Nezha Alaoui
Nezha Alaoui | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rabat, 1982ko abuztuaren 22a (42 urte) |
Herrialdea | Maroko |
Lehen hizkuntza | Amazigera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera Amazigera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta argazkilaria |
nezhaalaoui.com |
Nezha Alaoui, arabieraz نزهة العلوي (Rabat, Maroko, 1982ko abuztuaren 22a) enpresaria, berritzaile soziala eta filantropoa da, eta Mayshad fundazioaren sortzailea.[1][2] Mayshad Fundazioaren lehendakaria ere bada, 2014an sortua, emakumeen ahalduntzea eta hezkuntza helburu dituen irabazi asmorik gabeko erakundea.
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nezha Alaouik Rabateko Descartes lizeoan eta Tangerko Eskola Amerikarrean ikasi zuen.[1] Urtebetez Torontoko Etienne Quemé eskolan egonik, han hobetu zuen bere ingelesa. Goi-mailako ikasketak Espainian egin zituen, hotelen kudeaketan, eta ikasketa-amaierako hainbat ikastaro Parisen, Milanen eta Londresen. Ikasketak Londresen amaitu zituen, nazioarteko negozioetako lizentziatura lortuta American InterContinental Unibertsitatean, eta New Yorkera joan zen, argazkigintzan trebatzeko.[3]
Nezha Alaouik lider eta berrikuntzako exekutiboentzako programa bat jarraitu zuen 2018an, Harvard Business Schoolen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nezha Alaoui 24 urterekin hasi zen enpresari gisa. Estatu Batuetako frankizia hauek Marokon sartzeko eta garatzeko erronka zabaldu zuen: Steve Madden, Carter's, Osh Kosh eta Hanes.
27 urterekin, argazkilari-ibilbidearekin jarraitu zuen. Nazio Batuen mandatuz, Elikagaien Mundu Programaren izenean Mozambike, Etiopia, Senegal, Mauritania eta Haitiko misioetan parte hartu zuen. Esperientzia horien bidez, Nezha Alaouik ulermen sakona eta harreman berezia garatu zituen baztertutako populazioekin, batez ere, Hirugarren Munduko gazteekin eta emakumeekin.[4]
Esperientzia horiek inspiratu egin zuten, eta Mayshad Fundazioa sortzera eraman. Fundazio horren xedea da komunitateak indartzen laguntzea, hezkuntzan eta ekintzailetzan oinarritutako programen bidez.[5]
Mayshad enpresa sortu zuen 2011n, New Yorken, Parisen eta Rabaten bulegoak dituena. Mayshad izena Maysoon eta Shadeen bere alaben izenen lehen bi silaben konbinazioa da.[6]
Nezha Alaouik Mayshad Luxury marka sortu zuen 2014an. Luxuzko poltsen marka bat da, Parisen ekoitzia eta bere erantzukizun sozialagatik aitortua.[7]
Nezha Alaouik gazteak eta emakumeak emantzipatzen laguntzen du, eta, aldi berean, lidergo-senaren garapena sustatzen du, gizarte-arloko ekimen ugari sortuz.[8]
Alaouiren argitalpenek, erakusketek eta bildumek gazteen eta emakumeen emantzipazioaren eta gidaritzaren aldeko defendatzaile gisa dituen erabakitasuna eta misioa indartu dituzte.
Alaouik 2018ko irailean argitaratu zuen New Yorken Be a Leader lana, “Be Who You Want To Be” bildumakoa.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maroc saharien, terre d'inspiration, Le Cherche Midi, 2013.
- Femmes du Maroc saharien: leur histoire et leurs secrets (en collaboration avec Emmanuel Dierkx de Casterlé), 2015.
- Be A Leader: Be Who You Want to Be, Post Hill PR, 2018.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015: Atif Luxuryren Butterfly Mark, Maishad Etxearen ikuspegi sozialki arduratsuaren eta eskulangintzari, diseinuari eta bezeroarentzako zerbitzuari emandako garrantziaren aintzatespen gisa[9]
- 2016: “ALL Ladies League and Women Economic Forum” forumak emandako saria, guztiontzako mundu hobea sortzen duen emakume enblematiko izateagatik[10]
- 2017: Gizarte zibilaren saria Marokon, Mayshad Fundazioaren programen bidez gizarte-berritzaile gisa egindako lanagatik[11]
- 2018: Genevako Crans Montana Foroak “Etorkizuneko lider” gisa emandako saria, nazioarteko beste lider askoren artean[11]
- 2018: “Emirates Woman”-ek izendatua, gizarte-proiektuetan eragina, gizarte-berrikuntza eta inbertitzaile gisa egindako lanagatik[11]
- 2018: “Wayfinder” konferentzian eta lantegietan parte hartu zuen Istanbulen, 31 herrialdetako ordezkarien artean[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Josie Tutty. (27 janvier 2016). «My Positive Life: Nezha Alaoui» positiveluxury.com.[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ "Nezha El Alaoui". Le Conseil de la communauté marocaine à l'étranger. 2014-02-11. Archived from the original on 2017-11-05. Retrieved 2017-11-05
- ↑ "Nezha Alaoui Capteur d'émotions". Femmes du Maroc. 2012. Archived from the original on 2017-11-06. Retrieved 2017-11-06
- ↑ Nadia Sefraoui (2017-04-26). "La Fondation Mayshad à Madagascar". VH magazine. Archived from the original on 2017-11-02. Retrieved 2017-11-02
- ↑ Sara Boudali (2017-04-26). "La fondation MAYSHAD: relier les femmes des milieux ruraux au marché mondial". Aujourd'hui la Turquie. Archived from the original on 2017-04-26. Retrieved 2017-11-02
- ↑ Vogue Arabia, Septembre 2018, pages 79-84
- ↑ Magali Moulinet (2017-02-15). "Mayshad Paris : la nouvelle approche du luxe par Nezha Alaoui". L'Obs. Archived from the original on 2017-02-22. Retrieved 2017-11-02
- ↑ Charline Bakowski (2017-04-19). "Mayshad : la marque de maroquinerie pas comme les autres". SFR. Archived from the original on 2017-11-01. Retrieved 2017-11-01
- ↑ "Discover this month's new Positive Luxury brands". Positive Luxury. Archived from the original on 2017-03-16. Retrieved 2017-11-06
- ↑ "Women Economic Forum: Le Prix Des Femmes Iconiques por Nezha Alaoui". illionweb.com. 2016-05-17. Archived from the original on 2016-05-20. Retrieved 2017-11-06
- ↑ a b c d Who is Nezha Alaoui ?. ..