Nimrod

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nimrod
Nimrod (painting).jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Ogibidea monarka
Familia
Aita Cush (en) Itzuli
Seme-alabak Eliezer (en) Itzuli eta Pharoah (en) Itzuli

Bibliako Hasiera liburuko hamargarren atalean, Nimrod (hebreeraz: נִמְרֹד בן-כּוּשׁ‎Nimrōd ben Kûš; arameraz: ܢܡܪܘܕ; arabieraz: النمرود‎an-Namrūd), Kusen seme bat da, Kamen biloba eta Noeren birbiloba.

Lurreko lehen buruzagia izan zen. Jaungoikoaren mesedea zuen ehiztari ausart bat zen. Judu eta musulman tradizioak, Babilonia, duela lau mila eta bostehun urte sortu zuela dio, eta, Babelgo dorrea ere eraiki zuela. Bere alaba Azurad Eberrekin ezkondu zen, nork Nimrodi Babelgo dorrea egiten laguntzeari uko egin zion, eta, honen ondorioz, euren hizkuntza, hebreera, garbi mantendu zen.

Babel, Erec, Akad eta Kalan domeinatzen hasi zen, Sinarko lurrak. Ondoren, bere domeinuak, Assurrera hedatu zituen, non Ninive, Rehobot-Ir, Quelah eta Ressen hiriburua eraiki zituen, azken hau, Ninive eta Quelahren artean.

Judaismoaren arabera, Nimrodek, denbora batez hartu zuen Abraham gaztea, nor, bere aita Tarek, idolo jentilak zituen aldare bat hautsi ziolako zigortu zuen. Urte batzuk beranduago, hain etsaitu ziren, ezen, Abraham Harrango oasian kanpatua zegoen bitartean, Nimrodek sute bat piztu zuen Abraham hiltzeko, baina honek, ihes egitea lortu zuen.

Bibliako tradizio egiptoarrak, Egiptoko I. dinastiako Semerkhet faraoiak hil zuela dio, bere senide Semekin lotzen duena, Noeren semea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]