Myanmarko Egutegi Tradizionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myanmarreko Egutegi Tradizionala» orritik birbideratua)

Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) erabiltzen du. Eguzki-ilargi egutegia da, non hilabeteak Ilargiaren arabera ezartzen diren baina urteak urte sideralak diren. Egutegia, batez ere, hindu egutegian oinarrituta dago, baina ez Indiako sisteman, ziklo metonikoa erabiltzen duelako. Egutegiak, beraz, egutegi hinduistaren urte siderala eta urte tropikaleko ziklo metonikoak batu behar ditu, hilabete eta egunak tartekatuz modu irregularrean.

Sri Ksetra erresumak ezarri zuen 640. urtean, eta Myanmarreko hainbat estatutan etengabe erabili dute geroztik. Arakan, Lan Na, Xishuangbanna, Lan Xang, Siam eta Kanbodian ere erabili da XIX. mendera arte.

Hilabeteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tagu (တန်ခူး)
  2. Kason (ကဆုန်)
  3. Nayone (နယုန်)
  4. Waso (ဝါဆို)
  5. Wagaung (ဝါခေါင်)
  6. Tawthalin (တော်သလင်း)
  7. Thadingyut (သီတင်းကျွတ်)
  8. Tazaungmone (တန်ဆောင်မုန်း)
  9. Nataw (နတ်တော်)
  10. Pyatho (ပြာသို)
  11. Tabodwe (တပို့တွဲ)
  12. Tabaung (တပေါင်း)

Egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunak
Euskaraz Birmanieraz IPA Noranzkoa Sanskritozko arroa Planeta Zodiako
Igandea တနင်္ဂနွေ tənɪ́ɴ ɡənwè Ipar-ekialdea Aditya Eguzki Garuda (ဂဠုန်)
Astelehena တနင်္လာ tənɪ́ɴ là Ekialdea Chandra Ilargi Tigrea (ကျား)
Asteartea အင်္ဂါ ɪ̀ɴ ɡà Hego-ekialdea Angaraka Marte Lehoia (ခြင်္သေ့)
Asteazken eguna ဗုဒ္ဓဟူး bouʔ dəhú Hegoaldea Buda Merkurio Elefante horzduna (ဆင်)
Asteazken arratsaldea ရာဟု jà hṵ Ipar-mendebaldea Rahu Rahu Horzgabeko elefantea (ဟိုင်း)
Osteguna ကြာသပတေး tɕà ðəbədé Mendebaldea Brihaspati Jupiter Arratoi (ကြွက်)
Ostirala သောကြာ θauʔ tɕà Iparraldea Shukra Artizarra Akuria (ပူး}})
Larunbata စနေ sənè Hego-mendebaldea Shani Saturno Naga (နဂါး)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]