Naja Marie Aidt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Naja Marie Aidt
Naja Marie Aidt - vinnare av Nordiska radets litteraturpris ar 2008. Vid prisutdelningen i Helsingfors 2008-10-72.jpg
Bizitza
Jaiotza Aasiaat1963ko abenduaren 24a (53 urte)
Herrialdea  Danimarka
Hezkuntza
Hizkuntzak Daniera
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, poeta, idazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
IMDb nm1409701

Naja Marie Aidt (Aasiaat, 1963ko abenduaren 24) groenlandiar idazlea da.

Gaztetan Danimarkako Gazteria Komunistan ibili zen. Danimarkako idazle-belaunaldi gazteenaren ordezkaria da. Literatura-molde berriak erabiltzeko saioak egin ditu, eleberrian eta hain gogoko duen poesian, batez ere. Beste idazle batzuek baino estilo intimistagoa aukeratu du, eta horrek ia poesia bilakatzerainoko lirikotasuna ematen dio bere prosari. 1991n eta 1992an argitaratu zituen lehenengo bi poesia-liburuak. Hurrengo urtean, prosan estreinatu zen, Ur-zigilua izeneko ipuin-bilduma argitaratuz. Lan horretan, argi eta garbi sumatzen da idazlearen joera lirikoa hain berea duen estilo minimalista horretan, xehetasun txikiei ere —koloreei, esaterako— garrantzi handia ematen baitie. Ipuinen ondoren, beste poesia-liburu bat eta irratirako antzerki-lan bat argitaratu zituen. Bere lanetan, egoera xumeak azaltzen ditu modu errazean deskribaturik, baina arinkerian erori gabe. Emakumeak askatasuna lortua duela eta sexuari jaramonik egin gabe, gizabanakoan jartzen du arreta, gizarteak erdeinatzen dituen haienengan, bereziki.

2008an, Eskandinaviar Batzordearen Literatura Saria eman zioten Bavian eleberriagatik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alting Blinker (2009), Gyldendal - poesia
  • Poesibog (2008), Gyldendal
  • Bavian (2006), Gyldendal – narrazio laburra
  • Balladen om Bianca (2002), Gyldendal
  • Siska (2000), Cafe Teatret – antzezlana
  • Rejse for en fremmed, digte (1999), Gyldendal - poesia
  • Tjenende ånder (1998), Radio-Teatret - irrati-eleberria
  • Blæs på Odysseus (1998), Thorvaldsens Museum - poesia
  • Fra digterens hånd (1996), Borgens Forlag - poesia
  • Omstændigheder (1995), Gyldendal - narrazio laburra
  • Huset overfor (1995), Gyldendal - poesia
  • Tilgang (1995), Gyldendal - narrazio laburra
  • Det tredje landskab (1994), Gyldendal - poesia
  • Vandmærket (1993), Gyldendal - narrazio laburra
  • Den blomstrende have (1993), Gyldendal - narrazio laburra
  • Et vanskeligt møde (1992), Gyldendal - poesia
  • Så længe jeg er ung (1991), Gyldendal - poesia

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993: Gyldendals Boglegat.
  • 1996: Martin Andersen Nexø Saria
  • 1996: Herman Bangs Mindelegat.
  • 2006: Danimarkako Kritikaren Saria.
  • 2008: Eskandinaviar Batzordearen Literatura Saria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]