Edukira joan

Ni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norberaren pertzepzioa eta kontzientzia duen subjektu baten irudikapen alegorikoa.

Ni da lehen pertsona singularraren euskal izenordaina, hiztuna norbera dela adierazten duena. Izenordain forma indargarriak ditu euskaraz, neu, nihaur eta nerau, hiruak euskara batukoak, ergatiboarekin neuk, nihaurk eta nihaurrek (biak zuzen), neronek liraketeenak.[1]

Era berean, nia, ohikoan artikuluarekin erabilia euskaraz, kontzeptu filosofiko eta psikologikoa da, norberaren pertzepzioa eta kontzientzia duen subjektuaren adierazpena.

Sakontzeko, irakurri: «Ni filosofiko»

Kontzeptu filosofikoak hainbat adiera izan ditu historian zehar:

  1. Pertzepzio, gogo-irudi, pentsamendu, sentimen eta egintza guztien subjektua (teoria subjektiboa, San Agustin, Kant).
  2. Gai ez-materiala (substantziaren teoria, Berkeley, Descartes, J.S. Mill).
  3. Pertzepzioen eta ideien bilduma edo konbinazioa (konplexutasunaren teoria, Hume, Husserl).

Gizabanakoaren batasunaren eta identitatearen kontzientzia; giza gogoaren ahalmenen euskarria, pertzepzioaren eta kontzientziaren zentroa eta esperientzia afektiboaren eta intelektualaren gune subjektiboa. Ni-ak bai kontzientzia egoera askotarikoen aldiberekotasuna eta jarraitasuna eta bai fenomeno afektibo, intelektual eta aktiboak biltzen ditu multzo batean.

Freuden teoria psikoanalitikoan, ni-a psikearen egitura hirukoitzaren sistema funtzionaletako bat da, zera inkontzientearekin eta super ni etikoarekin batera. Ni-ari kanpoko mundua eta barneko mundua, bai eta super ni-a eta zera harremanetan jartzea dagokio. Ni-a, beraz, kanpoko munduaren, libidoaren (zera) eta zorroztasunaren (super ni-a) eragin eta arriskupean dago eta gizakiari dagokio, azken batean, mendetasun horietatik askatzea eta gainditzea eta bere buruaren jabe egitea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).