Nikolas Lekuona
- Artikulu hau margolari eta artista ordiziarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».
Nikolas Lekuona | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1913ko abenduaren 19a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Fruiz, 1937ko ekainaren 11 (23 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta idazlea |
Nikolas Lekuona Nazabal (Ordizia, Gipuzkoa, 1913ko abenduaren 19a – Fruiz, Bizkaia, 1937ko ekainaren 11) margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marrazketa industrialeko ikasketak egin zituen Donostian. 1932an egin zuen bere lehen erakusketa Ordizian. Madrila joanik, abangoardiako artistekin (Gomez de la Serna, Abril, Ferrant) harremanetan hasi zen. 1933an Donostian egin zen Artista berrien lehiaketan bigarren izan zen, Ellos, los detritus obrarekin, eta handik urte betera Oteizarekin eta Balentziagarekin batera Donostiako Gran Kursaaleko erakusketan parte hartu zuen. Lekuonaren margolanek eta argazki-muntaiek surrealismoaren eragina izan zuten orduan. Abertzaletasunarekin harreman estuak izan bazituen ere, Balentziagak eta Oteizak bezala, etnizismotik ihes egin zuen. 1935etik 1936ra bitartean, arkitektura-proiektu handiak egin zituen arrazionalismoaren bidetik. Pinturaz gainera, argazkigintza eta zinemagintzarako gidoiak landu zituen. Jean Cocteauk eragin handia izan zuen alderdi horretatik. Gerra Zibilean Bizkaian egin zuen borroka, eta bertan hil zen, 24 urte zituela. Handik aurrera eta 40 bat urtez, Lekuonaren lana ez da aipatua izan, harik eta berriro ezagutzera eman den arte. Harrezkero erakusketa ugari egin da.
Plaza eta eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Ordizian Nikolas Lekuonaren izena du plaza batek, haren omenez. Plaza horretatik hurbil dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak Lekuonaren eta beste bi lagunen omenez egina.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-01-09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.