Sustrai Colina
| Sustrai Colina | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Sustrai Colina Akordarrementeria |
| Jaiotza | Urruña, 1982ko urriaren 20a (43 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
| |

Sustrai Colina Akordarrementeria (Urruña, Lapurdi, 1982ko urriaren 20a) bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria da. Zuzenbideko lizentzia du.[1] Xilaba Bertsulari Xapelketa bi aldiz irabazi du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Pilotazale amorratua, esku huska pilotan aritu zen bost urte zituenetik hamazazpi urte bete arte.[2]
Egun, bertsolaritzan dabil buru-belarri: bertsotan aritu ez ezik, irakatsi ere egiten du, Hendaian. Bertso saioetan ere kantukide ohikoena duen Amets Arzallusekin batera dihardu bertso irakasle.[3]
Gainera, zutabeak idazten ditu Berria egunkarirako, eta elkarrizketak Argia astekarirako. Ze Esatek! taldearen Ibilita ikasten da erortzen diskarako hiru abestiren hitzak egin ditu.
Bertsolaritzako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera hainbat txapelketatan parte hartu izan du; 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketa irabazi zuen, eta, nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan, baita 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan zen eta bosgarren geratu. Hurrengo hiru ekitaldietan ere finalean aritu zen.
2014an eta 2016an Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi zuen.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Hirugarren 2017an.
- Laugarren 2022an.
- Bosgarren 2001ean.
- Finalista (sei aldiz): 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an, 2017an eta 2022an.
- Xilaba Bertsolari Xapelketa
- Txapeldun (bitan): 2014an eta 2016an.
- Bigarren (behin): 2008an.
- Hirugarren (bitan): 2010ean eta 2012an.
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa
- Bigarren (bi aldiz): 2002an eta 2003an.
- Laugarren (bi aldiz): 2000n eta 2001ean.
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapeldun (behin): 2000n.
- Txapeldunorde (behin): 1999an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sustrai Colina», Bertsulari.com webgunea.
- ↑ «Sustrai Colina», Bertsozale Elkartearen webgunea. Eskuratze data: 2011-07-27.
- ↑ Kattalin TOTORIKA (2004ko urria): «Sustrai Colina», EKE.org euskal kulturaren ataria.