Masai Mara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Masai Mara (edo Massai Mara edo Maasai Mara) Keniako hego-mendebaldean dagoen natura erreserba mitikoa da bereziki bertan ikus daitekeen faunaren ondorioz. Haren izena bertan bizi den herriaren izenetik, masai eta erreserba zeharkatzen duen ibaiagatik dator, Mara ibaia. Berez, Masai Mara Serengeti Parke Nazionalaren jarraipena da; biak ala biak Rift Haran Handian daude. Erreserba 1961an sortu zen.[1]

Ilunabarra Masai Maran.

Erreserbaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an Mararen 520 km² fauna santutegi bezala deklaratuak izan ziren, Mararen Triangelua barne. Poliki-poliki zabalera handitzen joan zen: 1961an 1821 km²etara zabaldu zen, orduan ehiza erreserba bezala. Une hartan Narok County Council (NCC) erakundeak zonaldearen gestioaren ardura hartu zuen. 1974an zonalde bat Erreserba Nazionalaren kategoria eman zitzaion; gainontzeko lurrak, 159 km², bertako populazioaren eskuetara itzuli egin zen. Ondoren bi aldiz gutxitu egin da erreserbaren lurra: 1976an 162 km² eta 1984an 1510 km². 2001ko maiatzatik The Nature Conservancyk Mararen Triangelua gestionatzen du. Gaur egun hiru zonalde bereizten dira: aipatutako Mararen Triangelua, Musiara (Musiararen urtegia) eta Sekenani. [2]

Fauna Masai Maran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserbaren ekosistema nagusia sabana da.

Masai Mara Serengetirekn batera Afrikako faunaren altxor garrantzitsuenetariko bat da. Erreserba horretan ungulatu asko ikus daitezke: ñu, topi, zebra, Thomson gazela... Animalia hauen migrazioak ikusgarriak dira. Beste ugaztun garrantzitsuak buffalo afrikarra, elefante... Garrantzi berezia errinozero beltzaren populazioak du nahi zeta gaur egun gutxi gelditu. Depredatzaileen artean leopardo, lehoi, gepardo ikus daitezke. Ibaietan krokodiloak eta hipopotamoak ugariak dira.

Oso grantzitsua da baita ere hegaztien populazioa. 470 baino espezie gehiago ikusi egin dira Masai Maran,[3] asko migratzaileak dira baina baita ere sedentarioak. Batzuk aipatzeagatik bertan marabuak, putreak, ostrukak, 60 harrapari espezieak...

Masai Mara arriskuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakastak ez dio gauza onik ekarri Masai Mara Erreserbari. Turismoaren presentzia asko handitu da eta horrek mota askotako azpiegiturak erakarri ditu. World Wildlife Fund for Nature (WWF) elkarteak bultzatu duen txosten batean datu beldurgarriak jaso dira. Orokorrean animalia handien populazioak -jirafak, inpalak, basurdeak- oso azkar ari dira jaisten. Ikerketa ILRI izeneko erakundeak egin zuen 1989tik 2003ra arte. [4]

Ñu talde bat Masai maran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.kenyalogy.com/esp/parques/mara.html
  2. http://www.maasaimara.com/ecosystem_show.asp?sec_id=17
  3. http://www.maratriangle.org/bird-list
  4. Ogutu, JO; Piepho, HP, Dublín, H. T; Bhola, N.;. Reid, RS (mayo de 2009) "Dinámica de Mara-Serengeti ungulados en relación con el cambio de uso de la tierra" . Journal of Zoology (Wiley-Blackwell ) 278 (1): 1-14. doi : 10.1111/j.1469-
Masai Mara National Park, Kenya.jpg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masai Mara Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]