Muskulu esplenio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muskulu esplenio
Irudian adierazitakoa ez da guztiz zuzena. Izan ere, lepoko muskulu esplenioa T6-T4 arantza apofisietan jaiotzen da.
Xehetasunak
JatorriaBurukoa: T3-C4 arantza apofisiak. Lepokoa: T6-T4 arantza apofisiak.
InsertzioaBurukoa: garondoko goiko lerroa eta mastoides apofisia. Lepokoa: C1 eta C2 zehar apofisiak.
ArteriaAortaren adar muskularrak.
NerbioaNerbio espinalen adar dortsalak (C3-C5).
Muskuluaren akzioaBiraketa, lateralizazioa, hedapena.
Identifikadoreak
Latinezm. splenius
TAA04.3.02.102
FMA77180
Terminologia anatomikoa

Muksulu esplenioak garondo mailan zein bizkarraren goiko aldean kokatzen diren muskulu autoktono laburrak dira, zabalak eta meheak. Trapezio eta esternokleidomastoideo muskuluen azpian aurkitzen dira eta nerbio espinaletako adar dortsalek inerbatzen dute.

Bi muskulu esplenio bereizten dira: burukoa eta lepokoa. Hauek inguratzen bizkarreko faszia torakolunbarraren sakoneko geruza agertzen da.

Buruko muskulu esplenioa (Capitis)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezarpena: Garondoko goiko lerroa eta mastoide apofisira; norabide laprana hartzen du.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko esplenioak buruaren biraketa, lateralizazioa eta hedapena ahalbidetzen du.

Lepoko muskulu esplenioa (Cervicis)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jatorria: T6-T4 arantza apofisia.
  • Ezarpena: Atlas eta axiseko zehar apofisietako atzeko 11 tuberkuluak.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepoko esplenioaren bitartez lepoaren biraketa, lateralizazioa eta hedapena burutzen dira.

Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu esplenioek nerbio espinaletako adar dortsalen inerbazioa jasotzen dute, bereziki nerbio okzipital nagusiarena (C3-C5).

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prometheus. Atlas de Anatomía. 2ª Edición

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]