Dragoi Bolako tekniken zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Dragoi Bola manga eta animean bertako pertsonaiek borrokarako zein bestelako ekintzetarako hainbat teknika erabiltzen dituzte.


Eduki-taula

Energia erabili beharreko teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kikōwaza (気功技, energia erabili beharreko teknikak) kategoriak energia eta Kia erabili beharreko teknika guztiak barnebiltzen ditu.

  • Kihongata (基本型, oinarrizko teknikak): erasorako energia erabiltzeko era arruntena da, energia kopuru handia tximista edo bola batean gorputzeko edozein ataletatik botatzea datza.
  • Shūchūgata (集中型, kontzentrazio teknikak): energia guztia gorputzeko puntu batean biltzean datza, normalean tximista era botatzen dira. Tximista normalak baino estuagoak izaten dira.
  • Shūsekigata (集積型, metaketa teknikak): gorputzeko energiaz gain, kanpokoa ere batzean datza.
  • Kiaigata (気合い型, oihu teknikak): energia ikusezina duten erasoak dira.
  • Henkagata (変化型, eraldaketa teknikak): energia eraldatuta teknika sorta handiagoa lor daiteke, forma aldatuz erabilpen gehiago izan ditzan.
  • Renzokugata (連続型, zaparrada teknikak): energia gutxidun erasoak behin eta berriz botatzean datza, botatzen den kopuruaren araberako kaltea sortuz.
  • Yūdōgata (誘導型, teknika gidatuak): teknika hauek erabiltzaileak nahi duen tokira gida ditzake.
  • Yūgōgata (融合型, konbinazio teknikak): aurreko teknika eretako bi edo gehiago konbinatzen dituen edozein teknika da.

Energi erabileraren aldaerak:

  • Idōgata (移動型, mugimendu teknikak): kasu honetan energia era ezberdin batean mugitzeko erabiltzen da, hegan egiteko edo segundo batean milaka kilometro egiteko.
  • Kōgekihojogata (攻撃補助型, sostengu teknikak): nahiz eta zuzenean ez eraso, borrokan lagungarriak diren teknikak dira, babesteko, indarra gehitzeko zein etsaia nahasteko.
  • Fū'ingata (封印型, zigilu teknikak): arerioa zigilatzeko erabiltzen diren teknikak dira.

Bakurikimaha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakurikimaha 爆力魔波
itzulpena: indar leherkarizko uhin deabruzkoa
lehen agerpena: 159. atala
Erabiltzailea Bakurikimaha esku batean kargatzen den energia da, beste eskuaz eskumuturra heltzen da energia gehiago biltzeko eta jaurtitzeko. Satan Bihotz Txikiren eraso bortitzena da.

Honen antzeko teknikak erabiltzen dituzten beste pertsonaia batzuk, Goku, Freezer, eta Zarbon batez ere.

Bankoku Bikkuri Shō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bankoku Bikkuri Shō (萬國驚天掌)
itzulpena: 10000 herrialdetako ahur ikaragarria
lehen agerpena: 50. atala
Erabiltzailea Jackie Chunek erabilitako eraso gogorrena, erabiltzaileak aurkariari bi tximista elektriko jaurti eta paralizatu egiten du. Gokuk eraso honi ilargi betea ikusi eta Özaru bilakatu zelako iraun ahal izan zuen.

Barrier[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrier (バリアー, Bariā)
itzulpena: Hesia
lehen agerpena: 367. atala
Erabiltzailea Erabiltzailea aurkariaren erasoetatik babesten duen teknika da, forma ezberdina hartzen du erabiltzailearen arabera.

Big Bang Attack[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Bang Attack (ビッグバンアタック, Biggu ban atakku)
itzulpena: leherketa handi erasoa
lehen agerpena: 344. atala
Erabiltzailea Big Bang erasoa Vegetak garatu zuen Trunks iritsi ostean egin zuen hiru urteko entrenamenduan eta A-19ren aurka erabili zuen lehen aldiz. Gero gutxi erabili zuen, etsai gogorren aurka ez bazen. Eskuaren ahurra aurrera begira dela energia bildu eta esfera forman botatzen da.

Bukūjutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukūjutsu (舞空術)
itzulpena: dantza teknika airean (hegan egin)
lehen agerpena: 119. atala
Erabiltzailea
pertsonaien gehiengoak ikasten du teknika hau
Teknika honen erabiltzaileak hegan egin dezake Kia kontrolatuz. Teknika hau erabiltzen ikusten den lehena Puar da nahiz eta izenez ez den aipatzen Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan Ten Shin Han eta Chaoz hau erabiltzen ikusten diren arte.

Son Gohanek teknika hau Videli irakasten dionean, nahikoa indar eta teknika duen edonork ikasteko moduko teknika dela azaltzen dio.

Dodonpa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dodonpa (どどん波)
itzulpena: su bola
lehen agerpena: 86. atala
Erabiltzaileak Hatz erakusletik jaurtitako uhin estua da. Iratxo Dortokaren eskolako Kame Hame Haren baliokidea dela esan daiteke.

Tao Pai Pai Son Goku akabatzeko erabiltzen du baina Dragoi Bola batek babesten du. Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan hauek biez gain Ten Shin Han eta Chaozek ere badarabilte.

Super Dodonpa Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Tao Pai Paik teknika honen bertsio obetu bat erabiltzen du Ten Shin Hanetaz mendekatzeko.

Final Flash[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Final Flash (ファイナルフラッシュ, Fainaru Furasshu)
itzulpena: azken distira
lehen agerpena: 384. atala
Erabiltzaileak Vegetaren teknika suntsitzaileena da, indarrez bera baino ahaltsugoak diren arerioak ere garaitu ditzake.

Besoak zabalduta eskuetan energia bildu eta ondoren bi besoak biltzen ditu Kame Hame Han bezala baina eskuak posizio horizontalean dituela. Gero argi horiko tximista kontzentratu bat sortzen da ahurretan eta parean arrapatzen duen guztia suntsitzen du. Lehen aldiz Cellen aurka erabili zuen eta eraso horretan Lurra ere suntsi zezakeen baina erasoa bio-androidearen bularraldera zuzentzeko gai izan zen. Geroago Vegeta-Umek erabiltzen du Trunks, Gohan eta Goten akabatzeko eta Ooben Kame Hame Haren aurka erabiltzeko.

Final Shine Hau erasoaren bertsio hobetua da eta lehen aldiz Super 17ren aurka erabiltzen du. Eskuin besoa atze aldera luzatu, eskuan energia bildu eta bat-batean jaurtitzen du. Besteak ez bezala honek berde ukituko kolorea du, dizdira urdinekin.

Galactica Donut[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galactica Donut (ギャラクティカドーナツ, Gyarakutuka Dōnatsu)
itzulpena: dona galaktikoa
lehen agerpena: 490. atala
Erabiltzaileak Etsaiari jaurtitzeko energia uztai bat sortzea da. Arerioaren gainean dagoenean, jetsi eta harrapatu egiten du gero eta gehiago estutuz.

Gattai Kōsen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gattai Kōsen (合体光線)
itzulpena: tximista konbinatua
lehen agerpena: Garlic Gazteren infernua filmea
Erabiltzaileak

Genkidama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Genkidama»

Garlic Hō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garlic Hō (ギャリック砲, Gyarikku hō)
itzulpena: tipula kañoia
lehen agerpena: 231. atala
Erabiltzailea Vegetak Lurrera lehen aldiz iristean Gokuren Kaitoren erasoa 3 bidertuaz jaurtitako Kame Hame Ha bati aurre egiteko erabiltzen du. Eskuak buruaren atzean elkartuta, esku ahurretan energia bildu eta Kame Hame Haren antzeko bola bat osatzen da.

Jinrui Zetsumetsu Kōgeki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jinrui Zetsumetsu Kōgeki (人類絶滅攻撃)
itzulpena: gizateriaren amaieraren erasoa
lehen agerpena: 487. atala
Erabiltzailea Boo Ahaltsuak Ahalguztidunaren Jauregitik botatako Kikōha mordo bat. Ten Shin Han, Satan Jauna eta berarekin jauregian zeudenak ez, beste gizaki guztiak akabatu zituen.

Kaiō Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kaiō Ken»

Kame Hame Ha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kame Hame Ha»

Ki no tsurugi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ki no Tsurugi (気の剣)
itzulpena: Ki ezpata
lehen agerpena: 504. atala
Erabiltzailea Kia kontrolatuz ezpata hori handi bat sortzean datza.

Kiai Keshi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiai Keshi (気合い消し)
itzulpena: Ki borratua
lehen agerpena: 170. atala
Erabiltzailea Kiaren presioa erabiltzen da etsaiaren erasoa gelditzeko. Lehen aldiz Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan erabili zuen Ten Shin Hanek Tao Pai Paik publikora jaurtitako Super Dodonpa geldeitzeko. Gero Gokuk Napparen aurkako borrokan erabili zuen.

Kiai Hō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiai Hō (気合い砲)
itzulpena: Ki kañoia
lehen agerpena: 308. atala
Erabiltzailea Teknika honek Kiaren presioa darabil energia bildu eta etsaiari kolpe bortitz bat emateko.

Kienzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kienzan (気円斬)
itzulpena: Ki disko ebakitzailea
lehen agerpena: 308. atala
Erabiltzailea Bere buruaren gainean biraka dabilen Ki disko bat da. Krilinek asmatu zuen eta Napparen aurka erabili zuen lehen aldiz. Horren Ki kopuru handia ain disko estuan kontzentratuta dagoenez, edozer gauza mozteko gai da.

Tsuibi Kienzan (追尾気円斬) Freezerek erabiltzen duen teknika honen aldagai bat da, behin diskoa botata ibilbidea kontrolatzeko gai da. Bi disko bota daitezke aldi berean. Teknika hau Freezerek Gokuren aurka Nameken erabili zuen iada bizi itxaropenik ez zuenean. Lortu zuena diskoetako bat bere atzetik etorri eta gorputza bi zatitan banatzea izan zen.

Renzouku Kienzan (連続気円斬) Krilinek erabiltzen duen aldagai bat da. Disko handi bat egin eta hau zati txikiagotan banatzen da etsaia alde askotatik zaparrada batez erasoz.


Kikōha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kikōha (気功波)
itzulpena: izpiritua kontroldun uhina
lehen agerpena: 33. atala
Erabiltzailea Kia erabiliz egiten den teknika errazena da, aldagai bat baino gehiago dituen arren. Etsaiari energia kontzentratudun eraso bat jaurtitzea da.

Aldagaiak:

  • Kakusa~ (拡散, dispersoak): area batera jaurtitako Kikōha pila bertan dagoena kaltetzeko.
  • Kakusanyūdō~ (拡散誘導, disperdo gidatuak): etsaiari jaurtitako Kikōha pila, ondoren etsaia jo dezan gidatuak.
  • Kuchi kara~ (口から, ahotik): ahotik jaurtitako Kikōha.
  • Kōkyūgata no~ (光球型の, argi esfera formaduna): esfera argitsu bezala ikusten den Kikōha erraldoia.
  • Double~ (ダブル~, Daburu, bikoitza): bi Kikōha, bakoitza esku batekin jaurtita.
  • Tsuibi~ (追尾, jarraitzailea): etsaiari jarraitzen dion Kikōha, Tsuibidan (追尾弾) ere deitua.
  • Yubisaki kara no~ (指先からの, hatz batetik): hatz batetik botatako Kikōha, Freezerek erabiltzen duenean Freeza Beam (フリーザビーム, Furīza Bīmu) izena erabiltzen da.
  • Yubisaki kara no renzoku~ (指先からの連続, behin eta berriz hatz batetik): hatz batetik botatako Kikōha zaparrada.
  • Renzoku~ (連続, zaparrada): Kikōha zaparrada. Eraso hau Gotrunksek darabilenean Renzoku Shine Shine Missile (連続死ね死ねミサイル, Rensoku Shine Shine Misairu, akabatu akabatu misil zaparrada) deitzen dio.

Kikōhō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kikōhō (気功砲)
itzulpena: izpiritua kontroldun kañoia
lehen agerpena: 33. atala
Erabiltzailea Ten Shin Hanen eraso bortitzena da. Erabiltzailearen bizi indarra erabiltzen duen energia kañoia da, gaizki erabiltzeak heriotza ekar lezake. Behean hatz lodiak batzen ditu eta goian gainerakoak hiruki bat eratuz, eta energia zaparrada bat botatzen du, hiruki barnean zoom moduko bat eginez hutsik ez egiteko. Beti uzten du karratu perfektu bat lurrean.

Ten Shin Hanek lehen aldiz Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan erabiltzen du Son Goku tatamitik irtetzera behartzeko. Napparen aurkako borrokan Chaoz mendekatzeko Kikōhō bat jaurtitzen dio, baina huts egiten du. Dragoi Bola Zko eraso bat da.

Bigarren aldiz ere Napparen aurka erabiltzen du baina esku bakarraz (beste besoa moztu egin baitzion) baina saiakeran hil zen. Hurrengo aldia Cell iritsi zen tokian gelditzeko izan zen, Zibor 18k ihes egin zezan. Ia energia gabe geratu zen.

Azken aldiz Gohan Boo Ahaltsuaren eraso batetik salbatzeko erabili zuen.

Hobekuntzak: oinarrizko teknika ki kañoi bafada da. Ki Kañoi bafada esku bakarrez ere badago, Napparen aurkako borrokan bezala, baina boteretsuegia da eta heriotza eragiten du. Hobekuntza ofiziala Ki kañoi bafada berria da, askoz min handiagoa eraginez baina erabiltzailea ere askoz gehiago nekatuz.

Bideojokoak: bideojokoetan normala da ki kañoi bafada eta ki kañoi bafada berria bere azken eraso bezala erabiltzea.

Makankōsappō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makankōsappō (魔貫光殺砲)
euskal bertsioan: tximista galgarria
lehen agerpena: Dragoi Bola Zko 4. atala
Erabiltzaileak Satan Txikik garatu zuen teknika hau Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Son Gokuren aurka galdu ostean burutu zuen entrenamenduan. Lehen aldiz Raditzen aurkako borrokan erabili zuen baina saiyak saiestea lortu zuen. Bigarren aldiz Son Gokuk Raditz bizkarretik heldu ostean erabili zuen eta biak akabatu zituen.

Esku bateko bi hatz bekokian ipini eta Ki pila bat batzen da ondoren hatz berberez erasoa botazeko etsaia dagoen tokira. Hatz bakoitzak indar handiko tximista bana botatzen du, batak beste ainguratzen du.

Masenkō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masenkō (魔閃光)
itzulpena: deabruaren dizdira
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Son Gohanek sortutako borroka teknika da. Satan Txikiren eskolako eraso teknika da eta Makōsen originalaren deribatua da. Pertsonaia honek gehien erabiliko duen teknika da Kame Hame Harekin batera.

Erabiltzaileak esku ahurrak bekoki aurrean irekitzen ditu, ahur bat bestearen atzean Kia kargatzeko eta gero besoak luzatzen ditu tximista eran botatzeko.

Etorkizuneko Trunksek eta Boo Ahaltsuaren fantasmek ere erabili zuten.

Ryūken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ryūken (龍拳)
itzulpena: dragoi ukabilkada
lehen agerpena: animean
Erabiltzailea Teknika hau Son Gokuk erabiltzen du. Ukabilean energia bildu eta Shenronen antza duen urre koloreko dragoi baten itxura hartzen du.

Son Gokuk Dragoiaren eztanda!! Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du? filmean Hildegarn akabatzeko erabili zuen, baita Super 17 eta San Shinron (hiru izarreko dragoia) akabatzeko ere. Yi Xing Longen aurka ere erabili zuen, baina ez zuen lortu txikitzerik.

Shōgekiha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shōgekiha (衝撃波)
itzulpena: talka uhina
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Urrunetik airearen presioarekin arerioaren aurka talka egitean datza.

Kobushi no Shōgekiha (拳の衝撃波) Gokuk Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Chichi tatamitik botatzeko erabiltzen duen teknika da.

Shunkan Idō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shunkan Idō»

Sōkidan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sōkidan (繰気弾)
itzulpena: sugeairezko energia bala
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Yamchak Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketarako asmatu zuen teknika. Bere eskuetan energia pila bat kontzentratzen du bola bat osatu arte. Bola hau hatzekin kontrola daiteke, abiadura handia du eta arerioa behin eta berriz jo dezake. Lurra ere zeharka dezake arerioa ustekabean harrapatuz.

Super Ghost Kamikaze Attack[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super Ghost Kamikaze Attack (スーパーゴーストカミカゼアタック, Sūpā Gōsuto KamiKaze Atakku)
itzulpena: Super Fantasma eraso Kamikazea
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Gotrunksek erabiltzen duen teknika da. Bere antza duten fantasma batzuk botatzen ditu ahotik, etsaia ukitzean lehertzen direnak. Book ere erabili zuen Gotrunks irentsi ostean.

Taiyōken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taiyōken (太陽拳)
euskal bertsioan: eguzki horzkada
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Etsaia segundo batzuez itsu uzten duen argi dizdiratsua da. Mikerroiren eskolakoa da eta Ten Shin Hanek erabili zuen lehen aldiz Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan. Askotan erabili da arerio batengandik ihes egiteko edo ezkutatzeko. Oztopo nagusia zera da; erabiltzaileak bere bizi indarraren zati bat erabili behar duela hau egiteko eta beraz arriskutsua da behin eta berriz egitea.

Thunder Flash[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thunder Flash (サンダーフラッシュ, Sandā Furasshu)
itzulpena: trumoi dizdira
lehen agerpena:
Erabiltzailea Dantza txiki bat eginez eta besoak luzatuz lortzen duen su bola da indartsua da.

Beste Munduko Txapelketan hiru aldiz erabiltzen du; lehen bi erasoetan ongi atera zitzaion baina azkenengoan bere galbidea izan zen, Gokuk bat bateko leku aldaketaren bidez erasoa saihestu eta Kame Hame Ha bat bota baitzion rinetik kanpora bidaliz.

Teknika fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taijutsuwaza (体術技, teknika fisikoak) kategorian gaitasun fisikoa behar duten teknikak daude:

  • Kihongata (基本型 oinarrizko teknikak): erasorako forma oinarrizkoenak dira, ukabilkadak, ostikoak edo arerioaren kontra joatea.
  • Fukugōgata (複合型 teknika zailak): oinarrizko tekniken nahasketa darabilten eraso teknikak dira.
  • Renkeigata (連けい型, kooperazio teknikak): pertsona batek baino gehiagok batera burututako teknikak.
  • Kei'igata (形意型, egoera mentaldun teknikak): teknika hauek norberaren egoera mentala asaldatutakoan burutzen dira, arerioa nahasteko.
  • Zanzōgata (残像型, irudi diferitudun teknika): abiadura handiz mugituta pertsonaren irudi optiko bat utzi daiteke, arerioa engainatu eta kolpeak saihesteko balio du.
  • Bunpigata (分泌型jariapen teknikak): arraza batzuek hainbat substantzia sor ditzakete borrokan laguntzeko.
  • Gattaigata (合体型, konbinazio teknikak): bi pertsona edo gehiago bateratzeko erabiltzen diren teknikak dira*.
  • Bunrigata (分離型, banaketa teknikak): erasorako gorputz zati bat banatzeko teknikak.

Dynamite Kick[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dynamite Kick (ダイナマイトキック, Dainamaito kikku)
itzulpena: dinamita ostikoa
lehen agerpena: 396. atala
Erabiltzaileak Satan Jaunaren teknika nagusia da. Ostiko hegalari bat da eta ez du ezertarako balio Dragoi Bolako pertsonaia gehienen aurka, nahiz eta gizaki normal baten aurka balio lezakeen. Cellen aurka erabili zuen ezer egin gabe eta berriz saiatu zenean airera jaurti zuen.

Gekitotsu Ultra Boo boo Voleyball[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gekitotsu Ultra Boo boo Voleyball (激突ウルラブウブウバレーボール, Gekitotsu Urutora Bū Bū Borēbōru)
itzulpena: talka, ultra Boo Boo boleibol
lehen agerpena: 494. atala
Erabiltzaileak Renzoku super Donutsekin erabiltzen da. Harrapatu arte dona pila bat jaurtitzean datza. Etsaiak forma biribila hartzen duenean boleibolean jokatzea erabakitzen du.

Haikyūken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haikyūken (排球拳)
itzulpena: boleibor kolpea
lehen agerpena: 129. atala
Erabiltzailea Ten Shin Hanek arerioa boleiboleko baloia balitz bezala botatzen du, tatamirantz errematatuz.

Hyper Tornado[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyper Tornado (ハイパートルネイド, Haipā Toruneido)
itzulpena: Hiper Tornadoa
lehen agerpena:
Erabiltzailea Norbere buruaren gain bueltaka astean datza tornado bat sortuz arerioa harrapatzeko, baina kontrako aldera bueltaka hasita kontraatakatu daiteke.


Janken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janken (ジャン拳)[1
itzulpena: Harri-orri-harri ukabilkada
lehen agerpena: 3. atala
Erabiltzailea Son Gokuk istorioan erabiltzen duen lehen teknika espezializatua da. Dortoka Zaharra jatea nahi zuen hartz humanoide baten aurka erabiltzen du lehen aldiz.

Teknika hiru kolpez osatzen da:

  • Harri (グー, Gū), ukabilkada.
  • orri (グー, Gū) begietara erasoa
  • harri: (パー, Pā) bultzakada eskua irekita

Kaiten Kōgeki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiten Kōgeki (回転攻撃)
itzulpena: errotazio teknika
lehen agerpena: 44. atala
Erabiltzailea Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan Namen aurka erabiltzen duen teknika da. Norbere buruaren gainean biraka hasi eta arerioa alde guztiekin jotzea da helburua, zorabiatu egiten da ordea.

Kyōken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyōken (狂拳)
itzulpena: eroaren teknika
lehen agerpena:
Erabiltzailea Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan Jackie Chunen aurka erabiltzen duen teknika da. Eroarena egiten du Jackie Chun ezustean kolpatzeko.

Kōsoku Idō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kōsoku Idō (高速移動)
itzulpena: mugimendu azkarra
lehen agerpena: 117. atala
Erabiltzailea

Kūchūteishi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kūchūteishi (空中停止)
itzulpena: suspentsioa airean
lehen agerpena: 105. atala
Erabiltzailea

Purple Comet Crash[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Purple Comet Crash (パープルコメットクラッシュ, Pāpuru kometto kurasshu)
itzulpena:
lehen agerpena: 105. atala
Erabiltzailea Jheese eta Butta biak batera azkar mugituz zurrunbilo bat egin eta hainbat bafada botatzen ditu. Gokuk erraz saihestu zuen.

Rōgafūfūken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rōgafūfūken (狼牙風風拳)[2
itzulpena: otso hagin ukabilkada
lehen agerpena: 8. atala
Erabiltzailea Yamcharen teknika ezaguna, otsoaren horzkadaren antza artzen duten kolpe batzuk dira. Yamchak teknika hau erabiltzean makurtu eta gero arerioaren aurka jauzi egiten du otso baten erasoa balitz bezala.

Shin Rōgafūfūken Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan Ten Shin Hanen aurka teknika honen bertsio hobetua darabil baina erraz saiesten du.

Saruken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saruken (猿拳)
itzulpena: tximinoaren teknika
lehen agerpena:
Erabiltzailea Son Gokuk darabilen teknika da. Tximinoekin asko bizi izan da eta badaki nola portatzen diren. Tximino itxurak egiten ditu arerioa uste gabean harrapatzeko.

Shishin no Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shishin No Ken (四身の拳)
itzulpena:lau gorputzen teknika
lehen agerpena: 178. atala
Erabiltzailea Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Ten Shin Hanek darabilen teknika. 4 gorputzetan banatzen da, bakoitzak Ten Shin Hanek duen indar osoaren laurden bat dauka.

Suiken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suiken (酔拳)
itzulpena: mozkorraren teknika
lehen agerpena:
Erabiltzailea Mozkorrarena eginez aurkaria nahastu eta despistatuta dagoenean eraso.

Tenkū Pekeji Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenkū Pekeji Ken (天空×字拳)
itzulpena: zerua x ukabila
lehen agerpena:
Erabiltzailea Namen eraso bortitzena. Salto ikaragarri bat eman eta goitik behera erortzean besoak gurutzatuta kolpatu arerioa. 10 egunez konorte gabe utzi behar luke arerioa.

Zanzōken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zanzōken (残像拳)
itzulpena: irudi diferituaren teknika
lehen agerpena:
Erabiltzailea Norberaren isla uztea arerioa nahasteko.

Lehen aldiz Jackie Chunek erabiltzen du Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan, horren ostean pertsonaia askok ikasi dute ori egiten.

Teknika erabiltzen den kopuruaren arabera 2jū, 3jū o Tajū Zanzōken (2重, 3重 o 多重 残像拳, irudi diferituen teknika bikoitza, hirukoitza, askotarikoa) deitzen zaio.


Teknika bakarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokushuwaza (特殊技,) seriean pertsona gutxi batzuek erabiltzen dituzten teknika arraroak dira.

Armak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buki (武器).

Hell Flash[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hell Flash (ヘルズフラッシュ, Heruzu furasshu)
itzulpena: infernuko dizdira
lehen agerpena: 372. atala
Erabiltzailea A-16k bi besoak kentzean bi kañoi ageri dira. Bertatik energia bafada bat botatzen dute etsaiaren aurka.
Iaigiri[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iaigiri (居合い斬り)[3
itzulpena:
lehen agerpena: 139. atala
Erabiltzailea Yagik katana erabiliz burutzen duen erasoa.

Hiposis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saiminjutsu (催眠術, Hipnosia).

Majutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Majutsu (魔術, Majia).
Ayatsuri no Majutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ayatsuri no Majutsu (操りの魔術)[3
itzulpena: manipulazio majia
lehen agerpena: 456. atala
Erabiltzailea Bihotz garbia ez duen edozein pertsona kontrolatzeko erabiltzen duen teknika da, Vegeta esaterako.

Ninjutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenbo no Jutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amenbo no jutsu (アメンボの術)[3
itzulpena: Amenbo teknika
lehen agerpena: 62. atala
Erabiltzailea Ur gainean oinez ibiltzeko Murasakik darabilen teknika da.

Nōryoku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nōryoku (能力, jaiotzetiko gaitasuna).
Eye Beam[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eye Beam (アイビーム, Ai Bīmu)[3
itzulpena: begietako tximista
lehen agerpena: 339. atala
Erabiltzaileak Begietatik botatako tximista.
Chō Kyoshin Jutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chō Kyoshin Jutsu (超巨身術)
itzulpena: pertsona super handiaren teknika
lehen agerpena: 186. atala
Erabiltzailea Satan Txikik tamainaz eta indarrez hazteko darabilen teknika da, nahiz eta edozein Namektarrek egin dezakeen hau.
Jibaku[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jibaku (自爆)
itzulpena: buruaz beste egin
lehen agerpena: 186. atala
Erabiltzaileak Jibaku leherketa bakar batean norbere energia guztia askatzea da, bere buruaz beste eginez.

Teknika hau erabili zuten Saibaimanek Yamcha hiltzeko, gero Chaoz honela Nappa akabatzen saiatu zen, baina alperrik izan zen. A-16 Cell akabatzen saiatu zen barnean zuen bonbarekin, baina bonba hau kenduta zuen. Ondoren Cellek Lurra suntsitu nahi izan zuen honela Gohanengandik mendekatzeko. Kami-sama Garlic Gazte honela akabatzen saiatu zen Garlic Gazteren infernua filmean. Azkenik Goku Super Saiya 4 bilakatuta Yi Xing Long honela akabatzen saiatu zen.

Vegetak antzeko teknika bat darabil Boo Ahaltsuaren aurka baina, Saishū saigo no Waza deitzen dio.

Kōsengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kōsengan (光線眼)
itzulpena:
lehen agerpena:
Erabiltzaileak
Mini Gokū & Mini Janemba[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mini Gokū & Mini Janemba (ミニ語空&ミニジャネンバ)
itzulpena: Goku miniatura eta Janemba miniatura
lehen agerpena:
Erabiltzailea Janembak bere lehen forman bere antza edo Gokuren antza duten klon txikiak sortzen ditu.

Beste teknika bakar batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akumaito Kōsen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akumaito Kōsen (アクマイト光線)[3
itzulpena: Akumaito tximista
lehen agerpena: 104. atala
Erabiltzailea Akumaito Kōsen (アクマイト光線) Akkumanen teknika nagusia, Babaren menpeko borrokalarietako bat. Teknika honek aurkariaren gaiztotasunean jotzea lortzen badu hau pertsona lehertu arte haziko da. Gokuren aurka erabili zuen, eta noski, Gokuk ez dauka gaiztotasunaren apurrik ere.

Bere izena japonierazko Aku (悪, gaiztotasun) eta ingelesezko Might (マイト, Maito, indarra) hitzen arteko loturatik etorri daiteke.

Fūsenka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fūsenka (風船化)
itzulpena: globo forma
lehen agerpena: 126. atala
Erabiltzailea Krilinek Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan darabilen teknika. Arnasa gogorki hartu puztu arte eta segundo batzuez airean zaudela erasoak saihestu.

Bateraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus: Bateraketa (Dragoi Bola)

Guru Guru Gum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guru Guru Gum (グルグルガム, Guru Guru Gamu)
itzulpena: goma buelta eta buelta
lehen agerpena: 39. atala
Erabiltzailea Giranek ahotik botatzen duen goma bat da, etsaia harrapatzeko.

Henge[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henge (変化)[4
itzulpena: eraldaketa
lehen agerpena: 5. atala
Erabiltzaileak Henge Oolong eta Puarek eraldatzeko darabilten teknika da. Nanbu Henshin Yōchienen (南部変身幼稚園, hegoaldeko eraldaketa aurreskola) ikasi zuten. Edozein forma har dezakete baina indar maila bera mantentzen dute.

Oolongek ez zuen kurtsoa amaitu, bota egin baitzuten, beraz 5 minuturako bakarrik eralda daiteke eta gero berriz ere eraldatu ahal izateko minutu bat itxaron behar du.


Kanashibari no Jutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanashibari no Jutsu (金縛りの術)
itzulpena: paralizazio teknika
lehen agerpena: 77. atala
Erabiltzaileak Teknika hau arerioa paralizatzean datza. Batzuek presio puntu bat kolpatu behar dute hau egin ahal izateko, besteek nahikoa dute euren indar mentalarekin.

Mafūba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mafūba (魔封波)
itzulpena: gaizkia harrapatzeko olatua
lehen agerpena: 135. atala
Erabiltzaileak Mutaito maisuak Satan Bihotz Txiki harrapatzeko erabili zuen teknika da, lapiko batean harrapatu zuen aire zurrunbilo bat sortuta. Teknika hau oso potentea baina arriskutsua da: erabiltzen duena ez bada behar bezain indartsua ez du biziraungo saiakeran. Mutaito Satan Bihotz Txiki harrapatu ostean hil zen.

Iratxo Dortokak ere erabili zuen teknika, baina arrakasta gabe eta hil egin zen hau ere. Ten Shin Hanek ere ez zuen lortu, nahiz eta honek biziraun zuen. Kami-samak ere ez zuen lortu, bera geratu baitzen harrapatuta Satan Txikik Mafūba Gaeshi erasoa bota zionean.

Saimin Jutsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saimin Jutsu (催眠術)
itzulpena: hipnotismoa
lehen agerpena:
Erabiltzailea Jackie Chunek Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan erabili zuen teknika Otso Gizonari Krilinen burua ilargi betea zela sinestarazteko.

Shiyōken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shiyōken (四妖拳)
itzulpena: lau deabruren kolpea
lehen agerpena:
Erabiltzailea Teknika honekin Ten Shin Hanek bere bizkarrean beste bi beso sortzen ditu bere indarra bikoiztuz. Son Gokuren aurka erabiltzen du Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan.

Super Saiya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus: Super Saiya

Taiyō Kōsen Hansha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taiyō Kōsen Hansha (太陽光線反射)
itzulpena: eguzki argiaren isla
lehen agerpena:
Erabiltzailea Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan Krilinek erabiltzen duen teknika. Bere buru soila erabiltzen du eguzki argiaren islaz arerioa itsutzeko. Taiyōkenaren bariazio bat da.

Tsuno Beam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsuno Beam (角ビーム, Tsuno bīmu)
itzulpena: antena tximista
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Antenetatik botatzen den deskarga elektrikoa da. Arerioa lelotu dezake deskargak.

Lehen aldiz Buyonek erabiltzen du Muscle Toweraren bostgarren pisuan. Gero Satan Txikik Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan erabili zuen.

Yoiko Minmin Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoiko Minmin Ken (よいこ眠眠拳)
itzulpena: logale den ume onaren teknika
lehen agerpena:
Erabiltzaileak Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan Jackie Chunek erabilitako teknika, esku mugimendu arraro bat eta lo kanta bat nahastuz arerioa lokartzeko balio du. Azken finean hipnosi bat baino ez da.

Beste teknika batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakuhatsuha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakuhatsuha (爆発波)
itzulpena: leherketa uhina
lehen agerpena:
Erabiltzailea Eskuaz gorantz egindako mugimendu batez leherketa erraldoi bat sortzen da. Lehen aldiz Ekialdeko Hiriburua txikitzeko erabili zuen eta gero Son Gokuren aurka erabili zuen, baina honek saihestu egin zuen.

Dragoi Bola GTn Nappak infernutik ihes egiten duenean beste bilau batzuekin batera, teknika berberaz hiriak txikitzen agertzen da momentu batez.

Burning Attack[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burning Attack
バーニングアタック (Bāningu Atakku)
Itzulpena Eraso beroa
Teknika tipoa oinarrizkoa
Erabiltzailea * Trunks

Etorkizuneko Trunksen eraso bortitzena da. Trunksek hainbat mugimendu azkar egiten ditu gero hatz lodiak eta indizeak elkartu eta diamante bat osatuz. Ondoren energia eraso bat botatzen du etsaiaren aurka.

Death Ball[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Death Ball
デスボール (Desu Bōru)
Itzulpena Heriotzaren bola
Erabiltzailea

Teknika honek Ki energia txispa bat kontzentratzen du hatz erakuslearen puntan ilargi txiki baten tamainako bola eratu arte, gero arerioari jaurtitzeko. Teknika hau planetak desegiteko edo etsai ahaltsu bat akabatzeko erabil daiteke.

Erabiltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freezerek dezente aldiz erabiltzen du, Cooler eta Boo Ahaltsua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore hori edo beltzeko bola handia da. Partikula elektriko beltzez inguratua dago eta planeta baten nukleoarekin talka egin ezkero 5 minutuan desegin dezake. Teknika hau darabiltzenak Freezer, Cooler eta Boo Ahaltsua dira. Baliteke Cellek ere jakitea, baina ez du erabiltzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freezerk Vegeta Planeta eta Namek desegiteko erabiltzen du. Gero Mecha Freezerek etorkizuneko Trunksen aurka darabil baina alferrik. Joko askotan bere azken teknika bezala erabili izan da.

Coolerek filme bakoitzean behin erabiltzen du Supernova izena erabiliz: lehena Gokuren aurka akabatzeko baina honek Kame Hame Ha batez itzultzen dio eta eguzkira bidaltzen du. Bigarren aldiz Metal Cooler denean Namek Berrin. Tenperatura handiko bola naranja da.

Boo Ahaltsuak Lurra suntsitzeko darabil eta kolore arrosakoa da. Askoz handiagoa ere bada Gohan, Goten, Trunks eta Satan Txiki akabatzea ere lortzen baitu. Dragon Ball Z: Budokai 3 eta Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi jokoetan ere badarabil; kasu honetan kolore morekoa da eta ez da horren suntsitzailea.

Nola egiten da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku baten ahurra edo hatz bat gora begira jarri eta esfera bat sortu.

Koloreak askotarikoak izan daitezke: Book arrosa egiten du, Coolerek naranja eta Freezerek horia edo beltza ke gorriz inguratua.

Hobekuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika honen hobekuntza % 100 Heriotza Bola da Freezer bere boterearen % 100ean dagoenean edo Mecha Freezer.

Gotrunksen oinarrizko teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotrunksen oinarrizko teknikak lehen agerpena:
Erabiltzailea Boo Ahaltsuaren aurkako borrokan Gotrunksek izen berezia ematen dien hainbat teknika komun darabiltza:
  • Baloon Flash Bomber (バルーンフラッシュボンバー, Barūn Furasshu Bonbā, globoaren dizdiradun bonbardeoa)
  • Brain Crash Hammer (ブレーンクラッシュハンマー, Burēn Kurasshu Hanmā, mailu garun hauslea)
  • Daikaiten Kick (大回転キック, Daikaiten Kikku, ostiko birakari handia)
  • Dynamite Kick
  • Finish Flash (フィニッシュフラッシュ, Finisshu Furasshu, azken dizdira)
  • Great Kick Special (グレートキックスペシアル, Gurēto Kikku Supeshiaru, ostiko handi berezia)
  • Hyper Plasma Shortcake (ハイパープラスマショートケーキ, Haipā Purasuma Shōtokēki, hiper plasma pastela)
  • Inoshishi Attack (イノシシアタック, Inoshishi Atakku, basurdearen erasoa)
  • Magnum Sundae (マグナムサンデー, Magunamu Sandē)
  • Miracle Super Punch (ミラクルスーパーパンチ, Mirakuru Sūpā Panchi, mirarizko super kolpea)
  • Power Tackle (パワータックル, Pawā Takkuru, oldarraldi boteretsua)
  • Rolling Thunder Punch (ローリングサンダーパンチ, Rōringu Sandā Panchi)
  • Ultra Missile Parfait (ウルトラミサイルパフェ, Urutora Misairu Pafe, parfait ultra misila)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN4-08-782757-7. orrialdea: 142
  2. Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, [Japonia: Shueisha]]. ISBN4-08-782757-7. orrialdea: 162
  3. ↑ a b c d e Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN4-08-782757-7. orrialdea: 126
  4. Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN4-08-782757-7. orrialdea: 157

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]