Sudeteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sudeteak
Sudety
Sudeten
Sudeten.png
Sudeteen banaketa. Mendebaldeko Sudeteak (gorriz), Erdialdekoak (horiz) eta Ekialdekoak (berdez).
Gailurra
Garaiera 1.602 m.
Kokapena  Txekia
Koordenatuak 50° 44′ 10″ N, 15° 44′ 24″ E / 50.73611°N,15.74000°E / 50.73611; 15.74000Koordenatuak: 50° 44′ 10″ N, 15° 44′ 24″ E / 50.73611°N,15.74000°E / 50.73611; 15.74000
Sudeteak hemen kokatua: Txekia
Sudeteak
Sudeteak
Mendilerroa Sudeteak

Sudeteak (alemanez, Sudeten, txekiera eta polonieraz, Sudety) Bohemia eta Silesia eskualdeen arteko mendikatea da. Gailurrik garaiena Sněžka mendia da (1.602 metro), Txekiar Errepublika eta Poloniaren arteko mugan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, mendikatea hiru eremutan banatzen da:

Bestalde, Sudeteak izendapena Bohemia eta Moravian mendikate horren inguruan bizi den aleman-hiztunen biztanleria izendatzeko ere erabiltzen: Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, bertako biztanleriaren % 30 ziren. Garai hartan, eremu horri alemanez Sudetenland deitzen zitzaion.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an, aleman hiztunez osatutako biztanleriak Alemaniara elkar zedin eskatu zuen alferrik, Txekoslovakia estatu sortu berriaren zati bilakatu baitzen. Horren ondorioz, herritar batzuek Sudeteetako Alemaniar Alderdia sortu zuten: gerora, alderdiak Hitler eta nazien babes interesatua izan zuen.

1938ko irailaren 26an, Hitlerrek Txekoslovakiari ultimatum bat aurkeztu zion eta Municheko Biltzarra izenekoan haren ikuspuntua nagusitu zen: gauzak horrela, eskualde horretako aleman hiztunei erreferenduma eskaini zien. Alemaniar okupazioa 1938ko urriaren 1an hasi zen: europar potentziek hori saihesteko ez zuten ezer egin eta, azkenik, 1939ko martxoaren 15ean, okupazioa erabat osatu zen. Horrez gain, Alemania Bohemia txekiar eskualdearen jabe ere egin zen, hots, Bohemia-Moravia protektoratu izeneko txotxongilo estatuarena.

1945ean, behin Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Alemaniak kapitulatu eta gero, Sudeteetako aleman hiztunak eskualde haietatik kanporatuak izan ziren; haien ordez, txekiar eta eslovakiarrez birpopulatu zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sudeteak Aldatu lotura Wikidatan