Munarriko Landako Estazio Megalitikoa
Munarriko Landako Estazio Megalitikoa Bizkaiko aztarnategi megalitiko garrantzitsua da nahiz eta monumentu asko ez izan, zazpi besterik ez, baina mota askotarikoaz: tumuluak, trikuharriak, egitura bat. Estazioa Berango, Sopela eta Urduliz herrien lurraldetan dago. Estazio horretan monumentu-multzo ugari dago eta oso gertu daude elkarren artean. Gizakien presentzia handia dago inguru horietan eta horrek monumentuen kontserbazioa arriskuan jar dezake.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kronologia orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak: Urduliz, Sopela eta Berango. Txorierri eta Ibaizabal bereizten dituen mendilerroko azken mendiak dira. Ia itsasoraino iristen dira; horregatik alturak behera doaz eta altitude erlatiboak baxuan dira: 100 eta 200 metro artekoak. Kotarik altuena Munarriko Landak du, 256 metroko altuera. Lurrari dagokionez, berriz, harearrizkoa da.
Sailkatutako monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru horretan hogeita monumentu aurkitu dira.
Trikuharriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru katalogatu dira:
- Goikogana
- Munarriko Landa 1
- Saierriko Landa 1
Tumuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau dira:
- Munarriko Landa 2
- Saierriko Landa,
- Saierri Muinoa
- Saierriko Landa 2
Egoera legala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Babes dekretua. EHAA - 2009ko martxoak 6, ostirala. 46 zk.. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eusko Jaurlaritza Kultura Ondarea webgunea.
- Eusko Jaurlaritza: "Bizkaiko megalitoguneak Monumentu izendatu ditu Gasteiz", Albisteak eta Ekitaldiak. 2009ko otsailaren 3an