Néstor García Canclini
Néstor García Canclini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Plata, 1939ko abenduaren 1a (84 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Mexiko Hiria |
Hezkuntza | |
Heziketa | La Platako Unibertsitate Nazionala |
Tesi zuzendaria | Paul Ricoeur |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea La Platako Unibertsitate Nazionala |
Jasotako sariak |
Néstor García Canclini (La Plata, 1939ko abenduaren 1a) argentinar saiakeragile eta antropologoa da. Filosofiako doktore-titulua lortu zuen Parisko eta La Platako unibertsitateetan. Irakasle eta ikertzaile izan da Mexikoko Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letretako Fakultatean, eta Antropologia eta Historia Eskola Nazionaleko irakasle. Hainbat aldizkaritan parte hartu du, hala nola Cuadernos Políticos, Plural, Sábado, La Jornada eta Excelsior aldizkarietan. Saiakera-liburu ugari idatzi ditu, besteak beste: Cortázar, una antropología poética (1968), Arte popular y sociedad en América Latina (1977), Las culturas populares en el capitalismo (1981), Tijuana, la casa de toda la gente (1989), Culturas híbridas. Estrategias para entrar y salir de la modernidad (1991), Políticas culturales en América Latina (1987), El consumo cultural en México (1993). Latinoamerikaren ikuspegitik aztertu ditu modernitatea, postmodernitatea eta kultura, eta Consumidores y ciudadanos (1995) du lan ezagunenetako bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Néstor García Cancliniren web-orria