Satan Bihotz Txiki (aita)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Satan Bihotz Txiki
ピッコロ大魔王 edo Pikkoro Daimaō
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 12. liburukia, 135. atala (manga)
Dragoi Bolako 102. atala (animea)
Arraza Namektarra
Beste izen batzuk Piccolo Daimao
Garrantzia Etsaia
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia Takeshi Aono
Euskal Herria

Satan Bihotz Txiki (jatorrizko japonieraz ピッコロ大魔王 edo Pikkoro Daimaō ?), edo Satan bakarrik, Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Bere izena italierazko flauto piccolo hitzetatik eratortzen da eta txirula txikia esan nahi du, nahiz eta seriean Namekeko hizkuntzan beste mundu batekoa adierazi nahi duela azaltzen den. Satan Bihotz Txiki mugarria da Dragoi Bolan. Istoria hasierako umore sen hori galdu eta seriotasun eta dramatismo gehiago hartzen du, borroketan gehiago zentratuz eta ez hainbeste abenturetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Bihotz Txiki Lurrera iritsi zen Namektar baten zati gaiztoa da, zati ona Ahalguztiduna bilakatu zen, beraz, bere gaitasun gehienak dauzka. Beste ezaugarri berezi bat ugalketa gaitasuna ustelduta duela da, beraz, bere hantzik ez duten izakiak sortu ditzake bakarrik, askotan dinosauroen antza handia dutenak. Hala ere, gero ikusten da nola bere azkeneko semeak, Satan Txikik, bere antza handia daukan. Izaki hauek hiltzen direnean min handia sentitzen du.

Borrokalari bezala argia eta bizkorra da, eta ki eraso asko asko dakizki protagonistek garai hartan erabiltzen zituzten Kame Hame Ha eta Dondonparen aurrean. Satan Bihotz Txiki munduaren jabe bihurtu nahi duen izaki makurra da. Behin erregea abdikatzera behartu eta gero, preso guztiak askatu eta gaizto izateko animatzen ditu. Biztanelak jakinaren gainean jartzen ditu, urtean behin bere koroatzea ospatzeko, zenbaki bat artuko zuela 43tik. Zenbaki hau egun horretan suntsituko duen eskualdearen zenbakia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lurrera iritsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

261. urtean, hondamendi naturalen ondorioz Katattsu bere semea beste planeta batera bidaltzera behartuta aurkitu zen. Gutun batean laster elkartuko zirela zioen. Hau Lurrera iritsi zen, Munduaren Azkena deritzon lekura. Urteak eman zituen aitaren zain. Denbora hori entrenatzeko baliatu zuen, Lurreko Ahalguztiduna izateko asmotan, baina ezingo zuen hau lortu, bere bihotzean gaiztotasun apur bat zuen bitartean. Zati gaizto hori kanporatzean sortu zen Satan Bihotz Txiki.

Ilunpeko Deabruen Erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Bihotz Txiki Lurrera jetsi eta kaosa zabaldu zuen, "Ilunpeko Deabruen Erregea" izena hartuta. Namektarrak asexualak direnez arrautza bidez ugaltzen dira. Honek Mazoku izeneko deabru armada osatu zuen honela. Mutaitok bakarrik salbatu ahal izan zuen Lurra, Satan Bihotz Txiki Mafuba teknikaren bidez ontzi hermetiko batean espetxeratu zuelarik.

Konkistaren bigarren saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

300 urte geroago Pilafek Satan Bihotz Txiki harrapatuta zegoen lapikoa zabaldu zuen, munduaren zati bat berarekin banatuko zuelakoan, baina Satan Bihotz Txiki Pilaf eta lagunetaz baliatu zen. Geroago bere untzitik bota zituen. Mundua gobernatzeko bere plana Arte Martzialen Txapelketan ekin zuen, inork aurre egingo ez ziola ziurtatzeko eta Dragoi Bolen bila hasi zen galdutako gaztetasuna berreskuratzeko. Laguntzeko hainbat gerlari sortu zituen: Tanbourine eta Cymbal, euren biktimen gorpuetan ohar bat uzten zuten euren ikurrarekin. Bere umekietako bat hil zenean, bera abiatu zen nork egin zuen jakiteko asmoz eta Gokurekin aurkitu zen. Erraz irabazi zion mutikoari.

Iratxo Dortoka Mafubaren bidez berriz ere lapiko batean sartzen saiatu zen kale eginez, eta ondorioz maisua hil egin zen. Geroago 7 Dragoi Bolak biltzea lortu zuen; Shenron deitu eta betiko gaztetasuna eskatu zion. Ondoren Shenron deuseztu zuen Dragoi Bolek ezertarako balio ez zezaten. Erregearen Gaztelua bereganatu eta gero Ten Shin Hanek eraso egin zion (Mafuba ikasi baitzuen) baina Drumek (Satan Bihotz Txikiren umeki berri bat) erraz irabazi zion. Justu Drumek Ten Shin Han akabatu baino lehen Son Goku agertu zen eta erraz garaitu zuen hau. Gero Satan Bihotz Txiki borrokara desafiatu zuen. Borroka gogor baten ostean, itxuraz Satanek irabazia zuen, Goku zauritzea lortu baitzuen Ten Shin Han ezkutu bezala erabiliz. Gokuk bere indar guztiak bildu eta Kame Hame Ha baten bidez aireratu egin zen Satani bularraldetik zeharkatuz eta hilzorian utziz. Hil baino lehen arrautza bat jaurti zuen ahotik urrutira (bertaik jaioko zen Satan Txiki) eta bere azken desioa betez lehertu egin zen, Goku irabazle atera zelarik, nahiz eta hortxe-hortxe ibili.