Moraviar Atea

Koordenatuak: 49°40′00″N 18°00′00″E / 49.66667°N 18°E / 49.66667; 18
Wikipedia, Entziklopedia askea
Moraviar Atea
Datu orokorrak
Garaiera281 m
Motalow spot (en) Itzuli, mesoregion (en) Itzuli eta Q50822145 Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak49°40′00″N 18°00′00″E / 49.66667°N 18°E / 49.66667; 18
Honen parte daQ10379382 Itzuli
Herrialdea Txekia
Eskualdea Moravia-Silesia eskualdea
BarrutiaNový Jičíngo barrutia
Txekiar Errepublikako udalerriaKunín

Moraviar Atea (txekieraz: Moravská brána; polonieraz: Brama Morawska; alemanez: Mährische Pforte; eslovakieraz: Moravská brána) Txekiar Errepublikako Moravia eskualdean dagoen forma geomorfologikoa da. Ekialdean Karpatoek eta mendebaldean Sudeteek sortzen duten sakonuneak osatzen du. Oder ibaiaren goiko ibilguaren eta Baltikoaren arteko arro hidrografikoak, iparraldean, eta Danubio ibaiaren arroko Bečva ibaiak zeharkatzen dute.

Moraviatik Silesiarantz hedatzen da, ipar-ekialderantz, 65 kilometro inguruko luzeran, eta Olza eta Oder ibaien elkarguneak inguratzen du. Bere punturik altuena, Olšovec eta Bělotín herrien artean dago, 310 metroko altueran.

Moraviar Atea antzinatik Sudeteen eta Karpatoen arteko pasabide naturala da. Hemendik, hegoaldeko Europatik Baltikoko itsasoraino doazen merkataritza ibilbide garrantzitsuenak igarotzen dira, Anbaren Bidea kasu, baita txekiar lurraldeetatik Silesia Garaira eta Polonia Txikira doazen ibilbideak ere. Gaur egun, D1 autobideak Moravia-Silesia eskualdeko Brno hiriburutik Ostravara darama. Gero, errepidea Poloniako mugara iristen da, Wodzisław Śląski hiritik gertu. Vienatik Bohumínera 1847an eraikitako Austriako iparraldeko trenbideak Moraviar Atea ere zeharkatzen du.

Geografia
Txekia
Artikulu hau Txekiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.