Hermilio Oloritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau historialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oloritz (argipena)».
Hermilio Oloritz
Bizitza
Jaiotza Iruñea1854
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1919ko maiatzaren 5a (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea, historialaria eta politikaria
Jasotako sariak

Hermilio Oloritz Azparren (Iruñea, 1854 - 1919ko maiatzaren 5a) idazle, historialari eta politikari nafarra zen, "Cartilla Foral" (1894) manifestuaren egilea. Gamazada garaietan idatzi zuen eta Nafarroarako ereserki bat proposatu zuen.

Ekintza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz inoiz ez zen inongo alderdien kidea izan, Nafarroako Euskara Elkargoan hartu zuen parte. Bere idazlan politiko nagusia 1894ko Cartilla Foral izenekoa zen. Honek bere ideologia azaldu zuen galdera-erantzunen bitartez:

« "*No comprendo, ¿cómo podía ser independiente (Navarra), formando parte de España?
  • El Reino de Navarra era independiente, porque no tenía de común con España más que la unidad del Rey (...)
  • ¿Y en qué derechos se escuda el Gobierno para cometer semejantes arbitrariedades?
  • Ya nos lo tiene dicho; en el derecho del número, en el de la fuerza.
  • Pues si el Gobierno ha roto la Ley del 41, Navarra puede dar por rescindida esa Ley y tendrá derecho a gozar de los Fueros consignados en el Pacto de 1512.
  • Bien dice usted; y revivirán nuestras Cortes, tendremos Tribunales de Justicia propios, serán nuestros los rendimientos de aduanas y del estanco del tabaco, nombraremos Maestros amantes de Navarra, no daremos quintas ni contribuciones y sólo entregaremos al Rey de España, como donativo voluntario, la cantidad que juzguemos equitativa."
 »

Oloriz eta bera bezalako foruzaleen aburuz, 1841an estatuak Nafarroarekin 1512an eginiko ituna hautsi zuenez, Nafarroak 1512 baino lehenengo statusa berreskuratzeko eskubidea zuen.

Bere garaikidea zen Sabin Aranak era bereko proposamenak egiten zituen, hala ere, Aranaren proposamenek Bizkaia zuten begipuntuaren xedea (Euskal Konfederazioa kontuan hartuta, noski). Politikoki Arturo Kanpion edo Aranak begirunea zioten Olorizi. Era berean, politikoari baino idazleari Zorrilla, Campoamor edo Menéndez Pelayok.

Nafarroarako ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894an "Cartilla Foral" manifestuan honako ereserki proposatu zuen:

« "Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Navarra, patria de héroes, / Tú que supiste ser / en tus empresas fuerte / y a tus deberes fiel / no sufras la coyunda / de vergonzosa ley / ni gimas como esclava / cuando eras Reina ayer. / Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Morir es mejor que / humillar en el polvo la frente / perdido el honor."  »

Hala ere, ez zen ereserki ofiziala bihurtu, baizik eta Nafarroako Gorteen Ereserkia

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Romancero de Navarra" (1876)
  • "En manos del extranjero" (1878)
  • "Fundamento y defensa de los Fueros" (1880)
  • "Navas de Tolosa" (1882)
  • "Roncesvalles" (1882)
  • "Calahorra" (1883)
  • "Laureles y Siemprevivas" (1883).
  • "Aula de Dios"
  • "Resumen histórico del antiguo Reino de Navarra" (1887)
  • "Cartilla Foral" (1894)
  • "La cuestión foral" (1895)
  • "Ecos de mi Patria" (1900)
  • "Ligeras notas biográficas de algunos varones ilustres del Reino de Navarra" (1904)
  • "Navarra en la guerra de la Independencia" (1910)
  • "Breves nociones geográficas del Reino de Navarra"
  • "Nueva biografía del Doctor Navarro D. Martín de Aspilcueta" (1918).