Nedelia Petkova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nedelia Petkova
Nedelya Petkova.JPG
Bizitza
Izen osoa Неделя Петкова Караиванова
Jaiotza Sopot, Plovdiv Province Itzuli, 1826
Herrialdea  Otomandar Inperioa
 Bulgaria
Talde etnikoa Bulgariarra
Lehen hizkuntza bulgariera
Heriotza Sofia, 1894 (67/68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak bulgariera
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra
Signature of Nedelya Petkova.svg

Nedelia Petkova[1] (bulgarieraz: Неделя Петкова; Sopot, 1826ko abuztuaren 13a - 1894ko urtarrilaren 1a)[2] bulgariar emakume hezitzailea izan zen. Emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria izan zen Bulgarian.[3] 1859an neskak hezitzen hasi zen eta neskentzako eskola-sistema garatu zuen Otomandar Inperioaren bulgariar zatian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nedelia Petkova, Baba Petkova izenez ere ezaguna, Sopoten jaio zen 1826ko abuztuaren 13an.[3] Sopoteko Ama Birjinaren Aurkezpen komentuko eskola monasterioan ikasi zuen. Eskola amaitu eta gero, hura bakarrik hezi zuen bere burua.

Sofian hasi zen irakasle eta han egon zen 1858 eta 1861 bitartean. Gero Samokov (1862 - 1864), Kiustendil (1864 - 1865), Prilep (1865 - 1866), Ohrid (1868 - 1869) eta Veles (1870 - 1871) hirietan egin zuen lan. Ondoren Bulgariako neskentzako lehen eskolak sortu zituen Prilep, Bitola, Veles eta Tesalonikan.

Bulgariaren askapenaren ondoren, Kiustendil (1878) eta Sofian (1879) bizi izan zen. 1883an Rakitovora joan zen bizitzera. Gobernuko ofizialak Petkova geldiarazten saiatu ziren, hura atxilotuz eta bere etxea arakatuz liburu sediziogileen bila. Auzitara eraman bazuten ere, aske utzi zuten froga ezagatik. Orduan, Petkovak emakumeak hezitzeko kanpainarekin jarraitu zuen 1894ko urtarrilaren 1ean hil zenera arte.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera).
  2. a b Zilboorg, Caroline (1997) Women's firsts Detroit: Gale 145 or. ISBN 0787601519.
  3. a b Neuburger, Mary C. Balkan smoke : tobacco and the making of modern Bulgaria Ithaca, N.Y. 24 or. ISBN 9780801450846.