Mort Walker
Mort Walker | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Addison Morton Walker |
Jaiotza | El Dorado, 1923ko irailaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Stamford (Connecticut), 2018ko urtarrilaren 27a (94 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Missouri (en) ![]() Metropolitan Community College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, komiki gidoilaria eta umorista grafikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
mortwalker.com | |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Addison Morton Walker (El Dorado, Kansas; 1923ko irailaren 3a-Stamford, Connecticut; 2018ko urtarrilaren 27a), mundu artistikoan Mort Walker bezala ezaguna, komikigile estatubatuar ospetsua izan zen. Komiki banda ugari sortu zituen, besteak beste, Beetle Bailey 1950ean, eta Hi and Lois 1954an.
Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]
El Doradon, Kansas (Missouri), jaio zen. Lehen komiki tira 11 urtez egin zuen; 12 urtez lehendabizikoa saldu zuen eta 15 urtez egunkari baterako marrazten zituen. 18 urtez Hall Bros diseinu-departamenduaren burua izendatu zuten. Northeast Senior High School graduatu zen eta, ondoren, Missouriko Unibertsitatean ikasi zuen. Egun, ikasleen erresidentziaren aurrean, Beetle Baileyren estatua dago.
1943an Ameriketako Estatu Batuetako Armadan erreklutatu zuten eta, Europan, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Armada utzi ondoren Missouriko Unibertsitatean bere ikasketak burutu zituen. 1948an New Yorkera joan zen haren ibilbidearekin jarraitzeko.[1]
Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere lehen 200 tira komikiak baztertuak izan ziren baina poliki-poliki bere estiloa onartua izan zen eta arrakasta lortu zuen. Bere sail ezagunenak hauk izan ziren:
- Beetle Bailey, porrot asko pairatu ondoren, sail honekin arrakasta lortu zuen.
- Hi and Lois, beste arrakasta.
- Boner's Ark
- Gamin & Patches
- Mrs. Fitz's Flats
- The Evermores
- Sam's Strip (Jerry Dumasekin batera egina).
- Sam & Silo (Jerry Dumasekin batera egina).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez): Webgune ofiziala.
- (Ingelesez): National Cartoonists Society: Mort Walker
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mort Walker ![]() |