Nangolo Mbumba
| Nangolo Mbumba | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||||||||
2024ko otsailaren 4a - 2025eko martxoaren 21a ← Hage Geingob - Netumbo Nandi-Ndaitwah →
2018ko otsailaren 8a - 2024ko otsailaren 4a
1996 - 2003 ← Helmut Angula (en)
1993 - 1996 ← Anton von Wietersheim (en)
| |||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||
| Jaiotza | Ovamboland (en) | ||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||
| Familia | |||||||||||||
| Ezkontidea(k) | Sustjie Mbumba | ||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||
| Heziketa | Southern Connecticut State University (en) Connecticuteko Unibertsitatea Oshigambo High School (en) | ||||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||
| Alderdi politikoa | SWAPO | ||||||||||||
Nangolo Mbumba (Olukonda, 1941eko abuztuaren 15a) namibiar politikaria da. Namibiako presidentea izan zen 2024ko otsailetik 2025eko martxora.
Biologia ikasi zuen Connecticuteko Unibertsitatean, eta irakasle izan zen Harlemen, 1978an Afrikara itzuli eta Angolan bizitzen jarri aurretik.
1985ean sartu zen SWAPOn, eta Hezkuntza eta Kultura departamentuaz arduratu zen. 1987an Sam Nujomaren idazkari pertsonal izendatu zuten.
1995ean Namibiako Batzar Nazionaleko kide hautatu zuten eta bide gaietako ministro izan zen (Nekazaritza, Finantzak, Informazioa, Hezkuntza eta Segurtasuna).
2012an SWAPO alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten eta 2018an Hage Geingob presidenteak presidenteorde izendatu zuen.
Mbumba Namibiako presidente bihurtu zen 2024ko otsailean, Geingob hil zenean. 2025eko martxora arte agintaldia beteko zuela iragarri zuen, baina ez zela urte horretako presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko.