Naim Süleymanoğlu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Naim Süleymanoğlu
Naim Süleymanoğlu 1989 Paraguay stamp.jpg
Bizitza
Jaiotza Ptichar1967ko urtarrilaren 23a
Herrialdea  Turkia
 Bulgaria
Heriotza Istanbul2017ko azaroaren 18a (50 urte)
Jarduerak
Jarduerak pisu-jasotzailea
Altuera 147 zentimetro

Naim Süleymanoğlu, jaiotza izena Naim Suleimanov (bulgarieraz: Наим Сюлейманов; Ptitxar, Momtxilgrad, Kardzhali probintzia, 1967ko urtarrilaren 23a - Istanbul, 2017ko azaroaren 18a), bulgariar jatorriko turkiar halterofiloa izan zen. Halterofiliaren historiako kirolaririk onenetako bat izan zen: zazpi aldiz munduko txapeldun eta hirutan Olinpiar Jokoetako txapeldun.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urterekin hasi zen pisuak jasotzen, eta halterofiliako junior mailako munduko txapelduna izan zen 14 urterekin. 15 urterekin hautsi zuen lehen aldiz munduko errekorra, eta hamaseirekin bere gorputzaren pisua halako hiru altxatzea lortu zuen (metro eta erdiko luzera zuen eta hirurogeita zazpi kiloko pisua); halterofiliaren historian hori lortzen zuen bigarren kirolaria izan zen.

1986an, turkiar etnia xurgatzeko Bulgariako gobernuak hartu zituen neurriak eragin zioten, hala nola mezkitak ixteak eta jai eta lurperatze musulmanak debekatzeak. 1988an egin zuen debuta Olinpiar Joko batzuetan, Seulen, eta munduko lau errekor hautsi zituen, artean berdindu ez diren markak ezarriz. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, eta 1996an, Atlantan, garaile atera zen berriro. Bi urte lehenago, Melbourneko munduko txapelketan, Bulgariako selekzioarekin parte hartzen ari zela, taldetik desertatu zuen. Turkian babes politikoa eskatu zuen eta izena aldatu zuen. Atlantan bere pisua halako bost altxatzea lortu zuen.

Erretiratu ondoren, politikan sartu zen, Turkiako Abertzale Ekintza alderdian, eta Kiraç herriko alkatetzarako hautagaia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naim Süleymanoğlu Aldatu lotura Wikidatan