Nina Kennedy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Kennedy

(2018)
Bizitza
JaiotzaPerth1997ko apirilaren 5a (27 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak pertika jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaAleksandr Parnov (en) Itzuli
Pisua60 kilogramo
Altuera165 zentimetro

IAAF: 14407592 Edit the value on Wikidata

Nina Kennedy (Busselton, 1997ko apirilaren 5a) Australiako atleta bat da, pertika-jauzian espezializatua. 2023an Munduko txapelduna izan zen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busseltonen jaio zen eta haurra zela gertu dagoen Perth hirira bizitzera joan zen familia. 11 urte zituela hasi zen atletismoa egiten eta 2012an probatu zuen pertika-jauzia. 14 urte zituela Australiako txapeldunordea izan zen 4'10 metroko jauzia eginez. 2014ko Gazte mailako Munduko txapelketan 4'40 m egin zuen salto eta laugarren postuan sailkatu zen. 2015ean 4'59 m-ko jauzia egin zuen eta Munduko gazte mailako errekorra ezarri zuen.

2018 arte ez zuen errekor pertsonala hobetu eta Australiako errekorra ezarri zuen 4'71 m-rekin. 2020an Tokioko Olinpiar Jokoetan izan zen baina emaitza apala izan zuen. Silkapen fasean B taldean kokaturik zegoen eta euri zaparrada handitu egin zen. Ez zuen finalera sailkatzerik lortu[2]. 2021ean 4'82m-tan ezarri zuen Australiako errekor berria.

2022 urtea bikaina izan zuen. Munduko txapelketan brontzea, Commonwealth Jokoetan urrea eta Diamante Ligako txapelduna izan zen[3].

2023an Budapesten jokatu zen Munduko Txapelketa. Pertika-jauzian 4'90 m-ko jauzia eginez berdinduta amaitu zuten Nina Kennedyk eta Katie Moon estatubatuarrak eta biek jaso zuten urrezko domina[4].

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 22.a Pertika jauzia
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Eugene  AEB 3. postua, brontzezko domina Pertika jauzia
2023 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina Pertika jauzia
Diamond League
Urtea Lekua Domina Proba
2022 1. postua, urrezko domina Pertika jauzia
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Gold Coast  Australia 3. postua, brontzezko domina Pertika jauzia
2022 Birmingham  Ingalaterra 1. postua, urrezko domina Pertika jauzia

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pista estalian: 4,60 m (2018)
  • Aire librean: 4,90 m (Budapest, 2023) - Australiako errekorra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «'Hey girl, wanna share this?': Nina Kennedy splits pole vault gold in thrilling world champs final» ABC News 2023-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  2. (Ingelesez) «West Aussies eliminated in pole vault controversy» The West Australian 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  3. (Ingelesez) «Aussie pole vaulter Nina Kennedy wins Diamond League crown in Zurich» ABC News 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  4. Nina Kennedy & Katie Moon SHARE Pole Vault Gold After Fantastic Battle At World Champs! | Eurosport. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]