Natalie Wynn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Natalie Wynn
ContraPoints.jpg
Bizitza
Jaiotza Arlingtongo konderria1988ko urriaren  21a (30 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Baltimore
Hezkuntza
Heziketa Northwestern Unibertsitatea : filosofia
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak youtuberra eta copy editorra Itzuli
Enplegatzailea(k) Northwestern Unibertsitatea  (unknown value -  unknown value)
Lan nabarmenak ContraPoints Itzuli
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm9268416

Natalie Wynn (Arlington, Virginia, 1988ko urriaren 21a), ContraPoints ezizenaz ezaguna, estatubatuar youtuberra da. Bere YouTubeko kanalean politikari, generoari, arrazari eta filosofiari buruzko bideo hezigarriak eta komikoak egiten ditu.

2008an hasi zen YouTuben bideoak argitaratzen, hasieran ateismoari buruzkoak. 2016an, ordea, ContraPoints YouTubeko kanala zabaldu zuen bideojokoetako sexismoaren eta youtuberren artean eskuin alternatiboko iritzien hedatzearen aurka egiteko. Hasierako bideoetan arrazari, arrazakeriari eta sareko erradikalizatzeari buruz aritu zen. Bere bideoetan filosofiaz, soziologiaz eta bere bizipenez baliatzen da eskuin alternatiboko, faxismoko, liberalismoko eta kontserbadurismoko ohiko ikuspuntuak azaltzeko eta kritikatzeko.