Nursultan Nazarbajev
Nursultan Abixuli Nazarbajev (kazakheraz Нұрсұлтан Әбішұлы Назарбаев, errusieraz Нурсултан Абишевич Назарбаев, Chemolgan, 1940ko uztailaren 6a) kazakhstandar politikaria da. 1991-2019 bitartean, Kazakhstango presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metalurgia-ikasketak egin zituen Karagandyn (Kazakhstan) eta Moskun (Errusia). 1962an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta 1990ean, Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistako lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Kazakhstanek independentzia lortu zuenean, Nazarbajev errepublika independenteko lehendakari aukeratu zuten; geroztik ez du kargu hori utzi. 2011n, berriro aukeratu zuten lehendakari beste bost urterako, beste behin ere hauteskundeak gehiengo oso nabarmenarekin irabazita.
2019ko martxoan dimititu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.