Nathalie Handal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nathalie Handal

Bizitza
JaiotzaHaiti1969ko uztailaren 29a (54 urte)
Herrialdea Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Palestina
Hezkuntza
HeziketaQueen Mary University of London (en) Itzuli
Simmons University (en) Itzuli
Bennington College
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta saiakeragilea
Jasotako sariak

nathaliehandal.com
Musicbrainz: f0a784eb-3cc3-4e7d-8015-c1802d04577c Edit the value on Wikidata

Nathalie Handal (Haiti, 1969ko uztailaren 29a) jatorri palestinarreko poeta eta antzerkigile frantziar-estatubatuarra da. Frantzian, Latinoamerikan, Suitzan eta Palestinan hazi zen.

Bere obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Betleemgoa den familia batekoa, Haitin jaio zen, baina, bera jaio eta gutxira, Suitzara joan ziren bizitzera, eta, gero, Bostonera. 8 urte zituela itzuli zen Haitira.[1] Frantzian, Suitzan, Latinoamerikan eta Belenen hazi zen, eta literatura eta arte dramatikoak[1] ikasi zituen, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Harrezkero, hainbat herrialdetan bizi izan da. Londresko Unibertsitateko lizentziaduna da, eta Vermonteko Bennington Collegeko lizentziatura ere badu sormen-idazketan.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei lan zinematografiko edo antzerki eta poesia-bilduma baino gehiagoren egilea da. Bere azken liburu berrienen artean, Poet in Andalúcia eta Love and Strange Horses dira aipagarrienak. Azken horrekin, Independent Publisher Book 2011 Urrezko Domina eta San Frantzisko eta Ingalaterra Berriko Liburu Aretoan ohorezko aipamena jaso zituen. New York Timesen arabera, “jabetza-sentimenduz, desiraz, maitasunez eta sexuz egiten du dardara."[2][3][4][5] Mundu arabiarreko emakume poetei buruzko liburu kolektibo bat ere zuzendu zuen, The Poetry of Arab Women: a Contemporary Anthology.

Nathalie Handal hamabost hizkuntzatara itzuli dute, eta Pen Oakland Josephine Miles National Book Award eta Menada Literary Award sariak jaso ditu.[1] Lannan Foundation Fellow 2011 ere lortu zuen.

Hauentzat lan egin du: PBS, News Hour Jim Lehrer-ekin, NPR, The New York Times, The San Francisco Chronicle, Reuters, Vanity Fair, The Guardian, World Literature Today, The Virginia Quarterly Review, Poetry New Zealand, Guernica Magazine eta The Nation. World without borders aldizkariko “Hiria eta idazlea” kronika idazten du. New Yorken eta Parisen bizi da, eta Columbia Unibertsitateko irakaslea da.

Argitalpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia-bildumak
  • The Neverfield Poem (1999)
  • The Lives of Rain (2005)
  • Love and Strange Horses (University of Pittsburgh Press, 2010)
  • Poet in Andalucía (University of Pittsburgh Press, 2012)
  • The Invisible Star / La estrella invisible (Valparaiso Ediciones, 2014)
  • The Republics (University of Pittsburgh Press, 2015)[1]
Antologiak
  • The Poetry of Arab Women: a Contemporary Anthology (2001, ed. by Handal)
  • Language for a New Century: Contemporary Poetry from the Middle East, Asia & Beyond (W.W. Norton, 2008, éd. par Handal, Tina Chang et Ravi Shankar)[6]
Antzerki-obrak
  • Between Our Lips[7]
  • La Cosa Dei Sogni[7]
  • The Stonecutters[7]
  • The Details of Silence[7]
  • The Oklahoma Quartet[8]
  • Hakawatiyeh
  • Men in Verse[9],[10],[11]
Audioliburua
  • Traveling Rooms
Entsegua
  • “Mahmoud Darwish: Palestina's Poet of Exile”.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]