OP Herculis

Wikipedia, Entziklopedia askea
OP Herculis
Behaketa
Distantzia Lurretik289,143 pc
Itxurazko magnitudea (V)6,32, 9,45, 7,93, 4,15, 2,25, 1,25, 0,36, 0,07 eta 4,598965
Mota espektralaM6S
Metaltasuna−0,1
KonstelazioaHercules
Abiadura erradiala10,55 km/s
Igoera zuzena269,20219573554 °
Deklinazioa45,35085018398 °
Izendapenak

OP Herculis (OP Her / HD 163990 / HR 6702) Herkules konstelazioko izar aldagarri bat da, +6,34ko bataz besteko itxurazko magnitudekoa. Gutxi gora-behera, gure eguzki-sistematik 1000 argi urteko distantziara dago.

OP Herculis M5II-III espektro motako eta 3300 kelvineko tenperaturako izar erraldoi edo izar erraldoi argitsu bat da. Tamainari dagokionez, benetako erraldoi bat da, eguzki erradioa baino 140 aldiz handiagoa den erradio batekin. Eguzki sistemaren erdian balego, bere azalera Artizarra eta eguzkiaren artean dagoen distantziaren %90era iritsiko lirateke. Bere masa, eguzki masa baino bi aldiz handiagoa da, eta bere metaltasuna gure eguzkiarenaren parekoa da. Tekneziozko izar bat da, bere espektroan elementu honen presentziagatik ebazten dena. Zenbait ikerketek, bere magnitude bolometriko absolutua -4,1 eta -4,92 artean zifratzen dute, desadostasun honek eguzki argitasunarena baino 3735 eta 7940 aldiz handiagoa den argitasun diferentzia esan nahi duena.

OP Herculis izar aldagarri pultsante erdierregular SRB bat da. Hauek, oso definitua ez duten aldirokotasuneko erraldoiak dira, baina bataz besteko periodo bat eman dakiekeenak. Hala, OP Herculisen dizdira 0,9 magnitudetan aldatzen da 120,5 eguneko ziklo batean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]