Museo-etxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnaga etxea Kanbon, Eduard Ronsard idazleari eskainitako museoaren egoitza.
Zabalaga baserria Chillida-Lekun, Eduardo Chillidaren tailerra izan zena.

Museo-etxeak pertsonaia baten biografiari eta lanari eskainitako espazioa da, normalean, emakume edo gizon ospetsu horrek jaio, hil edo bizi izan zen etxean.[1]

Mota desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo-etxe desberdinak daude, jakintza edo artearen adar desberdinetako izen handiei eskainitakoak:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo hauek interes desberdinak izaten dituzte. Gehienetan egilearekin edo pertsona ospetsuarekin lotura handia izan zuten objektuak eta elementuak erakusten dira. Askotan ere pertsona horrek ezagutu zuen etxe horren ezaugarriak gorde egin dira. Horrelako museoen bidez pertsonaiaren garaia, bizimodua, ohiturak irudikatu ditzakegu. Horregatik, askotan, arte-lanen haratago interesa dute. Dena dela, oso ohikoa da ere bai pertsonaiak bizitza osoan bildutako objekturak ikusteko aukera eskaintzea: margolanak, arkeologia piezak, liburutegiak...

Askotan etxe horiek beste erabilerak ezagutu dituzte eta beharrezkoa izaten da bere garaiko egiturak berreskuratzeko lanak aurrera eramatea. Hor da, adibidez, Bartolome Murilloren Museo-etxearen kasua, Espainiako Sevillan, urte asko bulegoen eraikina bihurtuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]