Nadir Xah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nädir Shäh» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nadir Xah
Nader Shah Afshar.jpg
Persiako xah

1736ko martxoak 8 - 1747ko ekainak 19
Abbas III - Adil Shah
Bizitza
Jaiotza Abiward1688ko urriaren 22a
Herrialdea  Iran
Heriotza Qutxan1747ko ekainaren 19a (58 urte)
Hobiratze lekua Maxhad
Familia
Seme-alabak
Leinua Afxar dinastia
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa islama
Nadir Shah-seal-lion and sun.png

Nadir Xah (persieraz: نادر شاه افشار Nāder Šāh Afšār), benetako izena Nadir Qoli Beig (Dargaz, Persia, 1688ko abuztuaren 6a - Kutxan, 1747ko ekainaren 19a) Persiako xah izan zen 1736–1747 bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Safaviei aginpidea kendu eta Persia menderatu zuten afganiarren aurka borrokatu zen, safavi dinastiako oinordekoa zen Tahmasp II.aren alde. Afganiarrak garaitu ondoren, errege izendatu berri zuten Tahmaspek probintzia batzuen aginpidea eman zion.

1731n turkiarrei eraso zien, eta garaitu egin zituen; turkiarrek, ordea, mendean hartu zuten Tahmasp erregea. Horretaz baliaturik, Nadirrek agintea kendu zion Tahsmapi eta Abbas haren seme gaztea izendatu zuen errege, nahiz eta Nadir bera zen benetako agintaria. 1736an, Nadirrek eskuratu zuen erregetza. 1738an Afganistan menderatu zuen, eta 1739an Indiako ipar-sartaldea. Xiitak eta suniak adiskidetzen eta Persia bateratzen saiatu zen. 1741etik aurrera, matxinadak izan ziren Persian, eta horietako batean hil zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nadir Xah Aldatu lotura Wikidatan