Eber

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bibliako Hasiera liburuko hamargarren atalean, Eber (hebreeraz עֵבֶר בן-שֵׁלָח Éver ben Šēlāh, eta arabieraz هود بن صالح Hud ibn Saleh), Salehren semea da, hogeitamalau urterekin, Pelegen aita izan zena. Ondoren, larehun ta hogeitamar urtez bizi izan zen, denbora horretan, Joktanen aita ere izan zelarik. Musulmandarrek, Hud izeneko profetatzat hartzen dute.

Elezahar judutar batek, Nimroden alaba zen Azuradekin ezkondu zela dio, Babelgo dorre ospetsuaren eraikuntza zuzendu zuena.

Eberrek, baina, uko egin zion bere aitaginarrebari dorrearen eraikuntzan laguntzeari, eta, horregatik, bere hizkuntza, garbi mantendu zen, jatorrizkoa bezala. Gertaera honek, judutarrek euren hizkuntza, perfektuena bezala hartzea azaltzen du, eta Idazteunek ematen dioten balioa, Munduaren Sorreraren hizkuntza izango baitzen, botere magikoekin. Izan ere, Eber izena, hebrear hitzaren jatorria izango litzateke.

Charles Pope bezalako kritiko batzuek, Hammurabi erregearekin lotu dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]