Nerbio terapia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Nerbio Terapia gaixoa nerbio-sistemaren bidez tratatzea da, begetatiboaren bidez batez ere. Zehatzago, neurobegetatiboaren tonuan eragitean gaixotasuna piztu edo katalizatzen duten narritadurak indargabetzea du xede.

Horretarako, anestesiko lokalak erabiltzen ditu, prokaina gehienbat, oso diluituak eta oso kantitate txikian, azalean, nerbio gongoiletan, nerbio periferikoetan eta beste hainbat puntutan injektatuta, nerbio-sistema kaltetua edo narritatua izan den puntuetan, hain zuzen.

Nerbio Terapia sistema mediko konplexu bat da, izaera osokoa eta sintetikokoa, eta bere helburua ez da gaixotasuna tratatzea gaixoa baizik, haren osotasunean, gorputzaren, gogoaren, emozioaren eta ingurunearen arteko interakzioak ondorioak baititu organismoaren prozesu fisiologikoen eta erigarrien sorreran eta bilakaeran. Prozesu horietan nerbio-sistemak esku hartzen du, sare moduan aritzean, bai norbanakoaren informazioa osatzen, bateratzen eta kudeatzen, eta baita haren egokitze-erantzunean ere. Horregatik, estimulu batek organismoa narritatzen duenean, haren osotasunean eragiten dio, baita narritaduraren hasierako puntutik urrunduta dauden prozesu patologikoak sortzen ere.

Nerbio Terapia erabiltzen denean, gaixoaren bizi-historiako askotariko alderdien azterketa zehatz batetik abiatuta, organismo osoaren egokitze-erantzuna bilatuko da, anestesiko lokalen bidez. Horrela, nerbio-sarean informazio-trukea aldatzen eta bulkada kaltegarriak sortzen dituzten oztopoak indargabetzean, organismoari itzuli egiten zaio berez sendatzeko (osatzeko) duen gaitasuna, bere erregulazio mekanismoak sustatuz eta bizi-indarra suspertuz. Beraz, terapia erregulatzaileen partaide da Nerbio Terapia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anestesiko lokalen erabilera terapeutikoa, ez anestesikoa, aspalditik dator. Horren adibide, honako mediku hauen lana dugu: Spiess, otorrinolaringologoa (“Anestesikoen eragin sendagarria”, Alemania, 1902), Vischnevsky, kirurgilaria (“Blokeo nobokainikoa eta antiseptiko oleobalsamikoak terapeutika patogeniko modura”, URSS, 1906) eta Leriche, kirurgilaria (“Migrainiaren tratamendua arteria tenporala nobokainarekin garbituz”, Frantzia, 1920). Mediku horien garaia oso berezia izan zen nerbio-sistemaren azterketarako, beste ikertzaile batzuen lanari esker (Pavlov, Bykov, Ramón y Cajal, Speransky, Head…).

Gustav Ricker-ek, alemaniar patologoak, “harreman-patologia” kontzeptua erabiltzen zuen. Animaliekin egiten zituen esperimentuetatik ondorioztatu zuen zelula gaixotzeko arduraduna den estimulu patogenoak ez duela, derrigorrez, zelulan berean eragin behar, baizik eta lehenik sinpatikoan eragitean zelula gaixotzen dela. Beraz, begetatiboa narritatzean gertatzen diren aldaketak, zelulan nabaritzen dira, zelula da gauzatze horren substratua. Estimuluaren, begetatiboaren, sistema baskularraren, odolaren, zirrikituaren eta parenkimadun organoaren arteko lotura nahitaezko osagarria bihur daiteke zelula-patologian.

Testuinguru historiko honetan, Ferdinand eta Walter Huneke (Alemania) anaia medikuek, 1925ean, anestesiko lokalen eragin terapeutikoa egiaztatu zuten, eta tratamendu lokal eta segmentaleko metodo bat garatu zuten. 1938an, “Anestesiko lokalen urruneko ondorio ezezagunak” izenburuarekin, beren esperientziak argitaratu zituzten. Ferdinandek ikusi zuen nola beren arrebaren migraina zaila, ordura arteko tratamendu guziei erresistente zena, ezustean desagertu zen odolean Atophanil (erreuma-kontrako botika bat) injektatzean, eta, horrekin batera, gainerako sintoma guztiak, depresioa barne, desagertu zitzaizkion. Ez zen minaren deuseztatze anestesiko soila izan, ezta sugestio-ondorioa ere. Walter-ekin batera, efektu harrigarri horren zergatiaz ohartu zen: Atophanil bi eratan ekoizten zen, zain-barnean injektatzeko eta muskulu-barnekorako, azken honek prokaina daramala injekzioak sortzen duen mina baretzeko. Nahi gabe, Ferdinandek arrebari zain-barnean jarri zion berez muskulu-barnerakoa zena, hots, prokaina zeramana. Denborarekin, Huneke anaiek ikusi zuten zainaren barrenean jartzea ezinbestekoa ez zela, ondorio bera lortzeko nahikoa zela prokaina zainaren inguruan uztea, beraz, prokainaren eragin terapeutikoa ez zen egiten odol-xurgatzeagatik, eta, azkenean, bestelako bitartekoak izanen zirela ondorioztatu zuten, haien artean nerbio-sistema begetatiboa. 1940an, Huneke anaiek interferentziaguneen segmentuz gaindiko eragina egiaztatu zuten, Nerbio terapiaren tratamendu eskema orokorra osatuz.

Ordutik, Nerbio Terapia edozein gaixotasun tratatzeko erabili izan da, akutuetan zein kronikoetan, minik gabeetan eta, gehienbat, minaz agertzen direnetan. Azken urte hauetan, haren irakaskuntza eta praktika hedatzen ari dira zenbait herrialdetan, mundu germaniarrekoei (Alemania, Austria, Suitza…) Latino-Amerikako batzuk (Argentina, Kolonbia, Ekuador, Mexiko…) eta Espainiar Estatua gehitzen, ematen zaion onarpen ofiziala desberdina izanik herrialdez herrialde.

Kontzeptu oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio Terapia gaixoa nerbio-sistemaren bidez tratatzea da, begetatiboaren bidez batez ere. Zehatzago, neurobegetatiboaren tonuan eragitean gaixotasuna piztu edo katalizatzen duten narritadurak indargabetzea du xede.

Horretarako, anestesiko lokalak erabiltzen ditu, prokaina gehienbat, oso diluituak eta oso kantitate txikian, azalean, nerbio gongoiletan, nerbio periferikoetan eta beste hainbat puntutan injektatuta, nerbio-sistema kaltetua edo narritatua izan den puntuetan, hain zuzen.

Horrela, nerbio-sarean informazio-trukea aldatzen eta bulkada kaltegarriak sortzen dituzten oztopo horiek indargabetzean, organismoari itzuli egiten zaio berez sendatzeko (osatzeko) duen gaitasuna, bere erregulazio mekanismoak sustatuz eta bizi-indarra suspertuz. Beraz, terapia erregulatzaileen partaide da Nerbio Terapia.

Bestalde, anestesiko lokalak erabiltzen dituenez, pentsa liteke Nerbio Terapiaren helburua mina tratatzea dela, eta ez da horrela. Mina tratatzen du, noski, gaitzaren adierazpen bat izan daitekeen neurrian, baina ez da medikuntza analgesiko bat. Ezaugarri hori honako puntu hauek argi erakusten dute:

  • Erabiltzen diren anestesiko lokalak ahulak eta oso diluituak dira, eta oso kantitate txikietan injektatzen dira
  • Edozein gaitzetan erabiltzen da Nerbio Terapia, baita minik gabeetan ere
  • Farmakoaren eragin anestesikoa baino aunitzez luzeagoa izaten da Nerbio Terapiak sortzen duen hobekuntza.

Nerbio-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio-sistemaren ikuskera disekzionatzaile eta analitikoen aurrean, Nerbio Terapiak haren gaitasun integratzaileak lehenesten ditu. Ez da “bakarrik” gorputzak dituen sistemetako bat, gainerakoetatik bereizten ahal dena aztertzeko eta tratatzeko. Haren ezaugarri berezien artean badira batzuk batasun dinamiko bat, oso bat, bihurtzen gaituztenak, organismo guztiaren erantzuna bateratzean eta koordinatzean:

  • Identitate eratzailea da jaiotzetik, gorputzaren mutur batetik besteraino.
  • Gure funtzionamenduari koherentzia ematen dio.
  • Barneko munduarekin eta ingurukoarekin lotzen gaitu.
  • Bizi dugun egoerara egokitzen gaitu une oro, baita gaixotzean eta sendatzean ere.

Eta azken hori da Nerbio Terapia beste medikuntzetatik eta beste ikuskera holistikoetatik bereizten duen ezaugarri nagusia: gaixotze – sendatze prozesuan nerbio-sistemari ematen zaion oinarrizko eginkizuna. Beraz, pentsaera horren arabera, gaixotzen garenean (eta, ondorioz, sendatzen garenean ere bai) gure osotasunetik egiten dugu, gu garen osotik, ez gorputzeko atal bakoitzak bere aldetik gainerakoekin loturarik edukiko ez balu bezala; baina hori horrela bada, holismoak onartzen duen moduan, nerbio-sistemari esker da.

Era berean, bai emozioen somatizazioan, eta baita gertakari sozial eta kulturalek gure osasunean izan dezaketen eraginean ere, nerbio-sistemaren eginkizuna nahitaezkoa da. Hortaz, Nerbio Terapiak, nerbio-sistemaren bitartez, kontzeptu holistiko bat eskaintzen du, Izatea bere osotasunean tratatzea ahalbidetzen duelako, arlo organikoan zein psiko-sozialean.

Horregatik, bere helburu terapeutikoa ez da gaixotasunari ekitea, gaixoari baizik, haren era guztietako gorabeherak kontutan hartuta, fisikoak zein psikologikoak edo bestelakoak, berez sendatzeko (osatzeko) duen gaitasuna sustatuz.

Sistema mediko konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio Terapia sistema mediko konplexua da, medikuntza “ofiziala” bezala, eta homeopatia edo akupuntura bezala.

Sistema mediko konplexuek, arrazionaltasun batetik eta eredu mediko batetik abiatuta, barne-eratze teoriko koherente bat eta proposamen terapeutiko bat dituzte, honako 5 zutabe hauetan oinarrituta: morfologia (anatomiari dagokiona), fisiologia (funtzionamenduari lotua), doktrina-corpusa (osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak zehazten dira horretan), diagnostikoa eta tratamendua.

Nerbio Terapiari dagokionez, 5 zutabe horietatik lehenbiziko hirurek XIX. mendeko Errusiar Eskolako nerbismoan oinarri sendoak dituzte. Izan ere, fisiologia-korronte horrek nerbio-sistemaren zeregina lehenesten du gainerako sistemen artean, eta haren eragina hedatzen die organismoaren funtzio gehienei, baita gaixotze – sendatze prozesuari ere. Diagnostikoaren metodoa eta tratamendua Alemaniako Huneke anaiek eta haien ondorengoek garatu zuten.

Horrela, morfologiaren alorrean, Nerbio Terapiari nerbio-sistema osoko sistematzat hartze hori nerbismotik datorkio: zentral, periferiko eta autonomoan sailkatzeak garrantzia galtzen du, prozesu erigarri baten garapena eragiten duten nerbio-funtzio trofikoek kokapen zehatzik ez dutelako eta nerbio-sistemaren eta organismoaren alderdi guztiei erasaten dietelako.

Bestalde, Nerbio Terapiarentzat oso garrantzitsua da organismoaren estrukturen jatorri enbriologikoa eta horrek garapenean nerbio-sistemarekin duen lotura dinamikoa ezagutzea, horri esker ulertzen direlako patologia desberdinen metamera-sailkapena eta barneko organoen eta dermatomen arteko harreman funtzionala.

Fisiologiaren alorrean ere nerbismoaren eragina oso handia da. Horren arabera, nerbio-sistemak organismoaren prozesu fisiologiko eta patologiko guztiak koordinatzen eta kudeatzen ditu, eta animaliek ingurunearekin duten portaera zehazten du.

Doktrina-corpusean, osasun – gaixotasun kontzeptuan, Nerbio Terapiarentzat patologia oro nerbio-sistemaren funtzionamendu “distrofiko” batetik letorke, eta funtzionamendu desegoki horiek organismoak jasaten dituen narritadurengatik gertatzen dira. Narritaduratzat ulertzen da barneko zein kanpoko estimuluek organismoan sortzen dituzten aldaketak. Narritadura horiek organismoaren ezaugarrien araberakoak izanen dira, eta baita estimuluaren izaeraren araberakoak ere, eta haien eragina bertan nabarituko da, edo urruneko leku batean.

Baina azalpen fisiko horren gainetik, gaixotzea gizabanakoa ingurunera egokitzeko prozesutzat hartzen da, non organismoak berak kanpotik etortzen zaizkion arazoak konpontzen dituen. Beraz, gaixotasuna ez da soilik osasunik eza, edo medikuntzak ezartzen dituen parametroetatik kanpo egotea, norbanakoaren ontogeniaren baitan garatzen den prozesu ebolutiboa eta dinamikoa baizik, mundura egokitzeko.

Diagnostikoa egiteko, gertakari morbidoaren agerraldien eta hasierako narritadura baten edo batzuen arteko loturak bilatu behar dira. Narritadura horiek fisikoak, mentalak edo emozionalak izan daitezke, gorputza eta gogoa bereizezinak direlako, eta prozesu patologikoaren lekuan berean, haren segmentuan edo urrunean (denboran edo espazioan) kokatzen ahal dira. Narritadura horiei interferentziagune deitzen zaie.

Tratamenduaren metodoa, gehienbat Alemanian garatua, anestesiko lokalen erabilera injektatuan datza, prokaina edo lidokaina ia beti. Injektatzeko lekuak gaitza agertzen den puntuan, segmentuan edo urruneko interferentziaguneetan kokatzen dira.

Nerbio Terapia vs. Anestesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, anestesiko lokalak erabiltzen dituenez, pentsa liteke Nerbio Terapiaren helburua mina tratatzea dela, eta ez da horrela. Mina tratatzen du, noski, gaitzaren adierazpen bat izan daitekeen neurrian, baina ez da medikuntza analgesiko bat. Ezaugarri hori honako puntu hauek argi erakusten dute:

  • Erabiltzen diren anestesiko lokalak ahulak eta oso diluituak dira, eta oso kantitate txikietan injektatzen dira
  • Edozein gaitzetan erabiltzen da Nerbio Terapia, baita minik gabeetan ere
  • Farmakoaren eragin anestesikoa baino aunitzez luzeagoa izaten da Nerbio Terapiak sortzen duen hobekuntza.

Nerbio Terapiak Medikuntzari eginiko ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osasunean eta gaixotasunean nerbio-sistemak betetzen duen zeregina lehenestea.
  • Nerbio-sistemaren (eta batez ere begetatiboaren) barne egituratik gaixotasun gehienak tratatzeko aukera izatea.
  • Interferentziagunearen kontzeptua.
  • Metamera mailan (segmentuan) lan egiteko aukera.
  • Izatearen (eta, ondorioz, gaixotze – sendatze prozesuaren) ikuspegi holistikoari oinarri fisikoa ematea.

Laburpen gisara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio Terapia sistema mediko konplexua da, izaera osokoa eta sintetikoa duena, eta bere helburua ez da gaixotasuna tratatzea, gaixoa baizik, haren osotasunean, gorputzaren, gogoaren, emozioaren eta ingurunearen arteko interakzioak ondorioak baititu organismoaren prozesu fisiologiko zein erigarrien sorreran eta bilakaeran.

Prozesu horietan nerbio-sistemak esku hartzen du, sare moduan aritzean, bai norbanakoaren informazioa osatzen, bateratzen eta kudeatzen, eta baita haren egokitze-erantzunean ere. Horregatik, estimulu batek organismoa narritatzen duenean, haren osotasunean eragiten dio, baita narritaduraren hasierako puntutik urrunduta dauden prozesu patologikoak sortzen ere, eta beste egoera itzulezin batera eramaten du organismo osoa.

Beraz, Nerbio Terapia erabiltzen denean, gaixoaren bizi-historiako askotariko alderdien azterketa zehatz batetik abiatuta, organismo osoaren egokitze-erantzuna bilatuko da, anestesiko lokalen bidez.

Nerbio Terapiaren ekintza mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulak, bateria bat balitz bezala, bere mintzean potentzial-diferentzia elektriko bat dauka, eta kanpoaldea positiboagoa da barnealdea baino, sodio-potasio ponpa batek ioi horien alde bakoitzeko kontzentrazio ezberdin bat mantentzen duelako. Horri, mintz- potentziala deitzen zaio (edo atseden-potentziala) eta 40-90 mV bitartekoa da.

Nerbio-sistemaren zeregina informazioa garraiatzea da. Horretarako, estimulu batek atseden egoeran dagoen neurona bat jotzen badu eta kitzikapen bat eragiteko nahikoa bada, mintzean aldaketa bat eragiten du, sodioaren kanalak irekiz, eta horrekin batera, kanpoaldeko sodioa bat-batean barneratuz, eta hasierako atseden-potentzialean despolarizazio egoera bat sortzen du puntu horretan. Despolarizazio horrek aldameneko puntua ere despolarizatzen du, eta, horrela, axoian zehar garraiatzen den ekintza-potentzial bat sortzen da, axoiaren bukaeraraino iristen dena eta, ondorioz, neurotransmisoreak askatzen dituena, sinapsia egiteko.

Egoera normal batean, aipatutako despolarizazioa berehala leheneratuko da, birpolarizazio baten ondoren. Baina prozesu osoa eragiten duen estimulua oso maiz gertatzen bada edo oso handia bada, nerbio-sisteman narritadura bihur daiteke, eta, horrela, mintza ez da birpolarizatuko, despolarizazio iraunkor batean geldituko da, eta, ondorioz, zelulak ezinen du bere funtzioa bete; beraz, egoera ahul, gaixo, disfuntzional batean geratuko da, eta, horrela, mintzetik ateratzen diren deskargek interferentziagune bat sortzen ahal dute.

Anestesiko lokalek potentzial energetiko handia daukate (290 mV-ekoa). Horregatik eta beren ekintza-mekanismoarengatik (potasioaren kanalak era itzulgarrian blokeatzen dituzte), zelula-mintza ukitzen dutenean, birpolarizatu egiten dute. Zelula hori neurona disfuntzional (despolarizatu) bat bada, eragin anestesikoa agortzen denean bere mintz- potentzial zuzena berreskuratzen du, eta, berriz ere, era normal batean hasten ahal da funtzionatzen. Beraz, anestesiko lokalek puntu horietan “reset” moduko bat egiten dute, eta, horren bidez, sistema neurobegetatiboa egonkortu egiten dute.

Segmentuaren terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terapia-mota honetan garrantzi handia daukate metamerek (dermatomak, miotomak, esklerotomak…), bizkar-muinaren segmentu horietan informazioaren integrazio maila bat gertatzen delako eta, erantzun gisa, era anitzetako erreflexuak sortzen direlako: errai-kutaneoak, errai-erraikoak, errai-muskularrak... Esan liteke nerbio-enbor bereko bukaerek kontrolatzen dituzten alderdi guztiek halako batasun funtzionala osatzen dutela.

Nerbio Terapiaren bidez segmentuan eragiten ahal da, informazioaren bi norabideetan, bai aferentzietan eta baita eferentzietan ere. Horretarako, gaitzaren manifestazio eremuan injektatzen da anestesiko lokala (diagnostikoa edozein dela ere), larruazalean, azal azpian, giharretan edo alde horretara doazen nerbioetan, somatiko zein begetatiboetan.

Interferentziagunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memorian (nerbio-sistemaren oroimenean) irauten duen narritadura bat da, hau da, era iraunkorrean despolarizatua dagoen gorputzeko ehun bat, eta une zehatz batean, bere kabuz edo beste batzuen laguntzaz, aldaketa patologikoak sortzen ahal dituena.

Edozein infekzio, hantura, trauma (fisiko edo psikiko), orbain, hortzeria arazo…, interferentzia gune bihur daiteke eta, hortik, estimulu narritatzaileak igortzean, nerbio-sistema begetatiboaren funtzionamendua (informazio-garraioa) aldatu eta, horren ondorioz, prozesu patologikoak sortzen ahal ditu, “gaixotasunak” sortzen ahal ditu, alegia.

Interferentzia-guneak egoteak azaltzen ahal du zergatik hainbestetan ongi egindako tratamendu batek, medikuntza ofizialekoa edo bestelako batekoa izan, ez duen bere xedea lortzen.

Anestesiko lokalek interferentziagune horiek indargabetzen, deuseztatzen ahal dituzte, eta, ondorioz, organismoa, bere funtzionamendu normalerako oztopo horiek gabe, “berez” senda daiteke, hots, organismo horrek egiten zituen sintomak sortzeari uzten ahal dio, edo ordura arte porrot egin duten bestelako tratamenduak arrakastatsu bihur daitezke.

Interferentziagune guztiak teorikoak dira, ezin da jakin aldez aurretik narritaduren artean zeinek eraginen duen gaixotasun bat. Badira batzuk estatistikoki beste batzuek baino maizago sortzen dituztenak gaitzak, baina gaixotzeko gaitasun horrek lotura handiagoa edukiko du organismoak berak narritadura hori hartzeko moduarekin guk ematen diogun garrantziarekin baino.

Batzuetan, gaixotasun baten edo sintoma baten eragile den interferentziagunea Nerbio Terapiaren bitartez indargabetzen denean, “Hunekeren segundotako efektua” izeneko gertakari berezia izaten da, hau da, gaixoa berehala sendatzen da, kontsultan berean anitzetan, gaixotasuna luzea edo bihurria izanda ere.

Erabilera arretatsua, albo ondorioak eta kontraindikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontraindikaziorik nagusiena erabiltzen den anestesiko lokalari alergia da. Egoera hau gainditzeko eta kontutan izanik anestesiko lokalak bi talde kimiko desberdinetakoak izaten ahal direla, nahikoa da bertze taldekoa erabiltzea. Beraz, prokainari alergia izanez gero, lidokaina erabili behar da nerbio terapia egiteko, eta alderantziz.

Prokainaren kasuan, ez da gomendagarria sulfamidak hartzen ari den pazientearekin, bi farmako horien ezabapen-mekanismoetan interferentziak egon daitezkeelako.

Prokainaren kasuan ere, pseudokolinesterasa batek bere metabolismoan parte hartzen duelako, bere erabilera ez da aholkatzen miastenia gravisen krisiak  aurkezten dituzten pazienteengan.

Odol gatzapenean arazoak daudenean, gaixotasun bategatik edo koagulazioaren kontrako botiken erabilpenagatik, injekzio sakonak kontraindikatzen dira.

Batzuetan, nerbio terapia erabiltzean, hasierako txartze bat ikusten ahal da sintometan. Baina egoera hau, eskuarki, oso ordu edo egun gutxitan berez gainditzen da eta, anitzetan, medikuntza naturistan krisialdi sendagarritzat hartzen denarekin lotzen ahal da.

Baliteke injekzio puntuetan min edo hantura-erreakzioa izatea, baina tratamendu berezirik egin gabe kentzen dira.

Odontologia neurofokala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa eta ebidentzia zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Revisión bibliográfica de Terapia Neural por especialidades”, Ángela Cagide eta Monserrat Sardañés: http://www.terapianeural.com/images/stories/TRABAJOS/Revision_bibliografica_de_Terapia_Neural_por_especialidades.pdf

Lan horretan, hainbat mailatako ikerketak agertzen dira, espezialitate mediko batzuetan. Haien artean garrantzitsuenak:

  1. “A randomized controlled trial of a multifaceted integrated complementary therapy for chronic herpes zoster-related pain”. Altern Med Rev. 2012 Mar; 17 (1): 57-68. Egilea: Department of Family and Community Medicine, University of Toronto, Kanada. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/22502623
  2. “Neural Therapy in the Treatment of Multiple Sclerosis”. The Journal of alternative and Complementary Medicine. Volume 5, Number 6, 1999, pp. 543-552. Egilea: Department of Neurology, Oregon Health & Science University, Portland, AEB, 2011 http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC2901236/
  3. “Eficacia de la terapia neural en el tratamiento de pacientes con epicondilitis humeral”. Rev Arch Med de Camagüey 2011; 15 (2). Egilea: Departamento de Medicina Física y Rehabilitación del Hospital Universitario Provincial Manuel Ascunce Domenech. Camagüey, Kuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552011000200007
  4. T”erapia neural como tratamiento contra el dolor en la displasia mamaria cíclica de grado II”. Rev Cubana Cir 2007; 46 (3). Egilea: Hospital Universitario «Celia S. Manduley» de Manzanillo, Kuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0034-74932007000300003
  5. “Efectividad de la TN en el dolor lumbosacro agudo de tipo mecánico”. Multim 2012; 16 (Supl1). Egilea: Hospital Universitario «Celia S. Manduley», de Manzanillo, Kuba. http://www.multimedgrm.sld.cu/articulos/2012/v16-s1/5.html
  6. “Propuesta de modificación del algoritmo europeo de manejo de la lumbalgia inespecífica”. Revista Archivo Médico de Camagüey, AMC v.14 n.4 Camagüey jul.-ago. 2010, Kuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552010000400011
  7. “Resultados de la aplicación de la terapia neural en la lumbalgia inespecífica”. Rev Arch Med de Camagüey 2011; 15 (1). Clínicas de Medicina Natural del Hospital Universitario Manuel Ascunce Doménech eta Universidad Médica de Camagüey, Cuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552011000100007
  8. “Comparison of efficacy of neural therapy and physical therapy in chronic low back pain”. Atalay et al., Afr J Tradit Complement Altern Med. (2013) 10 (3): 431.435. Egilea: Pamukkale University Medical School, Department of Physical Medicine and Rehabilitation, Denizli, Turkia. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/24146471
  9. “Neuraltherapie bei Tinnitus. Therapeutische Erfahrungsberichte”. WMW Vol. 133 21/1983: 545-7. http://europepmc.org/abstract/med/6659522
  10. “La terapia neural: una alternativa en el tratamiento de la litiasis renal”. Rev Arch Med de Camagüey 2008; 12 (2). Egilea: Instituto Superior de Ciencias Médicas C. J. Finlay de Camagüey, Kuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552008000200003
  11. “Efectivitat de la TN en el control del dolor en dones amb gonartrosi”. Disponible al butlletí de la Societat Científica CAMFIC Vol.33 (2), 2016. http://www.butlleti.cat/ca/Vol33/iss2/3
  12. “Estudio de intervención sobre el dolor subagudo y crónico en atención primaria: una aproximación a la efectividad de la terapia neural”. Aten Primària. 2011; 43 (11): 604-610. Egilea: Equipo de Atención Primaria Badalona-6. http://www.elsevier.es/es-revista-atencion-primaria-27-articulo-estudio-intervencion-sobre-eldolor-S021265671100062X?redirectNew=true
  13. “Efectivitat i complementarietat de les infiltracions i la teràpia neural segmental per al tractament de l'espatlla dolorosa”. Butlletí: Vol 31: Iss. Egilea: Equipo de Atención Primaria Badalona-6 Link: http://hispana.mcu.es/registros/registro.cmd?tipoRegistro=MTD&idBib=12999141
  14. “Resultados de la Terapia Neural en les Faringitis Crónicas”. Rev Arch Med de Camagüey 2007; 11 (2). Egilea: Departamento de Otorrinolaringología del Hospital Universitario Provincial Manuel Ascunce Doménech. Camagüey, Kuba. http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552007000200010
  15. “Modificaciones en la calidad de vida en pacientes con dolor osteomuscular tratados con TN en la consulta externa”. Egilea: Departamento de Medicina Alternativa de la Facultad de Medicina de la Universidad Nacional de Colombia. http://www.bdigital.unal.edu.co/7252/1/598614.2012.pdf
  16. ”Effects on hemodynamic variables and echocardiographic parameters after a stellate ganglion block in 15 healthy volunteers”. Autonomic Neuroscience, 2016. Egilea: Department of Neural Therapy, IKOM, University of Bern, Suitza. http://www.autonomicneuroscience.com/article/S1566-0702(16)30035-2/abstract
  17. “Long-term results of therapeutic local anesthesia (neural therapy) in 280 referred refractory chronic pain patients”. Egilea: Department of Neural Therapy, IKOM, University of Bern, Suitza. http://bmccomplementalternmed.biomedcentral.com/articles/10.1186/s12906-015-0735-z
  18. “Injections of Local Anesthetics into the Pharyngeal Region Reduce Trapezius Muscle Tenderness”. Egilea: HUNTER. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/27177452
  19. “New perineal injection technique for pudendal nerve infiltration in diagnostic and therapeutic procedures”. Archives of Gynecology and Obstetrics 2016 Apr; 293 (4). Egilea: HUNTER. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/26374644

HUNTER-en webgunean aurkitzen ahal da argitalpenei buruzko informazio gehiago: https://www.klinikum.uni-heidelberg.de/Publications.136575.0.html?&L=1

Nerbio Terapia munduan barna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Álvaro Naranjo T, Noguera-Solé R, Fariñas Guerra F: La matriz extracelular: morfología, función y biotensegridad (parte I). Rev Esp Patol 2009; vol 42, num 4: 249-261
  • Álvaro Naranjo T, Noguera-Solé R, Fariñas Guerra F: La matriz extracelular: de la mecánica molecular al microambiente tumoral (parte II). Rev Esp Patol 2010; 43(1):24-32.
  • Athenstaedt H: Pyroelectric and piezoelectric property of vertebrates. Ann. New York Acad. Sc.1974;238:68-110.
  • Barbagli P, Bolletin R. Therapy of articular and periarticular pain with local anesthetics (neural therapy a.t Huneke). Long and short term results. Minerva Anesthesiol 1998; 64 (1-2):35-43.
  • Baron R, Jänig W. Schmerzsyndrome mit kausaler Beteiligung des Sympathikus. Anästhesist 1998; 4-23.
  • Bergsmann O. Grundsystem, Regulation und Regulationsstörung in der Praxis der Rehabilitation. In Pschinger A. Hrsg. Das System der Grundregulation. 8. A. Heidelberg: Haug, 1990.
  • Bergsmann O, Bergsmann R. Projektionssymptome. 2. A. Wien: Facultas, 1992.
  • Bissig P, Schoeni-Affolter F, Fischer L, Busato A: Is Neural Therapy cheaper than conventional medicine? A comparison of cost structure in Swiss primary care poviders – An observational study. Institute for Evaluative Research in Orthopedic Surgery, MEM centre, University of Bern, Stauffacherstrasse 78, Bern, Switzerland and Institute for Complementary Medicine, KIKOM, University of Bern, Imhoof-Pavillon Inselspital, Bern, Switzerland. – Acceptat com a treball de doctorat a la Universitat de Berna el 2008.
  • Breebart AC, Biljsma JM, van Eden W. 16-year remission of rheumatoid arthritis after unusually vigorous treatment of closed dental foci. Clinical and Experimental Rheumatology 2002; 20: 555-7.
  • Brügger A. Die Erkrankungen des Bewegunsapparates und seines Nervensystems. Stuttgart: Fischer, 1980.
  • Cassuto D, Sinclair R, Bonderovic M (2006) anti-inflammatory properties of local anesthetics and their present and potential clinic implications. Acta Anaesthesiol Scand 50:265-282.
  • Egli S, Pfister M, Busato A, Fischer L. Können Lokalanästhetika (Neuraltherapie) bei überwiesenen, therapieresistenten, chronischen Schmerzpatienten einen Circulos vitiosus durchbrechen? Neurophysiologie und klinische Daten. Acceptat com a treball de doctorat a la Universitat de Berna el 2010, directors de tesi: L. Fischer, KIKOM, Catedràtic de Teràpia neural a Universität Bern, i A. Busato, Institut für Evaluative Forschung in der Orthopädischen Chirurgie, Universität Bern.
  • Fischer L. Die Untersuchung der Schulter in der Praxis. PRAXIS 1999; 88: 1815-24.
  • Fischer L. Health Technology Assessment Neuraltherapie (HTA) (Fischer Lorenz, Health Technology Assessment Neuraltherapie (HTA) – resum, 36 pginas, Manuscrit)
  • Fischer L. Pathophysiology des Schmerzes und Neuraltherapie. PRAXIS 2003; 92: 2051-9.
  • Fischer L. Myofasciale Trigger-Punkte und Neuraltherapie nach Huneke. Erfahrungsheilkunde 1998; 3: 117-26.
  • Fischer L. Terapia Neural según Huneke. Neurofisiología, técnicas de inyección y terapéutica. 3a edició. Mèxic, 2012.
  • Fischer L, Pfister M: Wirksamkeit der Neuraltherapie bei überwiesenen Patienten mit therapieresistenten chronischen Schmerzen. Schweiz. Zeitschr. GanzheitsMedizin 2007; 19/1 (30-35).
  • Handwerker HO. Einführung in die Pathophysiologie des Schmerzes. Berlin; Heidelberg; New York: Springer, 1999.
  • Heine H. Lehrbuch der biologischen Medizin. Grundregulation und extrazelluläre Matrix. 3. Aufl. Stuttgart: Hippokrates; 2007.
  • Huneke F. Unbekannte Fernwirkung der Lokalanästhesie. Hippokrates 1944;31-32:380-5.
  • Institute for Evaluative Research in Orthopedic Surgery, MEM centre, University of Bern, Stauffacherstrasse 78, Bern, Switzerland and Institute for Complementary Medicine, KIKOM, University of Bern, Imhoof-Pavillon Inselspital, Bern, Switzerland. – BMC 2008; 8/33 (1-10). http://www.biomedcentral.com/1472-6882/8/33
  • Jänig W, Koltzenburg M. Plasticity of sympathetic reflex organisation following cross-union of inapropriate nerves in the adult cat. I Phisiol Lond 1991; 436: 309-23.
  • Jänig W, Koltzenburg M. Possible ways of sympathetic afferent interaction. In: Jänig W, Schmidt RS, eds. Reflex sympathetic dystrophia. Pathophysiological mechanisms and clinical implications. Weinheim; New York: VCH Verlagsgemeinschaft, 1992.
  • Jänig W, McLAchlan EM. The role of modifications in noradrenergic peripheral pathways after nerve lesions in the generation of pain. In: Fields HL, Liebeskind JC, eds. Pharmacological approaches to the treatment of pain: new concepts and critical issues. Progress in Pain, Research and Management. Vol. 1. Seattle: IASP PRess, 1994.
  • Loriz O, Raya A, Pérez D, et al: Estudio de intervención sobre el dolor subagudo y crónico en atención primaria: una aproximación a la efectividad de la Terapia Neural. Aten Primaria. 2011; 43 (11): 604-10.
  • Loriz O, Marin JM, Venegas MJ, Martin N. : Abordatge del dolor crònic no oncològic. Butlletí E-farma RSB. www.gencat.cat/catsalut/rsb/farmacia/efarma
  • Melzack R, Wall PD: Pain-mechanism. A new theory. Science. 1965;150:971.
  • Mermod J, Fischer L, Staub L, Busato A: Patient satisfaction of primary care for musculoskeletal diseases: A comparison between Neural Therapy and conventional medicine.
  • Raja SN, Meyer RA, Ringkamp M, Campbell JN. Peripheral neural mechanisms of nociception. In: Wall PD, MElzack R, eds. Textbook of pain. 4th ed. Edinburgh; London; New York; Philadelphia; St.Louis; Sidney; Toronto:Churchill Livingstone, 1999.
  • Ricker G: Pathologie als Naturwissenschaft-Relationspathologie. Berlin: Springer;1924.
  • Schäfer M. Physiologie und Pathophysiologie des Schmerzes. Therapeut Umschau 1999; 56: 426-30.
  • Speransky AD: Bases para una nueva teoría de la medicina. Ed Psique. Buenos Aires, Argentina; 1954.
  • Tölle TR, Berthele A, Schadrack J, et al. Involvement of glutamatergic neurotransmission and protein kinase C in spinal plasticity and the development of chronic pain. In: Carli G, Zimmermann M, eds. Towards the neurobiology of chronic pain. Amsterdam; Lausanne; New York; Shannon; Tokyo: Elsevier, 1996.
  • Tracey KJ: The inflammatory reflex. Nature,2002; 420:853-859.
  • Travell JG, Simons DG. Myofascial pain and dysfunction. Vol. I + II. Baltimore: Williams & Wilkins, 1982.
  • Urbani G, Ferronato G, Bertele GP. Trigeminal neuralgia with chronic infection to the presence of a large root fragment in the mandibular canal. G Stomatol Ortognatodonzia 1982; 1 (2):17-20
  • Van der Zypen E. Anatomie des sympatischen Nervensystems. VASA 1977; 6 (2): 115-23.
  • Wiener N: Kybernetik oder Regelung und Nachrichtenübertragung in Lebewesen und in der Maschine. Düsseldorf: Eon; 1963.
  • Zieglgänsberger W. Central control of nociception. In: Mountcastle VB, Bloom FE, Geiger SR, eds. Handbook of physiology – the nervous system IV. Baltimore: Williams & Wilkins, 1986.
  • Zieglgängberger W. Chronischer Schmerz: Physiologie, Pathophysiologie und Pharmakologie. Ganzheitsmed 2002; 1 (15): 21-5.
  • Zimmermann M. Die Neuraltherapie im Licht nerer Erkenntnisse der neurobiologischen Forschung. In: Seithel R. Hrsg. Neuraltherapie. Vol. 2. Stuttgart: Hippokrates, 1984.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]