eta hauen bidez trebetasun berriak egokituko dizkio pertsonaiari. Jokuaren hasieran, ehiztaria arma mota guztiekin eta armadura kaxkar batekin hasiko da, gradualki munstroak ehizatzen eta hauen zatiekin arma eta armadura berriak sortuz. Jokua bukle batean datza, munstroak ehizatuz hurrengo munstroa hiltzeko arma eta armadura berriak sortuz. Munstroen zatiak kalitate ezberdinetakoak dira, beraz munstroa behin baino gehiagotan ehizatu beharko da beharreko materialak lortzeko.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monster Hunter bideojokoen istorioa normalean herriaren defentsan oinarrituta dago, gremioak herri batera hainbat ehiztari bidaltzen ditu eta bertako defentsa, munstroen ikerketaz eta ekosistema ez kaltetzeko hauen kopurua kontrolpean mantentzeaz arduratzen da. Herrietan pertsonai ezberdinak aurki ditzakegu, gehienek aukerazko misioak banatzen dituzte, baina herria ehiztariaren beharren arabera antolatuta dago.
Burdingilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri guztiek burdingile bat dute eta honen ondoan denda txiki bat aurki daiteke, arma eta armadura arruntak saltzen dituena. Arma eta Armadura guztiak maila ezberdinetan antolatuta daude, munstroaren zailtasunaren arabera, honen arma eta armadurak maila geroz eta altuagokoa izango da. Armadurak ehizatan aurkitutako materialekin egiten dira, munstroen zatiekin eta mapetan aurkitutako mineral edo hezurrekin, ondoren gremioak emandako orbe batzuekin hauen estadistikak igo daitezke. Armak berriz hobetu behar dira, arma arruntak ondoko dendan erosiz edo materialekin sortuz eta ondoren hauek adar ezberdinetan bereizten dira. Adar bakoitzak munstro bati egokitzen zaio eta munstroak daukan trebetasunak armetan isladatzen dira eta hauek munstroen puntu ahuletatik abantaila ateratzeko erabiltzen dira.
Merkatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatuan hainbat denda ezberdin daude, ehiztariak behar dituen materialak saltzeko. Efektu askotako edabeak, antidotuak, munstroak harrapatzeko lasaigarriak, beste batzuen artean.
Jatetxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatetxeetan hainbat aukera daude, erabilgarriena ehiza guztiak baino lehen jatea da, jatean ehiztariaren bizitza eta erresistentzia barrak handitu egiten direlako eta hainbat trebetasun eta hobekuntza berezi ematen dituztelako. Trebetasun hauek pasiboak dira eta ehizan asko laguntzen dute. Jatetxean egin daitekeen beste ekintza bat janaria sukaldatzea da. Dendetan edo ehizetan munstro txikiek ematen dituzten aragia, bildutako landare edo perretxikoak sukaldatu eta sendagai moduan erabili daitezke.
Gremioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gremioak ehiztariak biltzeko tokiak dira, bertan online dauden beste jokalariekin elkartzeko gunea da. Bertan herrian dauden denda, jatetxe eta burdingileak daude, eskuragarri izateko eta handik ez ateratzeko bakoitzaren tresneria begiratu behar den bakoitzean.
Misioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin ehiztaria prest egonda, misioa aukeratu eta hasiko da, bi kiderekin, normalean Felyne-ak. Enkarguak munstroa ehizatzeko edo kapturatzeko izaten dira normalean, hainbat bioma ezberdinetan. Munstro bakoitza bere ingurunean egongo da, biologikoki egokitua izan behar duelako zonalde horretara. Zonaldean egonda, jokalariak kontu handia izan beharko du ehiztariaren bizitza eta erresistentziarekin. Bizitza barra amaitzerakoan kolpeak jasoz, ehiztariak konortea galduko du eta kanpalekura bueltuko da. Normalean hiru aldiz konortea galtzeko aukera izango du misioa galdu baino lehen. Pertsonaiak egindako kolpe gehienak erresistentzia gutxituko dute (denborarekin gradualki berreskuratzen da) eta barra amaituz gero ehiztaria momentu batez geldirik geratuko da harnasa berreskuratzeko. Jokalariak munstroak egiten dituen kolpeak behatu beharko ditu honen aperturak bere kontra erabiltzeko. Enkargua osatzekotan, jokalaria munstro zatiak aparte Zennys (jokuaren txanpona) lortuko ditu sari moduan.
Normalean, jokuak enkargu nagusien bidez historia azaltzen du. Hasieran, maila baxukoak 1-3 izarretara, ondoren errangu altua 4-7 eta azkenik maisu maila. Munstro berriak eta hauen barianteak aurkeztuz eta material berriak arma eta armadura berriak sortzeko.
Mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monster Hunter sagan ehizatzeko munstroak haibat ingurune ezberdinetan antolatuta daude, bere betebeharrak asetzeko egokia izan behar den tokian bizi behar direlako. Hauen arabera, joku bakoitzean haibat ingurune ezberdin daude, basoak, oihanak, sumendiak, basamortuak, elurrez beteriko mendiak, hondartzak. Ingurune bakoitzak ehiza-gune interkonektatuen bidez antolatuta daude. Lehenengo jokuetan kargatzeko pantailen bidez bereiziak, baina azken jokuetan kargatzeko pantailarik gabe zonaldeen artean mugitu ahal da ehiztaria bere kideekin. Zonalde bakoitzean, kanpamendu bat dago, bertan misioak hasteko, jantziak eta tresneria aldatzeko eta material erabilgarriez hornitzeko. Zonaldeak esploratuz, beste kanpamenduak eraikitzeko tokiak aurkitu ahal dira, etorkizunean munstroetatik hurbilago egoteko eta hainbesteko denbora hornitzen ez galtzeko . Normalean mapa bakoitzean 12-14 ehizatzeko gune daude eta munstroaren arabera hauen artean mugituko da.
Munstroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monter Hunter-en dauden munstroak jokuan dauden biometara egokituta daude, ingurune natural bat sortuz. Munstro bakoitzak puntu ahulak eta indartsuak ditu. Munstroen fisiologia ezberdina da, baina guztien artean zati oso antzekoetan antolatzen dira. Burua, gorputza, buztana, hankak eta batzuk hegoak. Fisiologiaren arabera munstroak antolatzen dira[4]. Dragoi zaharrak, Leviathan-ak, Wyvern hegalariak, Letagineko Wyvern-ak, Wyvern basatiak, Wyvern igerilariak, Wyvern Txoriak, letagineko bazapiztiak, Neopteron-ak, Carapaceonak eta Urlehortarrak dira munstroak bereizteko dauden klase ezberdinak.
Dragoi Zaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde honetan munstroen artean indartsuenak azaltzen dira. Normalean Dragoi zaharrak bereizten dira narrasti baten itxuragatik eta lau hanka eta bi hego dituztelako. Munstro hauek biziriko kaltebera naturalak kontsideratzen dira, munstro hauek ez dira askotan ikusten eta honen ondorioz kondairak direla esaten da.[5]
Leviathan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munstro hauek uretan bizitzeko dituzten trebetasunen arabera bereizten dira. Batzuk ur azpian arnasteko gaitasuna daukate. Normalean uretan oso bizkorrak dira baina lur lehorrean traketsak. Batzuk arean edota laba gainean igeri egiteko ahalmena lortu dute.[6]
Wyvern Hegalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wyvern hegalariak aurreko hankak hegoetan bihurtu direlareko bereizten dira, tamaina askotako munstroak dira, batzuk atzeko hanketan ibiltzen dute eta besteak hegoak erabiliz lau hanketan. Gehienak hegan egiteko gaitasuna dute, baina batzuek airean denbora gutxiz mantentzeko gaitasunarekin jarraitzen dute edo guztiz galdu dute.[7]
Letagineko Wyvernak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munstro mota hau lau hanketan ibiltzen diren ugaztun formako munstroak dira baina narrastiak dira, lurrean bizi direnak. Munstro hauek haien hanka indartsuez baliatzen dira ingurune ezberdinetatik erraz mugitzeko. Oso azkarrak eta bizkorrak dira normalean.[8]
Wyvern Basatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munstro talde hau bi hanken gainean mugitzen da, ingurune askotara egokitu dira eta hauen artean dieta oso ezberdina izan ditzakete. Munstro hauek aurrean dituzten hankak oso hauskorrak dira eta haien gorputza erabiltzen dute borrokatzeko tresna moduan azal oso gogorra dutelako[9].
Wyvern igerilariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretatik atera diren munstro motak dira, lurretik, haretik, elurretik eta labatik arrastaka edo oinez mugitzen dira.Wyvern deitzen zaie hauen fisiologiaren antzekoa dutelako, hegalak hegoen antzekoa eta ibiltzeko atzean bi hanka. Wyvern mota hau ezin du hegan egin, baizik eta haien hagalez eta buztanaz baliatuz igeri egin dezakete.[10]
Wyvern txoriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wyvern mota hauen gehienak ez dira benetako txoriak baizik eta hauen ezaugarri asko hedatu dituzte, lumak eta mokoa garatuz. Bi fisiologia ezberdina izan ditzakete, bat wyvern hegalariak bezala, hegoekin. Eta bestea Wyvern basatiak bezala bi hanken gainean eta aurreko hankak txikiak izanik. Bigarren mota hau azkarragoak dira eta taldean bizi dira, alfa batekin agintzen.[11]
Letagineko Basapiztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau gorputzeko munstroak dira, gehienak ilez beteta daude, beraz ingurune hotzetan bizi daitezke ere. Normalean basoetan eta oihanetan bizi dira. Hugaztunen itxura dute, Wyvernak baino ahulagoak izan arren, azkarragoak dira.[12]
Neopteronak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsektu forma daukaten munstroak dira, edozein ingurunetan bizi daitezke. Batzuk hegan egin dezakete eta beste batzuk ibiliz higitzen dira. Askok koloniak sortzen dituzte, eta benetako intsektuak bezala sua eta pozoietara ahulak dira.[13]
Carapaceonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munstro hauek krustazeoak dira, hauek karramarroak bezala gorputz gogor eta aurrean bi matxardekin eta ermitauak bezala, oskola bat bezala hartzen dute buruhezur baten barruan babestu ahal dute haien gorputzen zatiak. Baina badaude beste batzuk eskorpioiak bezala, ezten bat dutenak. Benetako kruztazeoak ez bezala, munstro hauek soilik 6 hanka dituzte, hamar izan beharrean[14]
Urlehortarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munstro mota hauek igel edo apo baten itxura daukate, lau hanken gainean ibiltzen dira, baina atzeko bi hanka oso indartsuekin salto egiten dute. Ingurune askotan aurki daitezke, baina ura behar dute ugaltzeko eta bizi ahal izateko. Beraz, haien bizitoki ugariena kobazuloak edo hondartzak dira.[15]
Bideojokuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serie Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monster Hunter Frontier Online
Monster Hunter: Massive Hunting
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) las 17:30, Aarón Márquez Publicado el 12 de marzo de 2024 a. (2024-03-12). «Monster Hunter World ha vendido más de 25 millones de copias» IGN España (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Monster Hunter Rise: Nuestros consejos para empezar a matar monstruos» Red Bull 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) MB, Frankie. (2017-07-27). «Monster Hunter: guía básica de armas y cómo sacarles el máximo partido» Vidaextra (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clases de monstruos» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dragón Anciano» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Leviatán» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wyvern Volador» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wyvern de Colmillos» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wyvern Brutal» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wyvern Nadador» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wyvern Pájaro» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bestia de Colmillos» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Neopteron» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carapaceon» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anfibio» Wiki Monster Hunter (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).