Nekane Altzelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nekane Altzelai
Bizitza
Izen osoa Nekane Altzelai Uliondo
Jaiotza Legazpi1966ko abuztuaren 30a (53 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (53 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Nekane Altzelai Uliondo (Legazpi, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 30a) V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako EAko eusko legebiltzarkidea izan da. Eusko Alkartasunako Gipuzkoako Batzorde Eragileko kidea izan zen 1996 eta 2000 bitartean. Halaber, 2000 eta 2004 bitartean Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileko kidea izan zen.

Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziaturik, garapen lankidetzan aritzen diren hainbat erakundetako zein Greenpeace-ko kidea da. ELA sindikatuan eta Ekonomilarien Euskal Kolegioan afiliatua dago.