Edukira joan

Montserrat Galí Boadella

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Montserrat Galí Boadella
Associació de Catalanistes de l'Amèrica Llatinako lehendakari

2010(e)ko hamarkada - 2015
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1947ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaPuebla2023ko abuztuaren 30a (76 urte)
Familia
AitaRaimon Galí i Herrera
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria

Montserrat Galí Boadella (Mexiko, 1947ko urtarrilaren 29a - Puebla, 2033ko abuztuaren 30a) arte mexikarreko historialaria izan zen. Bartzelonako, Zagrebeko eta Mexikoko unibertsitateetan (UNAM) egin zituen filosofia-, letra- eta historia-ikasketak, eta doktoretza lortu zuen. Arteak gizartearekin duen harremana aztertzera bideratu du bere lana. Gainera, El Chopo (UNAM) museoa bezalako kultura-etxeen zuzendari gisa aritu zen.

Mexiko Hirian jaio zen. Erbesteratu katalanen alaba zen, Espainiako Gerra Zibila zela eta Mexikora iritsi zirenak. Europara itzuli zen unibertsitate-ikasketak egitera, baina Mexikora itzultzeko asmoz. 16 urte zituenetik musika eskolak ematen hasi zen eskoletan, Bartzelonako Liceo Musika Kontserbatorioko ikaslea izan zen eta gitarra ikasi zuen. Gerora, ordea, flauta barrokoari ekiten dio.[1]

Lizentziaturako tesian, Bartzelonako Unibertsitatean, Montserratek Mexikorekin zerikusia zuen gai bat aukeratzea erabaki zuen, bere asmoa herrialdera itzultzea baitzen. Hala, Pedro García Ferrerren lanak aztertu zituen Pueblako katedralean. Alemanian jarraitu zuen musika-prestakuntza; ikasketa horiei esker, geroago, eskolak eman ahal izan zituen Boliviako alemaniar ikastetxean .

1972an Kroaziara iritsi zen eta bertan Ikusizko Komunikazio maisutza egin zuen. Maisutzako ikasketak amaitu eta Bolivian bi urte igaro ondoren, senarrak Mexikon graduondoa osa zezan tramiteen zain, ikertzailea bere jaioterrira itzuli zen. Geroago, UNAMen doktoretza egin zuen, eta erromantizismoa Mexikora iristearen gaia landu zuen. 1994an Pueblan hasi zen bizitzen, eta hantxe garatu zituen ondorengo ikerketak. Iberoamerikako Unibertsitatean (UNAM) eta Antropologia eta Historiako Eskola Nazionalean irakasle izan zen.

Antropologia eta Historiako Eskola Nazionaleko Argitalpenak eta Kultur Zabalkundea saileko arduraduna izan zen. 1981ean “Argazkigintza Antropologikoaren Saria” sortu zuen. Gerora, 1989 eta 1994 bitartean, Museo Universitario del Chopoko (UNAM) zuzendaria izan zen. Museoko lana amaitutakoan, Pueblara joan zen bizitzera. Hala, 1994ko urrian BUAPen sartu zen, Historiako graduondoko eremuan. Hala, UNAMeko Artearen Historiako Graduondoko koordinatzailea izan zen, eta Pueblan du egoitza; han, Pueblako arteari buruzko solasaldiak antolatzen zituen aldizka. MUSICAT (Katedralen musika) mintegi nazionaleko kidea da eta Puebla eskualdeko egoitzako koordinatzailea.[2]

Horrez gain, Pueblako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Giza Zientzien Institutuko ikertzailea izan zen. Eta Ikertzaileen Sistema Nazionaleko (III) kidea.[3]

Argitalpen aipagarriak[4]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artistas catalanes en México: siglos XIX y XX . [Barcelona]: Generalitat de Cataluña, Comisión América y Cataluña 1992.
  • Historias del bello sexo: la introducción del romanticismo en México . México: Universidad Nacional Autónoma de México, Instituto de Investigaciones Estéticas, 2002.
  • Arte y cultura del barroco en Puebla . [Puebla, México]: Instituto de Ciencias Sociales, BUAP, 2000.
  • La pluma y el báculo: Juan de Palafox y el mundo hispano del seiscientos . Puebla, Pue. : Universidad Autónoma de Puebla, Instituto de Ciencias Sociales y Humanidades, 2004 [5]
  • Estampa popular: cultura popular . Puebla, Puebla [México]: Instituto de Ciencias Sociales y Humanidades "Alfonso Vélez Pliego", Benemérita Universidad Autónoma de Puebla, 2007.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]