Edukira joan

Fruiz

Fruiz
 Bizkaia, Euskal Herria
Fruizko bandera

Fruizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea
Izen ofiziala Fruiz
AlkateaAinara Zelaia Markaida (EAJ)
Posta kodea48116
INE kodea48035
Herritarrafruiztarra
Kokapena
Koordenatuak43°19′40″N 2°47′22″W / 43.3277°N 2.7895°W / 43.3277; -2.7895
Mapa
Azalera5,73 km²
Distantzia22 km Bilbora
Demografia
Biztanleria591 (2025:  15)
alt_left 305 (%51,6) (%48,4) 286 alt_right
Dentsitatea1,03 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 75.42 + % 11.82 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 55.72 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.fruiz.net

Fruiz Bizkaiko udalerria da. Mungialdeko eskualdean dagoen herri honek 594 biztanle zituen 2025. urtean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruizen herri mugakideak honakoak dira: Arrieta eta Meñaka iparraldean; Gamiz-Fika hegoaldean; Morga eta Arrieta ekialdean; eta Mungia eta Gamiz-Fika mendebaldean.

Fruizek garaiera txikiko hainbat mendixka ditu inguruan, Irimieta-mendi, Kirkinetu, Mamitia, Arkotxe, Lomerikamendi eta Orgabane mendiak, besteak beste. Bestalde, Fruiz Oka ibaiak sorturiko haran batean dago, ibai horrek udalerria erdigunetik zeharkatzen duela.

Udalerrian sakabanatutako hainbat auzo daude eta herriaren erdigunea Aldai auzoaren ingurua dugu. Aipaturiko Aldai auzoaz gain, Fruizko auzoak honakoak dira: Andeko, Batiz, Botiola, Lotina, Mandaluiz, Olalde, Plakonalde eta Ugane.

Fruizko zutabe basaltikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruizeko Aldai auzoko meategi batean geologikoki ikusgarriak diren zutabe basaltikoak daude.

Arroka bolkanikoa da Basaltoa, Lur planetako gainazalaren % 70 osatzen du, lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago. Ilargiko beltzuneak eta Martitzeko hainbat gune ere basaltikoak dira. Baina laba basaltikoak batzuetan zutabe erako egitura bitxiak osatzen ditu. Zutabe hauen forma hexagonala izan ohi da. Munduan badira hainbat adibide famatu, adibidez Irlandako Erraldoien Galtzada (Giant's Causaway). Euskal Herrian ere aurkitu daitezke horrelakoak, non eta Fruizen.[4]

Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurkitu ahal dira beste erako formazio basaltikoak, kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma biribilduak.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Meñaka, Arrieta, Morga eta Gamiz-Fika.

Fruizen sorrera VIII. mendearen amaierakoa da. Garai hartan Fortunio Frunizek asturiarrak menderatu zituen Asturiazagako borrokan. Leku hartan dorretxe bat eraikitzea agindu zuen, eta dorretxe horren izenetik dator elizatearen izena. Fruizko lurretan garia, artoa eta indabak landatzen ziren, eta ondorengo hamarkadetan abeltzaintza ere garatu zen. Garapen horren seinale 1781ean ezarritako urteroko behien azoka. Azoka hori San Lorentzo baselizaren inguruetan antolatzen zen.

Gaur egun abeltzaintza azoka abuztuko bigarren igandean egiten da, herriko jaiekin bat eginik. Nekazaritzaz gain, herriaren inguruko basoek abelburuen elikadurarako eta egurra lantzeko aukera ezin hobea eskaini izan diete herritarrei.

Biztanleriaren tamainaUrtea250300350400450500550600189019201950198020102040FruizBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 286 gizon, 305 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.35
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.33
1.05
 
90-94
 
0.66
1.40
 
85-89
 
0.98
2.45
 
80-84
 
3.28
3.15
 
75-79
 
2.62
4.90
 
70-74
 
4.92
4.90
 
65-69
 
5.25
6.99
 
60-64
 
6.89
9.09
 
55-59
 
8.52
10.49
 
50-54
 
10.49
9.79
 
45-49
 
11.15
8.74
 
40-44
 
6.89
4.20
 
35-39
 
4.26
1.75
 
30-34
 
4.26
5.59
 
25-29
 
2.95
5.59
 
20-24
 
4.26
7.34
 
15-19
 
9.51
7.34
 
10-14
 
6.56
2.80
 
5-9
 
4.59
2.10
 
0-4
 
1.64
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[5]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−15−10−505101975198319911999200720152023FruizHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa −1−333−6−42−4−7−2−1−3−1−51−8−11−60−4−3−43−3−301−3−102−42−121429003−102−3−2−8−3−2−9
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea0123456719962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 2532233648544767812273146230122
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[7] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 26,6 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 4,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 10,5 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Esta
Udalerri berean · % 26,6Probintzia berean · % 55,7Erkidegoan · % 2,4Beste erkidegoa · % 4,9Estatutik kanpo · % 10,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 83,2 Bizkaian, % 1,3 Gipuzkoan, eta % 1 Araban jaio ziren[9].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
EAEt
Bizkaia · % 83,2Gipuzkoa · % 1,3Araba · % 1EAEtik kanpo · % 14,5
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 6,4k atzerriko nazionalitatea zuen[10]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 47,4), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 13,2), Magreb (% 13,2) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Maroko, Nikaragua dira.[11]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 67,7Europa · % 11,3Afrika · % 16,1Asia · % 4,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 295 etxebizitza zeuden: 221 (% 74,9) nagusiak eta 74 (% 25,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[12] Etxebizitza nagusien % 86,9 jabetzan zegoen eta % 10,9 alokairuan.[12] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 2 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 10 plazarekin (5 plaza etxebizitzako).[13]

Tasazio-datuen arabera, 2022an udalerrian tasatutako etxebizitzen batez besteko prezioa 1.360 €/m²-koa zen (desbideratze tipikoa: 666 €/m²), eta prezio-tarte ohikoena 1.400-1.600 €/m² artekoa. Tasatutako etxebizitzen batez besteko azalera 314 m²-koa zen. Balio hori Bizkaiko udalerrien medianaren (1.734 €/m²) % 21,6 azpitik zegoen.[14]

295etxebizitza
221nagusi
2etxebizitza turistiko (2026) Bizkaiko mapa
1.360€/m² batez beste (2022) Bizkaiko mapa

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

221
74
Nagusiak (221)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (74)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

192
24
Jabetzan (192)Alokairuan (24)Beste modu batean (5)

Guztira 221 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 55 (% 24,9) pertsona bakarrekoak ziren.[12]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

55
64
97
Egoiliar 1 (55)2 egoiliar (64)3-5 (97)6-9 (4)10 edo gehiago (1)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 132,9 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 45,7 urtekoa.[12] Etxebizitzen % 48,5 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[12] Etxebizitzen % 21,0 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

143
60
56
36
Etxebizitza 1 (143)2 (60)3-10 (56)11-20 (36)

Gela kopurua

89
46
76
60
24
1-3 gela (89)4 (46)5 (76)6 (60)7 edo gehiago (24)

Bainugela kopurua

192
103
Bainugela 1 (192)2 edo gehiago (103)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 19,9 berokuntza zentrala zuten, % 56,6 banakakoa eta % 17,2 noizean behingoa.[12] Horrez gain, % 0,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 24,9 igogailua.

Berogailu mota

% 19,9
% 56,6
% 17,2
Zentrala (% 19,9)Banakakoa (% 56,6)Noizean behingoa (% 17,2)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 0,0
Ur bero zentrala% 95,9
Igogailua% 24,9

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 498 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 45,6 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 25,5; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 22,7; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,2.[15] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 45,2 zen 2021ean eta % 45,6 2024an; beraz, ia aldatu gabe mantendu zen. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 6,2 izatetik % 6,2 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 44,7 ziren, eta gizonen artean % 46,5; 1,7 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 7,0 eta gizonen % 5,4 ziren.

498biztanle 15 urte edo +, 2024
% 45,6goi-mailako ikasketak+0,4 puntu 2021etik mapa
% 6,2lehen hezkuntza edo gutxiago+0,1 puntu 2021etik mapa
% 15,3ikasten ari dira, 2024
% 22,7
% 25,5
% 45,6
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 6,2Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 22,7Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 25,5Goi-mailako ikasketak · % 45,6
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 65,2 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 34,8 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 4 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 49,6 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 50,4. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,8 ziren.[15]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,8
DBH eta antzekoak
% 22,7
Erdi-mailako LH
% 12,9
Goi-mailako LH
% 15,9
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 12,9
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 12,2
Masterrak eta espezialitateak
% 3,8
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Fruiz, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak227% 45,6112% 46,5115% 44,7
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa127% 25,564% 26,663% 24,5
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)113% 22,752% 21,661% 23,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago31% 6,213% 5,418% 7,0
Guztira498% 100,0241% 100,0257% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Fruiz, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 45,2% 23,6% 25,1% 6,2454
2022% 46,2% 23,9% 24,7% 5,3457
2023% 46,5% 24,6% 23,7% 5,2460
2024% 45,6% 25,5% 22,7% 6,2498

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 15,3 ikasten ari zen (76 pertsona).[16] Ikasten ari zirenetatik, % 46,1 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 32,9 batxilergoan, % 13,2 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 5,3 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 42,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 50,0; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 16,7 eta emakumeen % 10,0. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 92,6 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 66,7 eta 25–29 urtekoen % 9,1; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,5 baino ez.[17] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 50,0 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 88,9.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 92,6
20–24 urte
% 66,7
25–29 urte
% 9,1
30–34 urte
% 11,8
35–39 urte
% 9,1
40–44 urte
% 2,1
45–49 urte
% 3,2
50–54 urte
% 3,2
55 urte edo +
% 0,5
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,3
Goi-mailako ikasketak
% 46,1
Erdi-mailako LH
% 13,2
Batxilergoa
% 32,9
DBH eta antzekoak
% 5,3
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 1,3
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 90,2 estatuan jaio zen, eta % 9,8 atzerrian.[15] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 48,9 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 5,4; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 20,0 eta % 5,0, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 46,5 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 5,3; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 31,0 eta % 20,7, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 48,9
Goi-mailakoak
% 20,0
% 25,3
Batx. / erdi LH
% 40,0
% 20,4
DBH
% 35,0
% 5,4
Lehen H. edo gutx.
% 5,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 46,5
Goi-mailakoak
% 31,0
% 22,8
Batx. / erdi LH
% 37,9
% 25,4
DBH
% 10,3
% 5,3
Lehen H. edo gutx.
% 20,7
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 16,0 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 8,2.[16] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 45,8 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 50,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 23.538 euro-koa zen[18], eta etxegune bakoitzeko 61.947 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (19.858 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 29.750 euro zen. Errenta gordina 29.024 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2024. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 24.949 eurokoa zen[19][oh 1]: gizonena 33.813 eurokoa eta emakumeena 19.823 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 41,4 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 22.112 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 53.525 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 12.354 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 120.351 euro baino gehiago[20].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2024) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
8.769
P20
964
12.492
P25
3.534
17.041
P30
8.932
24.868
P40
14.719
33.813
P50
19.823
38.338
P60
25.688
43.022
P70
32.981
45.187
P75
37.214
50.169
P80
43.697
68.094
P90
52.259
88.815
P95
66.419
120.892
P99
96.314
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2024) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
16.765
P10
8.043
31.032
P20
18.132
37.199
P25
23.714
40.017
P30
28.095
46.552
P40
44.691
55.531
P50
52.723
63.774
P60
60.089
78.802
P70
77.154
88.813
P75
89.596
93.374
P80
99.132
120.351
P90
122.630
167.653
P95
143.447
307.335
P99
185.266
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 57,4 soldatak dira[21].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[22][oh 2]. Udalerrian indizea 29,5 da, probintziakoaren (29,8; Bizkaiko mapa) parean eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,5 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) parean eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2024. urtean, udalerrian lehenengoek 12.022 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 194.942 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 6,2 zen[23] (Bizkaia osoan, % 9,6; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 9.352 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 59.842 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 15,6 zen[24] (Bizkaia osoan, % 18,8).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea020.00040.00060.00080.000100.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Fruiz udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 287 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 59,7; gainerako % 40,3 inaktibo zeuden (erretiratuak % 56,7, beste inaktiboak % 22,7 eta ikasleak % 20,6).[25] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 7,0 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 58,5 zen eta emakumezkoena % 60,8; langabezia-tasa, aldiz, % 5,1 eta % 8,7 zen, hurrenez hurren.[25]

Okupatuen kopurua 253 zen 2023ean, 2021eko 251etik gora.[26] Emakumeek okupatuen % 49,8 osatzen dute, eta gizonek % 50,2.

253okupatu, 2023+% 0,8 2021etik
% 49,8emakumeak okupatuen artean
% 59,7jarduera-tasa, 2024
% 7,0langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 55,5
% 8,3
% 22,9
% 9,1
Okupatuak · % 55,5Langabeak · % 4,2Ikasleak · % 8,3Erretiratuak · % 22,9Beste inaktiboak · % 9,1
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Fruiz, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak267% 55,5131% 55,5136% 55,5
Langabeak20% 4,27% 3,013% 5,3
Inaktiboak194% 40,398% 41,596% 39,2
Guztira481% 100,0236% 100,0245% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 79,4), industria (% 14,2), eraikuntza (% 3,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,8).[26] Xeheago, jarduera-adarrik handiena hezkuntza da (% 14,2), ondoren manufaktura-industria (% 13,0) eta merkataritza (% 11,9) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 14,2
% 79,4
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,8Industria · % 14,2Eraikuntza · % 3,6Zerbitzuak · % 79,4
Jarduera-adar zehatzak
Hezkuntza
% 14,2
Manufaktura-industria
% 13,0
Merkataritza
% 11,9
Administrazio publikoa
% 11,5
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 8,3
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,9
Jarduera profesionalak
% 5,9
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 5,1
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Ostalaritza
% 4,3
Etxeetako jarduerak
% 4,0
Eraikuntza
% 3,6
Informazioa eta komunikazioak
% 2,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 2,8
Beste zerbitzu batzuk
% 2,0
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,6
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,2
Higiezinen jarduerak
% 0,8
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,8
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,4
Erauzketa-industriak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak dira talderik ugariena, okupatuen % 43,1; ondoren, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak daude (% 39,1), eta oinarrizko okupazioak % 13,0.[27] Sexuaren arabera, gizonen artean langile kualifikatuak dira nagusi (% 48,0), eta emakumeen artean goi eta erdi maila (% 47,6).

% 43,1
% 39,1
% 13,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 43,1Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 39,1Oinarrizko okupazioak · % 13,0Ez dago jasota · % 4,7
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Fruiz, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak109% 43,149% 38,660% 47,6
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak99% 39,161% 48,038% 30,2
Oinarrizko okupazioak33% 13,012% 9,421% 16,7
Ez dago jasota12% 4,75% 3,97% 5,6
Guztira253% 100,0127% 100,0126% 100,0

Okupatuen % 83,8 besteren konturako langileak dira, eta % 16,2 norberaren konturakoak.[28]

% 13,8
% 73,1
% 10,7
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,4Norberaren kontura, langilerik gabe · % 13,8Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 73,1Besteren kontura, aldi baterakoa · % 10,7
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Fruiz, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura41% 16,226% 20,515% 11,9
Besteren kontura212% 83,8101% 79,5111% 88,1
Guztira253% 100,0127% 100,0126% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 92,0 estatuan jaio zen, eta % 8,0 atzerrian.[25] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,9 okupatuak dira, % 27,5 erretiratuak, % 7,4 ikasleak, % 6,9 bestelako inaktiboak eta % 2,5 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 65,0 okupatuak dira, % 15,0 langabeak, % 10,0 bestelako inaktiboak, % 5,0 erretiratuak eta % 5,0 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 56,4 okupatuak dira, % 18,0 erretiratuak, % 11,8 bestelako inaktiboak, % 9,0 ikasleak eta % 4,7 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,8 okupatuak dira, % 31,3 bestelako inaktiboak, % 18,8 langabeak eta % 6,3 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 55,9
Okupatuak
% 65,0
% 2,5
Langabeak
% 15,0
% 7,4
Ikasleak
% 5,0
% 27,5
Erretiratuak
% 5,0
% 6,9
Beste inakt.
% 10,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 56,4
Okupatuak
% 43,8
% 4,7
Langabeak
% 18,8
% 9,0
Ikasleak
% 6,3
% 18,0
Erretiratuak
% 0,0
% 11,8
Beste inakt.
% 31,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 92,1 estatuan jaio zen, eta % 7,9 atzerrian.[27] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 45,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 40,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,5 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 69,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 23,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 49,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 31,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 12,6 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 85,7 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 14,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 40,4
Goi eta erdi maila
% 23,1
% 45,6
Langile kualifikatuak
% 69,2
% 10,5
Oinarrizko okup.
% 0,0
% 3,5
Ez dago jasota
% 7,7
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 49,6
Goi eta erdi maila
% 14,3
% 31,9
Langile kualifikatuak
% 0,0
% 12,6
Oinarrizko okup.
% 85,7
% 5,9
Ez dago jasota
% 0,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[29] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 67,5 zerbitzuetan ari dira, % 24,6 industrian eta % 6,1 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 76,9 zerbitzuetan ari dira, % 7,7 eraikuntzan, % 7,7 industrian eta % 7,7 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 89,9 zerbitzuetan ari dira, % 5,9 industrian eta % 3,4 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, guztiak zerbitzuetan ari dira.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 1,8
Nekazaritza
% 7,7
% 24,6
Industria
% 7,7
% 6,1
Eraikuntza
% 7,7
% 67,5
Zerbitzuak
% 76,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 3,4
Nekazaritza
% 0,0
% 5,9
Industria
% 0,0
% 0,8
Eraikuntza
% 0,0
% 89,9
Zerbitzuak
% 100,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 13 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 124 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[30][oh 3]. Udalerriaren azalera 5,7 km² denez, NAE lurraldearen % 21,7 da[31]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 94,4 larre iraunkorrak (117 ha, 12 ustiategitan), % 4,3 lur goldagarria (5,4 ha, 9 ustiategitan), % 0,8 arbolak (0,96 ha, 5 ustiategitan), % 0,4 berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,47 ha, 4 ustiategitan) eta % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (0,19 ha, 6 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
22%
78%
NAE · 124 ha (% 21,7)Gainerako azalera · 449 ha (% 78,3)
NAE, lur-erabileraren arabera
94%
Lur goldagarria · 5,4 ha (% 4,3)Larre iraunkorrak · 117 ha (% 94,4)Arbolak · 0,96 ha (% 0,8)Baratzeak · 0,19 ha (% 0,2)Berotegiak · 0,47 ha (% 0,4)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 119 behi, 78 ardi, 10 ahuntz, 10 zaldi eta 50 erlauntz zeuden[32].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 371 gidari zeuden erroldatuta: 203 gizon (% 54,7) eta 168 emakume (% 45,3)[33]. Biztanleen % 62,8 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 514 ibilgailuk osatzen zuten: 381 turismo, 48 motozikleta, 29 kamioi, 28 furgoneta eta 7 ziklomotor[33]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 645 turismokoa zen, probintziako (451) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 12,4 urtekoa zen; turismoen % 13,4k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 12,9k 25 urte baino gehiago[33]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 56,7 diesel zen eta % 40,4 gasolinazko; 10 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 2; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 7,7k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 28k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
33%
31%
28%
0 etiketa · 17 (% 3,3)ECO · 22 (% 4,3)C etiketa · 169 (% 33,3)B etiketa · 158 (% 31,1)Etiketarik gabe · 142 (% 28)
Turismoak, adinaren arabera
13%
14%
24%
35%
13%
< 4 urte · 51 (% 13,4)4–8 urte · 55 (% 14,4)8–15 urte · 91 (% 23,9)15–25 urte · 135 (% 35,4)≥ 25 urte · 49 (% 12,9)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Fruizko udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Fruizko alkatea Eusko Alderdi Jeltzaleko Ainara Zelaia izan zen. 2015eko udal hauteskundeetan kargua berretsi zuen.

Fruizko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24 2011ko maiatzaren 22
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
172 (% 54,43)
5 / 7
165 (% 58,1)
EH Bildu*
3 / 7
134 (% 42,41)
2 / 7
98 (% 34,51)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
5 (% 1,58)
0 / 7
5 (% 1,76)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
5 (% 1,76)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.

2007ko udal hauteskundeetako emaitzak honakoak izan ziren:

Fruizko Udala
AlderdiaBotuakZinegotziak
EAJ1607
PP100

Baliogabeko botoak 54 izan ziren ( guztien %20,77), eta emandako boto zuriak 9 (botoen %3,85). Abstentzioa %14,19koa izan zen.

Garraiobidea eta azpiegiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako errepide nagusia BI-2121 errepidea da, honek erdigunea eta Olaldeko auzoak zeharkatzen ditu. Horrez gain, gainerako auzoak lotzeko BI-4118 eta BI-3123 errepideak daude. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka herrian, autobusa batez beste bi ordu eta erdian behin igarotzen da herritik.

UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Mendebaleko euskararen barruan Mungialdeko euskararen barruan kokatzen da fruiztarren hizkera. Jon Andoni Uriarte Fruiztar hizkuntzalariak bere doktorego-tesian herriko euskara aztertu zuen alde fonetiko, fonologiko morfologiko eta sintaktikoetatik, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean.[34]

Herritar gehienak euskaldunak izanda Fruiz euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu Fruiz-ek. Euskal hiztunen portzentajea % 70etik gora duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Fruizen euskaldunak % 81 dira, eta euskararen erabilera % 58,1 da.

Fruiz Ahotsak.eus atarian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugari dira (gutxienez 29 hizlari) Ahotsak.eus atarian Fruizko hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[35]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruizko jaiak abuztuko lehen astean izan ohi dira, Lorentzo Deunaren ospakizunarekin batera. Horrez gain, Botiola auzoak San Migel eguneko jaiak ospatzen ditu irailaren 29an.

Sallebante eguna Abuztuak 10ean (Lorentzo Deuna) ospatzen da, Andeko auzoan dagoen baselizan.

Fruizek "Fruizpress" izeneko aldizkaria kaleratzen du hiru hilean behin. Horrez gain, Arrieta, Gamiz-Fika eta Meñaka udalerriekin batera "Erdupress" izeneko seihilabetekaria publikatzen du.[36]

Herrian honako elkarte hauek daude:

  • Fruiz Kirol Taldea
  • Fruizko Nagusiak - FRUNA
  • Kirkiñitu Mendi Taldea
  • Lamiñe - Fruizko Korua

Fruizko Tximeleta Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aza-tximeleta

Frontoitik hur dagoen Tximeleta lorategia, edo Tximeleten oasia ere deitua, Zerynthia elkarteak tximeletei laguntzeko lorategiak sortzeko ekimenaren barruan sortu zen, inguruko zenbait herritan bezala. Tximeleta eta erleen moduko insektu polinatzaileentzat basaloreak oso garrantzia handikoak direnez belarra moztu barik uzten da gune batzuetan hor basalore ugari sor daitezen. Tximeleta asko ikus daitezke herri inguruan: aza-tximeleta txikia, aza-tximeleta handia, aza-tximeleta zuri-berdexka, kleopatra, makulada, ninfa arrunta, geranioen daratulua, kolia arrunta, kobredun txikia, atalanta, eguargiko pauma eta isats luzeko urdina.[37]

Tradiziozko ofizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian tradiziozkoak izen diren gutxienezko 5 ofizio eta beste horrenbeste herrikide azaldu ziren 2019an Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi telebista saioan: Ameriketara joandako artzaina, ile-apaintzailea, baserritarra, kamioilaria, etxekoandrea, bake-epailea...[38] Ofizio berria den garagardo-egilea ere azaltzen da saioan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salbatore Deunaren eliza
Jesus Gurutziltzatuaren baseliza
Salbatore Deuna elizaren portada erromaniko ederra (XII-XIII. mendekoa), Bizkaiko zutabe eta kapitel ikusgarrienetarikoak.

Salbatore eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbatore eliza erromanikoaren garaian sortua da, baina nabeetako batzuk eta atzealdeko dorrea XVI. mendean eraikiak dira. Horrez gain, sakristiako absidearen zatietako bat XVIII. mendean eraiki zen. Mende hartan, 1731. urtean alegia, M. Larreak nabea handitu zuen. Hegoaldeko portada 1200. urte ingurukoa da eta Mungiako Zumetxagako San Migelen eta Galdakaoko Andra Mariaren parrokietako portaden antza dauka. San Salbatore eliza eta horren inguruko nekropolia babesturik daude, duten balio artistiko eta historiko handia dela eta.

Herrian beste hiru baseliza daude: Jesus Gurutziltzatuaren baseliza, Sallebante baseliza eta San Migel baseliza. Eta horiez gain, gaur egun iraganeko kontua den San Esteban baseliza ere bazegoen.

Jesus Gurutziltzatuaren baselizak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesus Gurutziltzatuaren baselizak, koloma toskanarren gainean bermatutako atari tetrastiloa du. Kolomek murrruxka bat dute oinarri. Ehortzi aurreko egunetan gorpua erakusteko eta beilatzeko erabiltzen zen. Oraindik ere hilerriko kapera gisa erabiltzen dute eta, hain zuzen ere, handik sartzen da hilerrira.

Sallebante baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sallebante baseliza Andeko auzoko goragune batean dago. Bertara heltzeko, izen bereko baserri baten ondotik igarotzen den bidexkaren amaierara arte jarraitu beharko dugu.

Sallebante baseliza egoera onean mantentzen den eraikin txikia da. Garai batean izandako zeregin liturgikoa alde batera utzi zen aspaldi eta gaur egun nekazaritzako lanabesak gordetzeko erabiltzen da.

Eraikinak arkupe handia dauka eta bi murruk mugatzen dute, eraikinaren alboko paramentuen luzapenek hain zuzen ere. Arkupearen gainean hiru isurialdeko teilatua dago. Gainaldea eusten duen egitura ezin da barnealdetik ikusi, zurezko estrabe mihiztatuz eratutako estaldura modernoa jarri diote eta.

Barrura sartzeko ateburua duen sarbidetik igaro behar da. Atearen inguruan harlanduzko lan bikaina egin zuten atezango moduan, eta bertikalean luzatzen da dobela handien bidez arku faltsu bat sortuz. Tokiko baseliza guztietan bezala, eraikinaren gainerako guneak harlangaitz-horma zarpiatuz eginda daude. Dena den, eskantzuetan harlanduzko lanak ageri dira.

Barnealdea oso txikia da eta, arkupearekin batera, lau angeluko oinplanoa osatzen du. Ez dauka inolako apaingarririk. Barrualdeak maila txiki bat dauka eta horren gainean aldaretxo bat dago. Oparria mahai-itxurakoa da eta atzealdeko paramentuan horma-hobi txiki bat dauka San Lorenzoren irudiarekin.

Sarrerako atetik sartzen den argiaz gain, barnealdea argitzen duen elementu bakarra gezi-itzurako bao txikia da.

María Ochoa de Lomaicaren testamentuari esker, badakigu 1560. urtean baseliza honen lehenengo eraikina bertan zegoela jada, testamentuan baseliza honetan eta desagertutako San Esteban baselizan bere omenez emandako zenbait meza aipatzen baitzituen. Parrokiako datuek baselizari buruz egiten duten lehenengo erreferentzietako baten arabera (1638), orduko baselizak kanpaia bakarreko kanpai-horma zuen. 1695. eta 1704. urteetan birmoldaketak egin zizkioten eta 1758an gaur egun ezagutzen dugun eraikin berria egin zuten. San Migel baseliza ere garai hartan berreraiki zen.

Eraikin hau Antonio de Vegak diseinatu zuen eta orduko 4.825 erreal balio izan zuen aipatutako San Lorenzo baselizari dagokionez.

San Miguel baselizak eta San Lorenzo baselizak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Miguel baselizak eta San Lorenzo baselizak antzekotasun ugari dituzte, bai ikuspuntu arkitektonikotik, bai biek izandako eboluzio historikoaren ikuspuntutik.

Hala ere, San Migel baselizaren kokapena ez da San Lorenzo baselizak zuena. Atal honetan deskribatzen den baseliza Botiola auzoan dago eta auzotarrentzako tenplua dela esan liteke.

1972an egindako birmoldaketak baselizaren kanpoaldeko egitura aldatu du. Hasieran San Lorenzo baselizaren antzekoa zen arkupea itxi egin zuten eta horrela barnealdeko espazioa handitu zuten, oinplanta osoa hormaz inguratu baitzuten.

Teilatuak bi isurialde ditu eta paramentuen eskantzuetan harlanduzko lanak ikusgai daude. Aspaldi, alboetako paramentuak luzatu egiten ziren eta arkupea alboetatik estaltzen zuten. Espazioa erabat aldatu zuten eta, beraz, luzapenak barnealdeko perimetroa osatzen dute eta eraikinaren egituraren zati garrantzitsu bilakatu dira. Baselizaren aurrealdea ixten duen murrua modernoa da, adreiluz eta zementuz egindakoa, eta kanpoaldea luzituta dago. Horma horretan daude baselizakosarbide bakarra eta leihoburudun bi leihate.

Barnealdeko murruen harlangaitza luzitu gabe dago eta hegoaldeko horman kokatutako bao bakarra dauka. Teilatuaren azpitik begiratuta, begien bistakoa da bi isurialde daudela, baina luzituak estali egiten dumetalezko tirante eta ilarak eusten duten egitura. Tenpluko zoruan oraindik ikus dezakegu non hasi eta amaitzen ziren eraikinaren gorputz nagusia eta arkupea, gorputz nagusia zegoen tokian zorua harlauzazkoa delako eta, antzinako arkupeko zorua, ordea, zementuz zolatu zutelako.

Gaur egun baseliza igandeetan eta San Migel goiaingeruaren egunean irailaren 29a, erromeria ospatzen da) irekitzen da gurtzarako. Barruan zortzi banku eta maila baten gainean kokatutako mahai-itxurako aldarea ditu. Horrez gain, badaude ere gurutze bat eta baselizako goiaingeruarenirudi bat. Hala ere, goiaingeruaren irudia ez da hasieran zegoena, horiaspaldi desagertu baitzen.

Lehen esan bezala, baseliza hau San Lorenzo baseliza eraiki zen urtean egin zuten. Antonio Vega izan zen 1758an eraikina egiteaz arduratu zena eta 3.175 erreal erabili zituzten lanak egiteko. Dena den, eraikin honek toki berean zegoen eraikin zaharragoa ordezkatu zuen, badakigu eta XVII. mendean jada bazegoela eraikin bat.

Fruiztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) (PDF) LIG36: Basaltos con disyunción columnar de Fruiz. (kontsulta data: 2019-02-19).
  5. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  6. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  7. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  8. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  9. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  12. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) Mapa interactivo de precios de la vivienda en España. CoHispania.
  15. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  19. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  20. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  21. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  22. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  23. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  24. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  25. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  30. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  31. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q648519.
  32. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  33. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  34. 1 2 Uriarte Garai, Jon Andoni. (PDF) Fruizko euskara: azterketa linguistikoa. (kontsulta data: 2019-02-17).
  35. ↑ «Fruiz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-02-17).
  36. ↑ «Erdupress aldizkaria» www.fruiz.eus (Fruizko udala) (kontsulta data: 2019-02-19).
  37. ↑ Fruizko Tximeleta Ibilbidea –. Butroi Bizirik (kontsulta data: 2019-02-19).
  38. ↑ «Fruiz: Pedro, Fruizetik Idahora, eta buelta» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-02-19).
  39. ↑ Diócesis Bilbao. (2019-01-17). Andoni Gerrikaetxebarria_Isileko zerbitzua. (kontsulta data: 2024-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]