Norborneno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norborneno
Formula kimikoaC7H10
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioakarbono eta hidrogeno
Motabicyclic compound (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua46 °C
Masa molekularra94,07825 Da
Arriskuak
NFPA 704
3
2
1
Identifikatzaileak
InChlKeyJFNLZVQOOSMTJK-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia498-66-8
ChemSpider9925
PubChem10352
Reaxys2037365
Gmelin52286
RTECS zenbakiaRB7900000
ZVG493129
DSSTox zenbakiaRB7900000
EC zenbakia207-866-0
ECHA100.007.152
UNII2Q51FLS550

Nornornenoa C7H10 formulako hidrokarburo ziklikoa da egitura oso tentsionatuta duena. Molekularen 1 eta 4 karbonoen artean metileno-zubia duen ziklohexenoa da. Lotura bikoitzaren ondorioz nahikoa erreaktiboa da. Bestalde, usain garratzeko solido zuria da.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbornenoa ziklopentadienoaren eta etilenoaren arteko Diels-Alder erreakzio baten bidez prestatzen da[1]. Ordezkatutako norbornenoak ere bide beretik prestatzen dira. Erlazionatutako konposatuak dira bi lotura bikoitz dituen norbornadienoa eta osorik hidrogenatuta dagoen norbornanoa.

Polinorbornenoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbornenoa monomero edo komonomero moduan usa daiteke polimerizazio-prozesuetan.

Polinorbornenoek beira-trantsiziozko tenperatura altua eta gardentasun handia dute[2].


Etilenoarekin komonomero moduan erabiltzen da polimero bereziak prestatzeko.

Polinorbornenoa kautxuren industrian baliatzen da dandarraren kontrako moduan (trengintzan edo eraikuntzan), inpaktuaren kontrako gisa (pertsonen babeserako ekipamenduan) edo adhesioa hobetzeko (pneumatikoetan edo transmisio-sistemetan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «CYCLOPROPENE: A NEW SIMPLE SYNTHESIS AND ITS DIELS-ALDER REACTION WITH CYCLOPENTADIENE» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  2. Kirk-Othmer encyclopedia of chemical technology.. (5th ed. argitaraldia) Wiley-Interscience 2001 ISBN 978-0-471-23896-6. PMC 751969625. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]