John Stuart Mill
John Stuart Mill (Londres, Ingalaterra, 1806ko maiatzaren 20a - Avignon, Frantzia, 1873ko maiatzaren 8a) filosofoa (utilitarismoa) eta ekonomialaria izan zen.[1]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
On liberty liburua, Millen liburu garrantzitsuenetarikoa da. Liberalismoaren oinarrietako bat bihurtu zen, non gizartearen eta gizakien arteko erlazioak azaltzen diren. Printzipio hau, autoritateak ez parte hartzean datza, pertsonak beren ekintzen jabeak direlako. Estatuak, soilik aholkatu egin dezake, baina ezin du inor zerbait egitera behartu. Adibide hau ekonomian erabiltzen da, eta bertan laissez faire (utzi egiten) jokabidea defendatzen da. Denbora pasatzean, Estatuak ez parte hartzearen doktrinan salbuespenak sartu zituen ekonomian. Millek esan zuen, politikan bere betebeharrak egindakoan, autoritateak asko egin zezakeela jendeari laguntzeko. Salbuespen ezagunenetariko bat, lan orduak murriztearena da. Bere ustez lan orduak murrizteko modu bakarra lege bat ezartzea zen. Laissez Faire-aren salbuespenetako asko, denborarekin, beste herrialdeek ezarritako legeetan bihurtu ziren. Beraz, Laissez Faire-a legea izan behar zela pentsatu zuen eta edozein desbideratze beste irtenbiderik ez zegoenean hartu behar zela.
GIZARTEAREN ETORKIZUNA
Gizartearen etorkizunari buruz Millek David Ricardoren antzeko pentsamoldea zuen, etorkizunaren momentu batean hazkunde ekonomikoa geldituko dela eta gizartea egoera geldikor batean egongo zen. Hau, zenbait kausengatik gertatuko zen: aurrerapen teknikoengatik, kapital metaketagatik, enpresen arteko lehia handitzeagatik, etab. Horrela, ekonomiak momentu batean hazteari utziko zion.
- On Liberty 1859
- The Negro Question
- The Subjection of Women, 1869
- 'Principles of Political Economy,1848.
Ideia politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Millek eskatzen zuen tolerantzia gizartearen barruan "Justizia Soziala", pertsona berez aldakorra da eta bere bizitza bizi behar du bizi ahal duen moduan. Gobernua eta komunitatea soilik esku hartu dezakete gizakiaren erabakiak besterentzat kaltegarriak direnean. J Stuar Milleren idei politikoak pragmatismoaren kontra zeuden, liberalismoaren ideiak sartzen. hark estimatzen zuen ezin zela gobernu liberal bat existitu ez bazegoen gizarte liberala.
Esaldi nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Jenio batek askatasun giro batean baizik ez dezake arnasa aske hartu.»
- «Nazio baten boterea da nazioa osatzen duen gizabanakoen boterea, besterik ez.»
- «Hobe da pertsona asegabea izatea, txerri asea baino.»
- «Ikasi dut nire zoriona bilatzen nire desioak mugatuz, ezen ez desioak asez.»
- «Gizarte zibilizatu bat izatea, gizarte kooperatiboa izatea da.»
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ John Stuart Mill's On Liberty. victorianweb (Noiz kontsultatua: 2009-07-23)
Aipua: «On Liberty is a rational justification of the freedom of the individual in opposition to the claims of the state to impose unlimited control and is thus a defence of the rights of the individual against the state.».
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Stuart Mill ![]() |
- 1806ko jaiotzak
- 1873ko heriotzak
- Erresuma Batuko ekonomialariak
- Londrestarrak
- Erresuma Batuko filosofoak
- Gizon filosofoak
- XIX. mendeko filosofoak
- Filosofo politikoak
- Filosofia feminista
- Utilitarismoa
- Psikologiaren filosofoak
- Filosofo sozialak
- Gogamenaren filosofoak
- Zientziaren filosofoak
- Filosofo feministak
- Sexualitatearen filosofoak