Espektro mota (astrofisika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mota espektral» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Izarren espektro mota, Harvardeko espektro sailkapena bezala ere ezaguna, 1890ean Harvard Unibertsitateko Edward Charles Pickeringek abiarazi baitzuen, ondoren unibertsitate bereko Annie Jump Cannonek hobetuz 1901ean, astronomian gehien erabiltzen den izar sailkapena da. Mota ezberdinak beroenetatik hotzenetara sailkatzen dira. Honakoak dira:

Mota Tenperatura Ohiko kolorea Masa Erradioa Argitasuna Xurgatze lerroak Eredua
O 28 000 - 50 000 K Urdina 60 15 140 000 Nitrogenoa, karbonoa, helioa eta oxigenoa 48 Orionis
B 9600 - 28 000 K Zuri urdinska 18 7 20 000 Helioa, hidrogenoa Rigel
A 7100 - 9600 K Zuria 3,1 2,1 80 Hidrogenoa Sirio A
F 5700 - 7100 K Zuri horiska 1,7 1,3 6 Metalak: burdina, titanioa, kaltzioa, estrontzioa eta magnesioa Canopus
G 4600 - 5700 K Horia 1,1 1,1 1,2 Kaltzioa, helioa, hidrogenoa eta metalak Eguzkia
K 3200 - 4600 K Hori laranjaska 0,8 0,9 0,4 Metalak eta titanio oxidoa Albireo A
M 1700 - 3200 K Gorria 0,3 0,4 0,04 Metalak eta titanio oxidoa Betelgeuse
  • Masa, erradio eta argitasun magnitudeak gure Eguzkiaren alderatuta azaltzen dira.
    • Argitasuna erradioarekiko proportzionala da, eta beraz, espektro mota berean argitasun ezberdina eta, beraz, erradio ezberdina duten izarrak ikus ditzakegu.

Mota ezberdinak, ondoren, 0tik 9rako zenbakiak jarriz banatzen dira. A0 A motako izarrik beroenei dagokie, A9 hotzenei dagokien bitartean. Adibidez, gure eguzkia G2 motako izar bat da. Sailkapen hau R, N eta S motekin osatzen da.

Hertzsprung-Russell diagramak espektro sailkapena izarren magnitude absolutua, argitasuna eta azaleko tenperaturarekin lotzen du. Sekuentzia gogoratzeko badago ingelesez baliabide mnemotekniko bat, hizki horiekin hasten diren hitzez osatutako esaldi bat: Oh, Be a Fine Girl/Guy/Gay, Kiss Me Right Now Sweetley.

Izarren espektro mota eta tamainaren arteko erlazioa

Henry Draper katalogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espektro sailkapen hau XX. mendearen hasieran Henry Draperrek Harvard Collegeko Behatokian eginiko lanetatik sortu zen. Draperrek motatan banatutako izar sailkapen bat hidrogenoaren Balmer lerroen intentsitatea erabiliz egin nahi zuen. Bera hil ondoren, bere alargunak sailkapen lanak jarraitzeko behatokiari eman zion diru kopuru handi bat biltzea lortu zuen. Hauek Williamnia Flemingek (1857-1910) egin zituen, 10.000 izar baino gehiago identifikatu zituena eta lan horretara dedikatzen ziren behatokiko emakume langileen lana ikuskatu zuena. Katalogoa, azkenik, 1918an argitaratu zen eta Henry Draper katalogoa izena jaso zuen. Berrikuskatu eta hedatutako katalogo bat 1924an argitaratu zen, Annie Jump Cannonek egina, 250.000 izar baino gehiagoren espektrua sailkatu zuena eta 9. magnituderainoko izarrak barne hartzen zituena.