Anbaren Bidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baltikoko Bidea

Anbaren Bidea, Ipar itsasoa eta Itsaso Baltikoa, Italia, Grezia, Itsaso Beltza eta Egiptorekin lotzen zituen antzinako merkataritza bide bat da, Kristo jaio aurretik eta ondorengo garai zabal batean.[1] Objektu apaingarriak egiteko ezinbesteko osagai bat, anbarra, bide honetatik garraiatzen zuten. Ibai ibilbide nagusiak Vistula eta Dnieper ibaiek egiten zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anbara, jada historiaurretik, merkataritza bide honetatik elkartrukatzen zuten. Erromatar Inperioa Danubioraino hedatzearekin batera, ziur asko I. mendearen hasieran, Zesar Augusto eta Tiberioren gobernupean, ibilbidea erromatar galtzada bihurtu zen Inperioko eremuaren barnean. Anbaren bidearen erromatarra, Peutingerren taularen erregistroetan (Erromatar Inperioaren bide sarea erakusten duen mapa bat, IV. mendean sortua) aurki dezakegu. Neguko garaietan Danubioko Carnuntum eta Italiako Aquileia lotzen zituen galtzadak segurtasun handiagoa eskaintzen zuen. Plinio Zaharrak anbaren garraioa Baltikoko kostaldetik Aquileiara bide horretatik nola egiten zuten deskribatu zuen.

Ibilbide nagusiak hegoalderantz jarraitzen zuen, Baltikoko kostaldetik abiatuz, Prusian, boioen lurretatik (egungo Bohemia), eta Itsaso Adriatikora iritsi arte. Tutankhamon egiptoar faraoiaren hilobian anbar baltikoa aurkitu zuten.[2] Era berean, Delfosko Apoloren tenplurako ere anbar bidali zuten. Itsaso Beltzean hasita, merkataritzak Kaukasorantz jarrai zezakeen, eta handik gainontzeko Asiarantz, Zetaren Bidean zehar.

Eskandinavian, Anbaren Bideak Mediterraneo Itsasoaren eraginak iparraldeko Europara eraman zituen, iparraldeko Brontze Aroko kultura oparoa sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Navarro, J. M. de. (1925eko abendua). «Prehistoric Routes between Northern Europe and Italy Defined by the Amber Trade» The Geographical Journal 66 (6): 481–503.
  2. Reeves, C.N.. (1990). The Complete Tutankhamun: the king, the tomb, the Royal Treasure. Londres: Thames & Hudson.
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.