Norberto Xantengoa
Norberto Xantengoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1126ko uztailaren 18a - ← Rudgar von Veltheim (en) - Conrad of Querfurt (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Magdeburg (en)
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Magdeburg (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gennep, 1080 | ||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||
Heriotza | Magdeburg, 1134ko ekainaren 6a (53/54 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Strahov monasterioa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, apezpiku katolikoa, artzapezpikua, filosofoa eta idazlea | ||||
Santutegia | |||||
Ekainaren 6 eta Ekainaren 6 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Premontretar | ||||
Norberto Xantengoa edo Norberto Gennep (Gennep, c. 1085 – Magdeburg, 1134ko ekainaren 6a) alemaniar artzapezpiku katoliko eta santua, Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordenaren sortzailea.
Predikari ibiltaria izan zen Alemanian, Belgikan, Herbehereetan eta Frantziako iparraldean. Parisen, etorkizuneko lanean eragin zioten zistertarren erreformen lekuko izan zen. 1119ko Reimseko Kontzilioan, Kalisto II.a Aita Santuak Frantzian ordena erlijioso bat sortzea eskatu zion Norbertori. 1120ko Eguberri egunean jaio zen Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordena. Norbertok San Agustinen erregela zistertarren arau batzuekin aukeratu zuen. Monasterioa Laonetik gertu ezarri zen eta Europa osoko monjeak bertaratu ziren, eta ordena Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen.
1126an Honorio II.ak Norberto Magdeburgoko artzapezpiku izendatu zuen. Han, indar handiz defendatu zituen elizak botere zibilaren aurrean zituen eskubideak, Inbestiduren auzian.
1130eko zisman Inozentzio II.a aita santuaren alde egin zuen Anakleto II.a antipaparen aurka. Bere azken urteetan, Lotario II.aren kantziler eta aholkulari izan zen, eta 1133an Erromara armada bat gidatzeko konbentzitu zuen, Inozentzio berrezartzeko.
Gregorio XIII.ak kanonizatu zuen 1582an.