Natalia Estemirova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Natalia Estemirova
Natalia Estemirova.jpg
Bizitza
Jaiotza Sverdlovsk oblasta1958ko otsailaren 28a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza Inguxetia2009ko uztailaren 15a (51 urte)
Hobiratze lekua Troyekurovskoye Cemetery
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa Chechen State University
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Memorial

Natalia Khusainovna Estemirova (errusieraz: Наталья Хусаиновна Эстемирова; Kamyshlov, Sverdlovsk oblasta, 1958ko otsailaren 28a - Gazi-Yurt, Inguxetia, 2009ko uztailaren 15a), giza eskubideen alde borrokatu zen kazetari errusiarra izan zen. Hainbat sari jaso zituen, eta Txetxenian egindako tortura eta tratu txarrak hainbat aldiz salatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia hegoaldeko Saratov probintzian jaio zen, aita errusiarra eta ama txetxeniarrak zituela. Grozniko unibertsitatean historia ikasketak egin ondoren, eskola irakasle lanetan aritu zen Groznin 1998 urtera arte.

Orduan, giza eskubideen aldeko borroka hasi zuen, 1999an hasitako Txetxeniako bigarren gerran burututako tortura eta tratu txarren salaketengatik. 2004ean Suediako parlamentuak saria eman zion, eta 2005ean Europako parlamentuak emandako Robert Schumann domina jaso zuen[1]. Giza eskubideen aldeko borrokan, Anna Politkovskaia kazetari errusiarrarekin lanean aritu zen.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 15ean, goizeko 8:30etan, Natalia bere etxetik ateratzera zihoala ezezagun talde batek bahitu eta kotxe batean sartu zuten. Hainbat lekukoren arabera, emakumea indarrez hartu eta behartuta sartu zuten kotxean. Egun berean, arratsaldeko 16:30etan buruan eta bularrean tiro bana zituela hilik aurkitu zuten Kavkaz errepide federaletik ehun metrora, Ingushetian dagoen Gazi-Yurt izeneko herrixkatik gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]