Nell Gwyn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nell Gwyn
Nell gwyn peter lely c 1675.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1650eko otsailaren 2a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1687ko azaroaren 14a (37 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Bikotea(k) Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea
IMDb ch0046867

Nell Gwyn (edo Gwynn edo Gwynne), Eleanor izenez jaioa, (1650eko otsailaren 2a-1687ko azaroaren 14a), lehen aktore ingelesetako bat eta Karlos II.a  erregearen maitalea izan zen.  Bi seme izan zituen Karlosekin, Charles Beauclerk, Burfordeko kondea eta St Albanseko dukea (1670-1726) eta James Beauclerk (1671-1680).

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi dakigu haren lehen urteez. Haren ama klase baxuko emakume bat zen, edo quizás Helena edo Eleanor Gwyn deitua, Smithen jaioa, eta haren aita Thomas Gwyn, armada errealistako Gerra Zibil ingelesko kapitaina. Hiru hiriren arten dago eztabaida Gwynen jaioterri posible bezala: Hereford, Londres eta Oxford. Bere haurtzaroa Londresko auzo pobreetan eman zen, ume prostituta gisa beharbada.

Aktore gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urterekin hasi zen Bridges kalean aktore lanetan. Bere ahots argi eta sendoarekin, bere edertasuna eta azkartasunarekin atentzioa deitzen zuen. Analfabetoa izan zen bizitza guztian zehar; honek zaildu egiten zuen paperak ikastea.  Charles Hartengandik ikasi zuen ofizioa eta John Lacyk erakutsi zion dantza egiten.  Bere lehen agerraldia 1665ean izan zen, Enperadore indiarra obran, Cydariaren paperean.

Geroago garbi ikusi zen, bere generoa ez zela drama, komedia baizik.

Karlos II.a Erregearekin lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupido gisa, Nell Gwyn. Richard Thomsonen grabatua 1672;  Peter Crossen pintura batetik sortua.

1667 amaieran, George Villiersek, Buckinghameko dukeak, Nellekin kontaktatu zuen, erregearen amorantea izateko eskatzeko. Plana ez zen ondo atera orde, Nellek 500 libra nahi baitzituen urtean. Erregea eta Nellen arteko erlazioa 1668an hasi zen.

Nell Gwynn lehen aktore ingelesetako bat eta Karlos II.a Erregearen amorantea izan zen.

Agertokiak utzi ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1671ko otsailean, Nell Londresera joan zen, bizitza guztia han pasatuko zuen.

1687ko martxoan, Gwynek alde batetik paralizatua utzi zuen atake bat sufritu zuen. Bigarren atake batek ohetik mugitu ezin zuela utzi zuen. 1687ko azaroaren 14an hil zen, 37 urte zituela.

St Martin-in-the-fieldsen lurperatu zuten, Trafalgar Squareren izkinan, Londresen.