Nicolas Rémy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aitortzak lortzeko torturaren erabilera ohikoa zen.

Nicolas Rémy, baita ere Nicolaus Remigius bezala ezagututa latinez idatzitako testuetan (Charmes (Vosges), 1530 - 1616[1]) magistratu frantses bat izan zen. Haren ospea sorginak harrapatzeko egin zituen ahaleginen ondorioz sortu zen; zentzu horretan Jean Bodin eta Pierre de Lancre parekoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, 1563 eta 1570 artean Parisen lan egin zuen. Urte hartan bere osaba ordezkatu zuen Vosgesko lotinant jeneral moduan eta 1575ean Karlos III.a Lorrenakoak bere idazkari izendatu zuen.

Poemak eta historiari buruzko liburuak idatzi arren, 1595ean Lyonen argituriko Daemonolatreiae libri tres liburuari esker ezaguna da. Bertan 1576 eta 1591 artean[2] sorginkeriaren aurkako bere epaiketen kontakizunak bildu zituen. Urte horietan bere ekintzen ondorioz 900 pertsona inguru akabatu zituen, guztiak sorgikeriaren akusaziopean. Bere liburuan gutxienez ehun kasu aipatu zituen. Haren liburuan jasotzen den arabera pertsona horiek mota askotako gaiztokeriak egiten zituzten:[3]

  • Uztak galarazten zituzten intsektu saldoen bitartez.
  • Hodeietako ura izoztu egiten zuten kazkabarra sortzeko.
  • Sorginak hodeietara erratzen gainean egan egiten ailegatzen ziren.
  • Etxeetan sartzen ziren gaiztokeriak egiteko.
  • Sabbatera joaten ziren.

Nicoals Remyk, Pierre de Lancre, Pierre Grégoire eta beste magistratu batzuekin batera, sorginkeriaren delituari behin-betiko forma eman zion. 1592 bere lan hiltzailea utzi zuen eta landan bere esperientzi guztiak liburuan biltzeko ahaleginak egin zituen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julio Caro Baroja: Las brujas y su mundo. Madril: Alianza, 1966.
  • Nicholas Rémy: Demonolatriae libri tres. Frankfurt: 1596. University Books argitaletxeak berrargitaratuta, 1974.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Julio Caro Barojak beste datak ematen ditu, 1544-1600, 155.or.
  2. Julio Caro Baroja, 155 or.
  3. Julio Caro Baroja, 155-156 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]