Edukira joan

Nubiako lehoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nubiako lehoi
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera leo
Azpiespeziea Panthera leo nubica
Linnaeus, 1758

Nubiako lehoia edo Ekialdeko Afrikako lehoia (Panthera leo nubica) munduko lehoi azpiespezierik hedatuena eta arruntena da, bai eta populazio handienak dituena ere. Tanzaniako Serengetiko lautadetako eta Keniako Masai Marako superrarrapari gorena da.

Afrikako ekialdeko lur-eremu gehientsuak hartuz, lehoi hau Sudan, Etiopia, Somalia, Zinbabue eta Mozanbiketik zehar hedatzen da. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean eta Ugandan ere badira azpiespezie honen populazioak; sarritan Kongoko lehoiarekin (Panthera leo azandica) nahasten dute.

Azpiespezie honetako arrek 145-204 kilo artean pisatzen dute, bai eta batzuetan 230 kiloetara heldu ere. Dena den, arren batez besteko pisua 175 kilo da. Emeek, berriz, 103-124 kilo artean pisatzen dute. Ar handien luzera maximoa (isatsa ere barne hartuta) 290 zentimetro da. Tsavoko lehoi gizajale ospetsuak azpiespezie honetakoak ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]