Ivan Pavlov

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ivan Pavlov
Ivan Pavlov nobel.jpg
Bizitza
Jaiotza Riazan1849ko irailaren 14a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza San Petersburgo1936ko otsailaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekua Literatorskie mostki
Hezkuntza
Heziketa San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Ikaslea(k) Pyotr Anokhin
Boris Babkin
Konstantin Michailowitsch Bykow
Q4122796
Q4196373
Q4238473
Q15070780
Leon Orbeli
Q4159082
Lanbidea
Lanbidea psikologoa, zientzialaria, medikua eta neurologoa
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Académie Nationale de Médecine

Ivan Petrovitx Pavlov (errusieraz: Ива́н Петро́вич Па́вловIvan Petrovich Pavlov; Riazan, 1849ko irailaren 26agreg./irailaren 14ajul.Leningrado, 1936ko otsailaren 27a) errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa izan zen. Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1904an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an fisiologian doktoratu zen San Petersburgoko Unibertsitatean. 1891-1936 bitartean San Petersburgoko Medikuntza Institutuko Fisiologia departamentua zuzendu zuen. 1895etik 1925era Fisiologiako katedraren ardura izan zuen Osasun Akademia Militarrean[1].

Erreflexu ikasiaren edo erantzunaren gaia aztertu zuelako da ezaguna batez ere. Hain zuzen ere, zakur gosetu batekin egin zituen saioek eman zioten ospea. Animaliak janaria ikusi eta txirrina entzuten zuen, eta horren ondorioz, listua jariatzen zuen. Ariketa bera askotan errepikatu ondoren, zakurrak txirrina entzutean listua isurtzen zuen, baita janaririk ez zuenean ere. Hortik abiatuta giza jokaeraren eta nerbio sistemaren arteko harremanak aztertu zituen.

Fisiologiako lehenengo azterketak 1888tik 1890era arte egin zituen; odol presioa eta bihotzaren fisiologia aztertu zituen batez ere. 1898tik 1930era arte digestio sistema (listu guruinaren jarioa) aztertu zuen, eta baldintzapeko erantzunaren eta bizkarrezurraren erantzunaren arteko harremanak finkatu zituen.

1904an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, digestio guruinei buruz egin zituen azterketengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ivan Pavlov Nobelprize.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Pavlov Aldatu lotura Wikidatan