Neil deGrasse Tyson
Itxura

Neil deGrasse Tyson (Manhattan, New York, 1958ko urriaren 5a) estatubatuar astronomo, kosmologo, idazle eta zientzia-dibulgatzaile bat da. New York hiriko Rose Center for Earth and Space museoko planetarioaren zuzendaria da.
2006-2011 artean NOVA ScienceNow zientziari buruzko telebista saioaren aurkezlea izan zen, gainera maiz The Daily Show, The Colbert Report, Real Time with Bill Maher, eta Jeopardy! saioetako gonbidatua ere izan da.
Gaur egun Cosmos: A Space-Time Odyssey astronomiari buruzko dokumental telesailaren aurkezlea da, 1980an Carl Saganek aurkeztutako Cosmos: A Personal Voyage dokumental telesail ospetsuaren jarraipena dena.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgunea (Ingelesez)